2024/03/08ko prentsa-oharra
HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK. 2023/IV
Euskal AEko BPG %1,8 hazi da 2023an, eta 16.000 lanpostu baino gehiago sortu dira
Urteko laugarren hiruhilekoan, BPGk % 1,7 egin du gora aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta % 0,5 aurreko hiruhilekoaren aldean
2023. urte osoan, Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundea %1,8 izan da, eta enpleguarena %1,7, Eustatek egindako kalkuluen arabera. Lurralde historikoen arabera, BPGren urteko hazkundea %1,7 izan da Bizkaian, eta %1,9 Araban eta Gipuzkoan.
2023ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko BPGk %1,7ko hazkundea izan du, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Aurreko hiruhilekoaren aldean, hazkunde zenbatetsia %0,5ekoa da.
Urteko azken hiruhilekoko BPGren hazkundearen zenbatespen horiek hamarren bat hobetu dituzte 2023ko urtarrilaren 22ko hiruhilekoko kontuen aurrerapenerako zenbatetsitakoak, bai urte arteko terminoetan, bai hiruhileko artekoetan. Urte osoko BPGaren hazkundearen zenbatespena, berriz, ez da aldatu: %1,8.
2023ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko ekonomiarentzat zenbatetsitako urte arteko hazkundea, eurogunean eta Europar Batasun osoan baino nabarmen handiagoa, Espainiako ekonomiarentzat zenbatetsitakoa baino 3 hamarren txikiagoa da. Estatu Batuetako ekonomiaren hazkundearen estimazio berriena %3,1ekoa da.
Eskaintzaren ikuspegitik, lehen sektoreak ez beste sektore guztiek izan dituzte urte arteko hazkunde positiboak, bai urteko laugarren hiruhilekoan, bai 2023. urte osoan.
Lehen sektoreak balio erantsiaren urte arteko %2,6ko jaitsiera izan du balio errealetan, eta %11,7koa hirugarren hiruhilekoaren aldean. Urte osoan, balio erantsiaren uzkurtzea %3,0koa da.
Industriaren balio erantsiak %0,1eko urte arteko aldakuntza izan du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, hau da, %1,9ko hazkundea aurreko hiruhilekoaren aldean. Urte osoan, balio erantsia %0,3 igo da.
Manufaktura-industria erritmo handixeagoan hazi da urte artean, %0,3, aurreko hiruhilekoaren aldean hazkundea %1,6koa izan bada ere. 2023. urte osoan, hazkundea %0,5ekoa izan da.
BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2023/IV
| | 2022 | 2023 | 2022 | 2023 |
| | | | IV | I | II | III | IV |
| NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA | -8,7 | -3,0 | -7,3 | 1,3 | -5,9 | -4,4 | -2,6 |
| INDUSTRIA ETA ENERGIA | 4,7 | 0,3 | 2,4 | 1,2 | -0,7 | 0,5 | 0,1 |
| Manufaktura-industria | 4,4 | 0,5 | 2,3 | 1,5 | -0,5 | 0,7 | 0,3 |
| ERAIKUNTZA | 6,7 | 2,1 | 6,0 | 0,9 | 3,6 | 2,5 | 1,5 |
| ZERBITZUAK | 5,9 | 2,4 | 3,7 | 3,0 | 2,2 | 2,1 | 2,3 |
| Merkataritza, ostalaritza eta garraioa | 14,6 | 3,7 | 8,2 | 5,7 | 3,1 | 3,7 | 2,5 |
| Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak | 0,9 | 2,3 | 1,4 | 1,3 | 2,3 | 2,6 | 2,9 |
| -Gainerako zerbitzuak | 3,2 | 1,6 | 2,0 | 2,2 | 1,6 | 0,7 | 1,7 |
| BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan | 5,5 | 1,8 | 3,4 | 2,5 | 1,5 | 1,7 | 1,6 |
| PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK | 4,6 | 1,6 | 3,1 | 1,8 | 1,0 | 1,5 | 1,9 |
| BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan | 5,4 | 1,8 | 3,4 | 2,4 | 1,5 | 1,7 | 1,7 |
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak
Data 2024ko Martxoaren 8a
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eraikuntzaren sektoreko balio erantsia %1,5 hazi da 2022ko azken hiruhilekoaren aldean, urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean %0,4ko hazkundea izan ondoren. 2023an, eraikuntzaren sektorearen hazkundea %2,1ekoa izan da.
