2024/02/20ko prentsa-oharra
EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2023/III
2023ko hirugarren hiruhilekoan 2.261 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urtean baino % 18,2 gutxiago
2019. urtearekin alderatuta, % 13ko jaitsiera gertatu da
2023ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn egindako ezkontzak 2.261 izan dira, hau da, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 18,2 gutxiago (2.763 aurreko urteko hiruhileko berean). Hiruhileko honetako datuak 2019ko hiruhileko berekoekin alderatuz gero, % 13ko jaitsiera gertatu da egindako ezkontzen kopuruan. Horrek esan nahi du dagoeneko ez direla egiten aurreko urteetan pandemiagatik atzeratutako ezkontzak. Ezkontza guztietatik, 2.195 (% 97,1) sexu desberdineko pertsonen artekoak izan dira, eta gainerako 66ak (% 2,9) sexu bereko pertsonen artekoak (40 emakumeenak eta 26 gizonenak).
Lurralde historikoa kontuan hartuta, ezkontzen kopuruak hiru lurraldeetan egin du behera: Bizkaian, 999 ezkontza izan dira, Gipuzkoan 765 eta Araban 310. Bestalde, 187 bikotek Euskal AEtik kanpo inskribatu dute ezkontza. Hilabeteei dagokienez, iraila nabarmendu da: hiruhilekoko ezkontzen % 45,9 hilabete horretan egin dira.
2023ko udako hilabeteetan, ezkontza zibilen ehunekoa % 87ra iritsi da (% 84,1 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan dira, eta % 2,9 sexu bereko pertsonen artekoak, zibilak nahitaez). 2023an, ehuneko hori 2022ko hiruhileko berekoa baino 0,5 puntu handiagoa izan da.
2023ko hirugarren hiruhilekoan izandako 2.261 ezkontzetan, Euskal AEn bizi diren 2.068 gizon eta 2.044 emakume ezkondu dira. 1.742 senarrentzat (% 85,2rentzat), lehen ezkontza izan da, eta 14 alargun eta 288 dibortziatu ezkondu dira berriz. Lehen aldiz ezkondu diren emakumeen ehunekoa gizonena baino handiagoa izan da: % 86,2 (1.782). Berriz ezkondutako alargunak 9 izan dira, eta berriz ezkondutako dibortziatuak 277.
Gora egin du atzerriko nazionalitatea duten ezkontideen ehunekoak
Ezkontideen adinaren araberako banaketari dagokionez, senarren % 90,4k eta emazteen % 84,6k 30 urte baino gehiago zituzten. 2022ko aldi berean, gizonen proportzioa % 91,6 izan zen, eta emakumeena, berriz, % 84,6.
2023ko uztailean, abuztuan eta irailean, gizon ezkonberrien % 13,9k eta emakume ezkonberrien % 19k atzerriko nazionalitatea zuten. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, ehuneko hori 3,8 portzentaje-puntu igo da gizonen kasuan, eta 3,4 puntu emakumeen kasuan.
