2024/02/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2024ko urtarrila
Sarrerak % 3,0 eta gaualdiak % 3,4 gehitu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2024ko urtarrilean
Atzerritar jatorriko sarrerak %10,5 hazi dira, eta haien gaualdiak %15,2
2024ko urtarrilean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak %3,0 hazi dira, eta gaualdiak %3,4, urte arteko baliotan, Eustaten datuen arabera. 197.170 sarrera erregistratu dira eta guztira 365.844 gaualdi izan dira.
Sarreren %33,5 eta gaualdien %36,0 atzerritar jatorrikoak izan dira, atzerriko jatorriko sarreren kasuan %10,5eko igoera eta gaualdien kasuan %15,2koa izan ondoren.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Urtarrila 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2024/01 | m/m-12 (%) | 2024/01 | m/m-12 (%) | 2024/01 | 2023/01 |
| EUSKAL AE | 197.170 | 3,0 | 365.844 | 3,4 | 1,86 | 1,85 |
| Estatukoak | 131.036 | -0,4 | 234.218 | -2,3 | 1,79 | 1,82 |
| Atzerritarrak | 66.134 | 10,5 | 131.626 | 15,2 | 1,99 | 1,91 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 29.671 | 5,5 | 61.348 | 8,1 | 2,07 | 2,02 |
| Estatukoak | 22.968 | 2,1 | 44.268 | -0,3 | 1,93 | 1,97 |
| Atzerritarrak | 6.703 | 18,9 | 17.080 | 38,5 | 2,55 | 2,19 |
| Vitoria-Gasteiz | 25.574 | 5,8 | 54.896 | 10,4 | 2,15 | 2,06 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 85.589 | -3,3 | 155.193 | -4,6 | 1,81 | 1,84 |
| Estatukoak | 59.409 | -6,2 | 101.743 | -9,5 | 1,71 | 1,77 |
| Atzerritarrak | 26.180 | 4,0 | 53.450 | 6,3 | 2,04 | 2,00 |
| Bilbao | 62.595 | -3,6 | 114.409 | -4,0 | 1,83 | 1,83 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 81.910 | 9,5 | 149.303 | 11,0 | 1,82 | 1,80 |
| Estatukoak | 48.659 | 6,4 | 88.207 | 6,4 | 1,81 | 1,81 |
| Atzerritarrak | 33.251 | 14,5 | 61.096 | 18,3 | 1,84 | 1,78 |
| Donostia / San Sebastian | 58.347 | 12,1 | 104.710 | 14,4 | 1,79 | 1,76 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Otsailaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 29.671 sarrera eta 61.348 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko urtarrilean baino %5,5 eta %8,1 gehiago. Gipuzkoan 81.910 sarrera erregistratu dira 2024ko urtarrilean, 2023ko urtarrilean baino %9,5 gehiago, eta, ondorioz, 149.303 gaualdi izan dira, aurreko urteko hil berean baino %11,0 gehiago. Bizkaian, aldiz, sarrerak %3,3 jaitsi dira eta gaualdiak %4,6, 85.589 sarrerekin eta 155.193 gaualdirekin, 2023ko urtarrilaren ostean, non sarrerak eta gaualdiak %60tik gora hazi ziren.
Hiriburuka, sarreren kopuruak %5,8 egin du gora Gasteizen eta %12,1 Donostian; Bilbon, berriz, %3,6 egin du behera. Ostatu-gauen kopuruak, aurreko urteko urtarrilaren aldean, %10,4 egin du gora Gasteizen eta %14,4 Donostian, Bilbon, berriz, % 4,0 jaitsi da..
Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 1,86 egunekoa izan da 2024ko urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino zertxobait handiagoa (1,85 egun). Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun-kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEko egonaldi osoaren iraupenari.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Urtarrila 2024
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2024/01 | p.p. * | 2024/01 | p.p. * | 2024/01 | m/m-12 (%) | 2024/01 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 38,5 | 1,3 | 48,1 | 2,4 | 75,74 | 3,9 | 36,45 | 9,3 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 41,1 | 1,0 | 52,3 | -0,7 | 61,45 | -3,4 | 32,16 | -4,6 |
| Vitoria-Gasteiz | 43,7 | 2,4 | 56,7 | 0,8 | 58,54 | -3,7 | 33,21 | -2,4 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 35,5 | -0,3 | 45,8 | 1,2 | 80,41 | 10,5 | 36,83 | 13,4 |
| Bilbao | 40,4 | 1,2 | 51,2 | 3,8 | 86,84 | 10,7 | 44,46 | 19,7 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 41,1 | 3,2 | 49,3 | 4,8 | 76,39 | -1,0 | 37,65 | 9,7 |
| Donostia / San Sebastian | 43,4 | 2,3 | 49,7 | 4,0 | 84,51 | -2,8 | 42,04 | 5,8 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Otsailaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal Autonomia Erkidegoan, oro har, betetze-maila %38,5ekoa izan da 2024ko urtarrilean, plazen arabera neurtuta, eta %48,1ekoa logelen arabera neurtuta. 2023ko urtarrilaren aldean, igoera ehuneko 1,3 eta 2,4 puntukoa izan da, hurrenez hurren.
Eguneko batez besteko tarifa 75,74 eurokoa izan da 2024ko urtarrilean Euskal AEn, ostatu-erregimeneko edo ADR erregimeneko gela bikoitz bati aplikatuta, hau da, %3,9 igo da aurreko urteko urtarrilaren aldean. ADRa Bizkaian kokatu da 80,41 eurotan, Gipuzkoan 76,39 eurotan eta Araban 61,45 eurotan. Kapitalen arabera, ADRrako lortutako balioak hauek izan dira: 86,84 euro Bilbon, 84,51 euro Donostian eta 58,54 euro Gasteizen.
Euskal AEko hotel-establezimenduen RevPar edo gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak 36,45 euro izan dira 2024ko urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino %9,3 gehiago.
INFORMAZIO-OHARRA
2024ko urtarrileko hotelen ETHaren erantzun-tasa %94,9koa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62