Zerbitzuen sektoreak urteko azken hiruhilekoan %2,3 egin du gora urte artean eta %0,4 hiruhileko artean.
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa adarrak %2,5eko hazkundea izan du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, baina %0,9 murriztu da aurreko hiruhilekoaren aldean. 2023an jarduera %3,7 hazi da.
Administrazio publikoa, hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak adarrean, laugarren hiruhilekoan urte arteko %2,9ko hazkunde-tasarekin, balio erantsiaren hazkundea %1,3koa izan da aurreko hiruhilekoaren aldean. 2023 osoko batez besteko hazkundea %2,3koa izan da.
Azkenik, Gainerako zerbitzuen adarreko jarduerek 2023. urtea %1,6ko hazkundearekin amaitu dute 2022. urtearekin alderatuta, hala nola higiezin-, lanbide-, zientzia- eta teknika-jarduerek, bai eta finantza- eta aseguru-jarduerek ere. 2023ko laugarren hiruhilekoan, balio erantsiaren igoera %1,7koa izan da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta %0,9koa aurreko hiruhilekoaren aldean.
2023ko laugarren hiruhilekoko sektore-agregatuen portaerak Balio Erantsiaren bilakaera positiboa ekarri du, bai urte arteko terminoetan (%1,6ko hazkundea), bai hiruhileko arteko terminoetan (%0,7ko igoera). Urte osoan %1,8ko igoera izan da.
BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2023/IV
| | 2022 | 2023 |
| | IV | I | II | III | IV |
| NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA | -13,3 | 3,2 | 0,3 | 6,6 | -11,7 |
| INDUSTRIA ETA ENERGIA | 2,3 | 1,1 | -0,9 | -2,0 | 1,9 |
| Manufaktura-industria | 2,0 | 1,4 | -0,5 | -2,2 | 1,6 |
| ERAIKUNTZA | 1,4 | 0,4 | 0,6 | 0,0 | 0,4 |
| ZERBITZUAK | 0,3 | 0,4 | 0,4 | 1,0 | 0,4 |
| Merkataritza, ostalaritza eta garraioa | 0,2 | 2,1 | 0,4 | 0,9 | -0,9 |
| Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak | 1,0 | 0,1 | 0,4 | 1,1 | 1,3 |
| -Gainerako zerbitzuak | 0,0 | -0,6 | 0,3 | 1,1 | 0,9 |
| BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan | 0,7 | 0,6 | 0,1 | 0,3 | 0,7 |
| PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK | -1,5 | 1,1 | 1,8 | 0,2 | -1,1 |
| BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan | 0,5 | 0,6 | 0,3 | 0,3 | 0,5 |
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak
Data 2024ko Martxoaren 8a
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eskariaren aldetik, Familia-etxeen Azken Kontsumo Gastua eta EZMAEDE (Kontsumo pribatua) %1,5 handiagoa izan da aurreko urteko hiruhileko berekoa baino, aurreko hiruhilekoaren aldean %0,8 igo ondoren. 2023an, kontsumo pribatua 2022an baino %1,5 handiagoa izan da.
Kontsumo publikoak (Administrazio publikoen azken kontsumoko gastua) %1,2ko hazkundea izan du urteko azken hiruhilekoan urte artean, hau da, aurreko hiruhilekoan baino %2,1 gehiago. 2022. urtearen aldean, kontsumo publikoak %1,8 egin du gora.
BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2023/IV
| | 2022 | 2023 | 2022 | 2023 |
| | | | IV | I | II | III | IV |
| GASTUA AZKEN KONTSUMOAN | 6,0 | 1,5 | 4,4 | 2,0 | 1,2 | 1,6 | 1,4 |
| Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua | 7,7 | 1,5 | 5,1 | 1,8 | 0,9 | 1,6 | 1,5 |
| Herri administrazioen azken kontsumo gastua | 0,7 | 1,8 | 2,2 | 2,4 | 2,3 | 1,3 | 1,2 |
| KAPITALAREN OSAKETA GORDINA | 8,7 | 2,1 | 4,8 | 1,6 | 2,5 | 2,6 | 1,6 |
| Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan | 7,1 | 2,1 | 3,2 | 2,4 | 0,9 | 2,4 | 2,5 |
| Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina | 9,6 | 2,0 | 5,9 | 1,1 | 3,5 | 2,6 | 1,0 |
| BARNE-ESKARIA | 6,7 | 1,7 | 4,5 | 1,9 | 1,5 | 1,8 | 1,4 |
| ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK | 17,1 | 1,2 | 8,6 | 6,3 | -2,5 | -0,6 | 1,6 |
| ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK | 18,7 | 1,0 | 10,2 | 5,4 | -2,3 | -0,3 | 1,3 |
| BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan | 5,4 | 1,8 | 3,4 | 2,4 | 1,5 | 1,7 | 1,7 |
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak
Data 2024ko Martxoaren 8a
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastuaren eta Etxeetako Azken Kontsumoko Gastuaren baterako bilakaerak Azken Kontsumoko Gastuaren urte arteko %1,4ko hazkundea eragin du urteko azken hiruhilekoan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %1,1eko hazkundea. 2023. urte osoan, azken kontsumoaren hazkundea %1,5ekoa izan da.
