2024/02/23ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2024ko URTARRILA
Euskal AEko eraikuntza-kostuak %2,4 igo dira 2024ko urtarrilean
2023ko urtarriletik 2024ko hil berera, prezioen igoera %3,0koa izan da
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea %2,4 igo da 2024ko urtarrilean, aurreko hilaren aldean. 2023ko hil beraren aldean, kostuak %3,0 igo dira.
Eraikuntzako kostuak %2,5 igo ziren eta Obra Zibilekoak %1,9. 2023ko urtarrilaren aldean, prezioak %3,2 igo dira eraikuntzan eta %2,3 obra zibilean.
Aurreko hilaren, 2023ko abenduaren aldean, lehengaien kostuak %0,8 igo dira, eta eskulanaren kostuak %5,4. Urte arteko datuei dagokienez, lehengaien kostuaren igoera %1,6koa izan da, eta eskulanarena %5,4koa.
Lehengaien kostua hil artean %0,9 igo zen Etxegintzan eta %0,3 Obra Zibilean. Urte arteko bilakaeran, eraikuntzako lehengaien kostuak %1,8 igo dira, eta obra zibilekoak %0,8.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Urtarrila 2024
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 129,5 | 2,4 | 3,0 |
| Eraikinak | 129,0 | 2,5 | 3,2 |
| Obra zibila | 131,6 | 1,9 | 2,3 |
| | | | |
| Lehengaiak | 129,8 | 0,8 | 1,6 |
| Eraikinak | 129,2 | 0,9 | 1,8 |
| Obra zibila | 132,6 | 0,3 | 0,8 |
| | | | |
| Laneskua | 125,5 | 5,4 | 5,4 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Otsailaren 23a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioak (2024ko urtarrilean, 2023ko urtarrilaren aldean) azpisektore hauetan igo dira gehien: Mineral ez-metalikoak (%5,9), Altzarigintza (%3,8) eta Kautxua eta plastikoa (%2,9). Sektoreko lehengaiak diren produktuak ekoizten dituzten azpisektore nagusiak, aldiz, honako hauek izan dira: Energia elektrikoa eta gasa (%28,9), Petrolio-fintzea (%13,9) eta Industria kimikoa (%5,4).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p) . Urtarrila 2024
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 5,9 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | -0,2 |
| Petrolioa fintzea | -13,9 |
| Industria kimikoa | -5,4 |
| Kautxua eta plastikoa | 2,9 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | -0,1 |
| Metalgintza | -0,6 |
| Metalezko artikuluak | 1,1 |
| Material elektronikoa | -0,9 |
| Material elektrikoa | 2,7 |
| Makineriaren fabrikazioa | 2,4 |
| Altzarigintza | 3,8 |
| Energia elektrikoa eta gasa | -28,9 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2024ko Otsailaren 23a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62