2024/02/22ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2024ko urtarrila
2024ko urtarrilean, Euskal AEko landetxeetan sarrerek % 2,6ko igoera izan dute, eta apartamentu turistikoetan, berriz, % 12,5ekoa
Landetxeetan, batez besteko egonaldia 2,08 egunekoa izan da, eta apartamentu turistikoetan, berriz, 4,77 egunekoa
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko landetxeetan sarreren kopurua % 2,6 igo da 2024ko urtarrilean, aurreko urteko hil berarekin alderatuta. Urtetik urterako igoera horrekin, 3.797 sarrera izan dira guztira. Ostatu-gauen kopurua, berriz, % 20,4 jaitsi da 2024ko urtarrilean, urtetik urterako terminoetan, eta 7.882 ostatu-gau izan dira guztira.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Urtarrila 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2024/01 | m/m-12 (%) | 2024/01 | m/m-12 (%) | 2024/01 | 2023/01 | 2024/01 | p.p. * | 2024/01 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 3.797 | 2,6 | 7.882 | -20,4 | 2,08 | 2,67 | 8,0 | -1,2 | 9,7 | -2,1 |
| Estatukoak | 3.498 | 2,6 | 7.145 | -20,5 | 2,04 | 2,64 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 299 | 2,0 | 737 | -19,5 | 2,46 | 3,12 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 927 | 25,4 | 1.776 | -11,3 | 1,92 | 2,71 | 6,8 | -0,7 | 8,1 | -1,5 |
| Estatukoak | 901 | 28,9 | 1.738 | -10,6 | 1,93 | 2,78 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 26 | -35,0 | 38 | -35,6 | 1,46 | 1,48 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 1.174 | 17,4 | 2.418 | -20,1 | 2,06 | 3,03 | 8,8 | -1,0 | 10,4 | -3,2 |
| Estatukoak | 1.148 | 22,4 | 2.280 | -18,6 | 1,99 | 2,99 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 26 | -58,1 | 138 | -38,4 | 5,31 | 3,61 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 1.696 | -13,6 | 3.688 | -24,3 | 2,17 | 2,48 | 8,1 | -1,6 | 10,2 | -1,5 |
| Estatukoak | 1.449 | -18,2 | 3.127 | -26,2 | 2,16 | 2,39 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 247 | 29,3 | 561 | -11,2 | 2,27 | 3,31 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Otsailaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2024ko urtarrilean Euskal AEko landetxeetan erregistratutako sarreren % 92,1 Estatuko bisitarienak izan dira. Aurreko urteko urtarrilarekin alderatuta, Estatuko bisitarien sarreren kopurua % 2,6 igo da. Estatuko bisitarien ostatu-gauen kopurua, berriz, % 20,5 jaitsi da urtetik urtera, eta 7.145 ostatu-gau izan dira guztira.
Sarreren kopuruak urtetik urtera izan duen igoera % 25,4koa izan da Araban, eta % 17,4koa Bizkaian. Gipuzkoan, berriz, sarreren kopurua % 13,6 jaitsi da. Ostatu-gauen kasuan, hiru lurraldeek urtetik urterako aldakuntza negatiboak izan dituzte. Gipuzkoan, % 24,3ko jaitsiera gertatu da (3.688 ostatu-gau), Bizkaian % 20,1ekoa (2.418 ostatu-gau) eta Araban % 11,3koa (1.776 ostatu-gau).
Euskal AEn, establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 2,08 egunekoa izan da urtarrilean, hau da, 2023ko hil berekoa baino txikiagoa (2,67 egun 2023ko urtarrilean). Batez besteko egonaldiak ez du adierazten Euskal AEra etortzen diren bidaiarien egonaldiaren guztizko iraupena, gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopurua baizik.