Kapital-eraketa gordinak (Inbertsioa) %1,6ko urte arteko aldakuntza-tasa izan du laugarren hiruhileko honetan. Hiruhilekoen artean Inbertsioa %2,2 hazi da eta 2023 osoan %2,1.
Ekipo-ondasunetan egindako inbertsioaren bilakaera positiboa izan da azken hiruhilekoan, urte arteko %2,5eko hazkunde-tasarekin eta hiruhileko arteko %6,3ko tasarekin. Urte osoan igoera %2,1ekoa izan da.
Kapital Eraketa Gordinaren gainerakoan, eraikuntzaren bilakaerari lotuago, urte arteko hazkundea %1,0an kokatu da, hiruhileko arteko %0,3ko atzerakadaren ondoren. Inbertsio mota hori 2023an 2022an baino %2,0 handiagoa izan da.
BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2023/IV
| | 2022 | 2023 |
| | IV | I | II | III | IV |
| GASTUA AZKEN KONTSUMOAN | 1,2 | 0,4 | 0,3 | -0,4 | 1,1 |
| Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua | 0,9 | 0,7 | 1,1 | -1,1 | 0,8 |
| Herri administrazioen azken kontsumo gastua | 2,2 | -0,8 | -2,2 | 2,2 | 2,1 |
| KAPITALAREN OSAKETA GORDINA | 3,2 | 1,6 | 0,6 | -2,8 | 2,2 |
| Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan | 6,2 | 1,9 | -0,1 | -5,3 | 6,3 |
| Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina | 1,3 | 1,4 | 1,0 | -1,2 | -0,3 |
| ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK | -1,2 | 6,2 | -5,6 | 0,4 | 1,0 |
| ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK | 0,6 | 6,0 | -5,2 | -1,4 | 2,2 |
| BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan | 0,5 | 0,6 | 0,3 | 0,3 | 0,5 |
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak
Data 2024ko Martxoaren 8a
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Barne-eskariaren bilakaerak, BPGrena baino hazkunde txikiagoarekin, kanpo-sektorearen ekarpena positiboa izan dela adierazten du, bai urteko azken hiruhilekoan, bai 2023. urte osoan. Esportazioak %1,6 gehitu dira urteko laugarren hiruhilekoan, 2022ko azken hiruhilekoaren aldean, eta inportazioak %1,3. 2023 osoan, igoera %1,2koa izan da Esportazioetan eta %1,0koa Inportazioetan.
Enpleguari dagokionez (lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta), urte arteko terminoetan %1,9ko aldakuntza positiboa zenbatetsi da. Urte arteko tasa horrek %0,3ko hazkundea dakar 2023ko hirugarren hiruhilekoaren aldean. 2023an, lanpostuen kopuruak %1,7 egin du gora, hau da, aurreko urtean baino 16.508 lanpostu gehiago.
Enpleguaren urte arteko bilakaera positiboa izan da jarduera-adar guztietan, lehen sektorean izan ezik, %0,8ko atzerakada izan baitu. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, gainerako adarren igoerak %1,0 izan dira Industrian, %0,4 Eraikuntzan eta %2,3 Zerbitzuetan.
BPGk lurralde historikoetan duen bilakaerari dagokionez, Arabak urte arteko %1,5eko tasa izan du laugarren hiruhilekoan, Bizkaiak %1,6koa eta Gipuzkoak %1,8koa. Aurreko hiruhilekoaren aldean, BPGren aurrerapenak %0,4 izan dira Araban eta Bizkaian, eta %0,6 Gipuzkoan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62