Egoiliarren ezkontzak, inskripzio-lurraldearen, ezkontza-motaren, ospatzeko moduaren, aurreko egoera zibilaren, adinaren eta ezkontza-hilabetearen arabera (1). 2023/III
| | 2023/III | 2023/II | 2022/III |
| | KOP | % | KOP | % | Gehikuntza (%) | KOP | % | Gehikuntza (%) |
| Ezkontzak | 2.261 | 100,0 | 2.275 | 100,0 | -0,6 | 2.763 | 100,0 | -18,2 |
| | | | | | | | | |
| Araba / Álava | 310 | 13,7 | 281 | 12,4 | 10,3 | 397 | 14,4 | -21,9 |
| Bizkaia | 999 | 44,2 | 1.058 | 46,5 | -5,6 | 1.181 | 42,7 | -15,4 |
| Gipuzkoa | 765 | 33,8 | 770 | 33,8 | -0,6 | 902 | 32,6 | -15,2 |
| Euskal AEtik kanpo | 187 | 8,3 | 166 | 7,3 | 12,7 | 283 | 10,2 | -33,9 |
| Sexu desberdineko pertsonen artean | 2.195 | 97,1 | 2.193 | 96,4 | 0,1 | 2.666 | 96,5 | -17,7 |
| Kanonikoak | 293 | 13,0 | 198 | 8,7 | 48,0 | 372 | 13,5 | -21,2 |
| Zibilak | 1.902 | 84,1 | 1.995 | 87,7 | -4,7 | 2.294 | 83,0 | -17,1 |
| Sexu bereko pertsonen artean | 66 | 2,9 | 82 | 3,6 | -19,5 | 97 | 3,5 | -32,0 |
| Gizon artean | 26 | 1,1 | 33 | 1,5 | -21,2 | 47 | 1,7 | -44,7 |
| Emakume artean | 40 | 1,8 | 49 | 2,2 | -18,4 | 50 | 1,8 | -20,0 |
| | | | | | | | | |
| Senar-emazteak | 2.044 | 100,0 | 2.081 | 100,0 | -1,8 | 2.449 | 100,0 | -16,5 |
| Ezkongabea | 1.742 | 85,2 | 1.787 | 85,9 | -2,5 | 2.112 | 86,2 | -17,5 |
| Alargunak | 14 | 0,7 | 18 | 0,9 | -22,2 | 21 | 0,9 | -33,3 |
| Dibortzuatuak | 288 | 14,1 | 276 | 13,3 | 4,3 | 316 | 12,9 | -8,9 |
| < 30 urte | 197 | 9,6 | 179 | 8,6 | 10,1 | 206 | 8,4 | -4,4 |
| 30 - 39 urte | 928 | 45,4 | 880 | 42,3 | 5,5 | 1.177 | 48,1 | -21,2 |
| = 40 urte | 919 | 45,0 | 1.022 | 49,1 | -10,1 | 1.066 | 43,5 | -13,8 |
| Espainiarrak | 1.760 | 86,1 | 1.829 | 87,9 | -3,8 | 2.202 | 89,9 | -20,1 |
| Atzerriko nazionalitatea | 284 | 13,9 | 252 | 12,1 | 12,7 | 247 | 10,1 | 15,0 |
| | | | | | | | | |
| Emazteak | 2.068 | 100,0 | 2.111 | 100,0 | -2,0 | 2.459 | 100,0 | -15,9 |
| Ezkongabea | 1.782 | 86,2 | 1.794 | 85,0 | -0,7 | 2.136 | 86,9 | -16,6 |
| Alargunak | 9 | 0,4 | 6 | 0,3 | 50,0 | 4 | 0,2 | 125,0 |
| Dibortzuatuak | 277 | 13,4 | 311 | 14,7 | -10,9 | 319 | 13,0 | -13,2 |
| < 30 urte | 318 | 15,4 | 282 | 13,4 | 12,8 | 379 | 15,4 | -16,1 |
| 30 - 39 urte | 1.008 | 48,7 | 960 | 45,5 | 5,0 | 1.210 | 49,2 | -16,7 |
| = 40 urte | 742 | 35,9 | 869 | 41,2 | -14,6 | 870 | 35,4 | -14,7 |
| Espainiarrak | 1.676 | 81,0 | 1.781 | 84,4 | -5,9 | 2.076 | 84,4 | -19,3 |
| Atzerriko nazionalitatea | 392 | 19,0 | 330 | 15,6 | 18,8 | 383 | 15,6 | 2,3 |
| | | | | | | | | |
| Ezkontzaren hilabetea | | | | | | | | |
| Uztaila | 959 | 42,4 | | | | 1.203 | 43,5 | -20,3 |
| Abuztua | 264 | 11,7 | | | | 466 | 16,9 | -43,3 |
| Iraila | 1.038 | 45,9 | | | | 1.094 | 39,6 | -5,1 |
(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira
Data 2024ko Otsailaren 20a
Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62