Plazen araberako okupazio-mailak 1,2 portzentaje-puntuko jaitsiera izan du urtetik urtera, eta gelen araberakoak, berriz, 2,1ekoa. Hortaz, okupazio-maila % 8,0ra iritsi da plazen arabera neurtuta, eta % 9,7ra gelen arabera neurtuta.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2024ko urtarrilean 7.936 sarrera eta 37.876 ostatu-gau erregistratu dira. Aurreko urteko urtarrilarekin alderatuta, sarrerek % 12,5eko igoera izan dute, eta ostatu-gauek, berriz, % 6,0koa.
Apartamentu turistiko deitzen zaio ustiapeneko enpresa-unitate bakar batek bloke edo multzo gisa eskaintzen duen ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen erabilera turistikoko etxebizitzak, hau da, helburu turistikoetarako aldi baterako eskaini, merkaturatu edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.
Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Urtarrila 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2024/01 | m/m-12 (%) | 2024/01 | m/m-12 (%) | 2024/01 | 2023/01 | 2024/01 | p.p. * | 2024/01 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 7.936 | 12,5 | 37.876 | 6,0 | 4,77 | 5,07 | 27,3 | 1,0 | 55,2 | 0,8 |
| Estatukoak | 6.032 | 6,9 | 26.031 | 0,4 | 4,32 | 4,60 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.904 | 35,0 | 11.846 | 21,0 | 6,22 | 6,94 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 486 | -36,1 | 7.289 | 13,1 | 15,01 | 8,49 | 23,4 | 2,7 | 73,1 | 16,5 |
| Estatukoak | 435 | -39,5 | 4.957 | 4,7 | 11,39 | 6,58 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 50 | 24,5 | 2.332 | 36,4 | 31,00 | 31,00 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 5.363 | 17,9 | 13.415 | 11,5 | 2,50 | 2,65 | 21,7 | 0,5 | 31,5 | 0,4 |
| Estatukoak | 4.048 | 11,0 | 9.039 | -2,9 | 2,23 | 2,55 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.316 | 45,5 | 4.376 | 60,6 | 3,33 | 3,01 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 2.087 | 19,8 | 17.172 | -0,4 | 8,23 | 9,90 | 37,4 | 1,3 | 71,6 | -3,4 |
| Estatukoak | 1.549 | 21,4 | 12.034 | 1,3 | 7,77 | 9,31 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 538 | 15,5 | 5.138 | -4,0 | 9,55 | 11,49 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Otsailaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 24,0 eta ostatu-gau guztien % 31,3 atzerriko bisitarienak izan dira, eta urtetik urterako % 35,0ko eta % 21,0ko igoerak izan dituzte, hurrenez hurren.
2024ko urtarrilean, establezimendu horietako batez besteko egonaldia 4,77 egunekoa izan da, hau da, 2023ko urtarrilean lortutakoa baino txikiagoa (5,07 egun 2023ko urtarrilean).
Lurralde historikoak kontuan hartuta, 2024ko urtarrilean batez besteko egonaldia 2,50 egunekoa izan da Bizkaian, 15,01 egunekoa Araban eta 8,23 egunekoa Gipuzkoan.
Plazen arabera, Euskal AEko okupazio-maila % 27,3ra iritsi da, eta, beraz, 2023ko urtarrilekoa baino 1,0 portzentaje-puntu handiagoa izan da. Apartamentuen arabera, berriz, okupazio-mailak 0,8 portzentaje-puntuko igoera izan du, eta % 55,2ra iritsi da.
Aterpetxe turistikoei dagokienez, 2024ko urtarrilean sarrerak eta ostatu-gauak 5.483 eta 11.956 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko urtarrilarekin alderatuta, sarrerek % 20,4ko jaitsiera izan dute, eta ostatu-gauek, berriz, % 14,0koa.
Batez besteko egonaldia 2,18 egunekoa izan da (2,02 egunekoa 2023ko urtarrilean), eta okupazio-maila, berriz, % 14,6koa, hau da, aurreko urteko hil berean erregistratutakoa baino 4,2 puntu txikiagoa.
Informazio-oharra
2024ko urtarrilean, ETH inkestaren erantzun-tasa % 96,5ekoa izan da landetxeetan, % 89,2koa apartamentu turistikoetan eta % 87,3koa aterpetxe turistikoetan.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62