2024/03/20ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2024ko otsaila
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak %4,4 gehitu dira 2024ko otsailean, eta gaualdiak %1,9
Gelak %54,8 bete dira eta plazak %44,0
2024ko otsailean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak %4,4 gehitu dira urte artean, eta gaualdiak %1,9, Eustaten datuen arabera. Erregistratutako 222.106 sarrerak 408.489 gaualdi izan dira guztira.
Sarreren %33,7 eta gaualdien %35,4 atzerritik etorri dira, eta sarreren kasuan %7,8ko igoera eta gaualdien kasuan %6,4koa izan dira.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Otsaila 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2024/02 | m/m-12 (%) | 2024/02 | m/m-12 (%) | 2024/02 | 2023/02 |
| EUSKAL AE | 222.106 | 4,4 | 408.489 | 1,9 | 1,84 | 1,88 |
| Estatukoak | 147.164 | 2,7 | 263.909 | -0,5 | 1,79 | 1,85 |
| Atzerritarrak | 74.942 | 7,8 | 144.580 | 6,4 | 1,93 | 1,95 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 29.467 | 5,9 | 65.123 | 8,6 | 2,21 | 2,16 |
| Estatukoak | 23.434 | 7,4 | 46.722 | 5,7 | 1,99 | 2,03 |
| Atzerritarrak | 6.033 | 0,7 | 18.401 | 16,6 | 3,05 | 2,63 |
| Vitoria-Gasteiz | 24.063 | 8,5 | 56.577 | 11,4 | 2,35 | 2,29 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 100.198 | 2,8 | 180.399 | -2,9 | 1,80 | 1,91 |
| Estatukoak | 67.838 | -0,5 | 117.358 | -6,7 | 1,73 | 1,84 |
| Atzerritarrak | 32.360 | 10,6 | 63.041 | 5,1 | 1,95 | 2,05 |
| Bilbao | 73.013 | 2,9 | 131.009 | -3,3 | 1,79 | 1,91 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 92.441 | 5,6 | 162.967 | 4,9 | 1,76 | 1,77 |
| Estatukoak | 55.892 | 4,9 | 99.829 | 4,9 | 1,79 | 1,79 |
| Atzerritarrak | 36.549 | 6,6 | 63.138 | 5,0 | 1,73 | 1,75 |
| Donostia / San Sebastian | 63.336 | 8,6 | 110.139 | 9,4 | 1,74 | 1,73 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Martxoaren 20a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 29.467 sarrera eta 65.123 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko otsailean baino %5,9 eta %8,6 gehiago. Gipuzkoan 92.441 gaualdi erregistratu dira 2024ko otsailean, hau da, 2023ko otsailean baino %5,6 gehiago, eta ondorioz 162.967 gaualdi izan dira, aurreko urteko hil berean baino %4,9 gehiago. Bizkaian, sarrerek %2,8 egin dute gora, baina gaualdiek %2,9 egin dute behera: guztira 100.198 sarrera eta 180.399 gaualdi erregistratu dira.
Hiriburuka, sarreren kopuruak %8,6 egin du gora Donostian, %8,5 Gasteizen eta %2,9 Bilbon. Ostatu-gauen kopuruak, aurreko urteko otsailaren aldean, %11,4 egin du gora Gasteizen eta %9,4 Donostian; Bilbon, berriz, %3,3 egin du behera.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 1,84 egunekoa izan da 2024ko otsailean, aurreko urteko hil berean baino zertxobait txikiagoa (1,88 egun). Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun-kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldi osoari.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Otsaila 2024
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2024/02 | p.p. * | 2024/02 | p.p. * | 2024/02 | m/m-12 (%) | 2024/02 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 44,0 | -0,7 | 54,8 | -0,7 | 76,25 | -0,8 | 41,78 | -2,2 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 43,7 | -1,3 | 57,2 | -1,5 | 65,68 | -6,3 | 37,55 | -8,7 |
| Vitoria-Gasteiz | 46,2 | -0,6 | 61,9 | -1,1 | 58,15 | -7,5 | 35,98 | -9,1 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 42,5 | -1,3 | 54,7 | -1,2 | 78,74 | 0,6 | 43,03 | -1,6 |
| Bilbao | 49,0 | 0,0 | 61,9 | 0,7 | 84,01 | -0,7 | 51,96 | 0,4 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 45,9 | 0,1 | 54,0 | 0,0 | 77,65 | -0,2 | 41,94 | -0,2 |
| Donostia / San Sebastian | 48,5 | 0,1 | 55,6 | 1,1 | 87,99 | 0,7 | 48,90 | 2,7 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Martxoaren 20a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal Autonomia Erkidegoan, oro har, betetze-maila %44,0koa izan da 2024ko otsailean, plazen arabera neurtuta, eta %54,8koa logelen arabera neurtuta. 2023ko otsailarekin alderatuta, ehuneko 0,7 puntuko jaitsiera ikusten da bi aldagaietan.
Eguneko batez besteko tarifa 76,25 eurokoa izan da 2024ko otsailean Euskal AEn, ostatu bakarreko edo ADR erregimeneko gela bikoitz bati aplikatuta, hau da, aurreko urteko otsailean baino %0,8 gutxiago. ADRa 78,74 eurotan kokatu da Bizkaian, 77,65 eurotan Gipuzkoan eta 65,68 eurotan Araban. Hiriburuka, Donostian ADRa 87,99 eurora iritsi da, Bilbon 84,01 eurora eta Gasteizen 58,15 eurora.
Euskal AEko hotel-establezimenduen RevPar edo gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak 41,78 euro izan dira 2024ko otsailean, aurreko urteko hil berean baino %2,2 gutxiago.
Informazio-oharra
2024ko otsaileko hotelen ETHren erantzun-tasa %90,4koa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62