2024/03/25eko prentsa-oharra
BERRIKUNTZAREN INKESTA. ESKUALDEAK 2022
2022an, enpresa berritzaileen ehunekoan Debagoiena eta Donostia dira nagusi; lehena, eskualdeen artean eta, bigarrena, hiriburuetan
Hiriburuetako eskualdeek beren lurraldeetako berrikuntza-jardueretan kontzentratzen dute gastua, bereziki Arabako Lautadak eta Bilbo Handiak
2022an, 10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen ehunekoa %35,4koa izan zen Euskal AE osoan, eta nabarmentzekoak dira Debagoiena (%42,1) Gipuzkoan, ikusitako bost urteetan lehen postuan mantendu baita, eta Arratia-Nerbioi eta Gernika-Bermeo Bizkaian (%36,0), Eustatek landutako datuen arabera.
Euskal AEko batez bestekoaren gainetik dauden eskualdeak honako hauek dira: Debabarrena (10 langile edo gehiagoko enpresen %39,7), Goierri (%38,9), Urola Kosta (%36,9), Tolosaldea (%36,7), Donostialdea (%36,2), Bilbo Handia (%35,6) eta Plentzia-Mungia eta Durangaldea (%35,4).
Lurralde bakoitzean enpresa berritzaileen ehuneko txikiena duten eskualdeak honako hauek dira: Arabako Errioxa (%29,5) Araban, Enkarterriak (%32,0) Bizkaian eta Bidasoa Beherea (%34,6) Gipuzkoan.
EAEko hiriburuei dagokienez, 2022an 10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileekin Donostia da enpresa berritzaileen buru (%37,0), ondoren Bilbo (%35,7) eta, azkenik, Vitoria-Gasteiz (%32,1).
Balio absolutuetako berrikuntza-jardueretako gastuari dagokionez, 10 langile edo gehiagoko enpresetan, kopuru nagusiak hiriburuak barne hartzen dituzten eskualdeetan kontzentratzen dira. Hala ere, kontzentrazio-maila desberdina da, bereziki Gipuzkoan. Hala, Araban nola Bizkaian, hiriburuak barne hartzen dituzten eskualdeek (Arabako Lautada eta Bilbo Handia, hurrenez hurren) lurraldearen gastuaren %90,8 eta %85,2 hartzen dute; Gipuzkoan, berriz, proportzio hori txikiagoa da, eta Donostialdeak berrikuntzako gastu osoaren %49,9 hartzen du.
Araban 444,9 milioiko gastutik 403,9 Arabako Lautadan daude eta Bizkaian 1.474,4 milioitik 1.255,7 Bilbo Handian. Gipuzkoan, ordea, proportzio hori jaitsi egin da: lurraldeko 952,5 milioietatik 474,9 milioi Donostialdekoak dira. Aipatzekoak dira, halaber, 100 milioitik gorako gastuarekin Debagoiena (159,5 milioi) eta Goierri (149,1 milioi), biak Gipuzkoan.
Hiriburuek, bestalde, 399,4 milioi euroko gastua izan dute jarduera berritzaileetan Gasteizen, 384,4 milioikoa Donostian eta 343,2 milioikoa Bilbon, hau da, beren lurraldeko gastuaren %89,8, %40,4 eta %23,3, hurrenez hurren.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62