2024/03/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2024ko otsaila
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak %3,4 gutxitu dira 2024ko otsailean, eta gaualdiak %0,7
Apartamentu turistikoetan sarrerak %22,9 igo ziren eta gaualdiak %5,4; batez besteko egonaldia 4 egunekoa izan zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2024ko otsailean %3,4 jaitsi da Euskal AEko landa-ostatuetako sarrera-kopurua, aurreko urteko hil beraren aldean. Urte arteko jaitsiera honekin, otsaileko sarrera guztiak 5.836 izan dira. Gaualdien kopurua, bestalde, %0,7 jaitsi da urte artean 2024ko otsailean, eta 12.196 izan dira hil osoan.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Otsaila 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2024/02 | m/m-12 (%) | 2024/02 | m/m-12 (%) | 2024/02 | 2023/02 | 2024/02 | p.p. * | 2024/02 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 5.836 | -3,4 | 12.196 | -0,7 | 2,09 | 2,03 | 12,9 | 0,5 | 16,0 | 0,7 |
| Estatukoak | 5.110 | -3,1 | 10.204 | -3,6 | 2,00 | 2,01 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 726 | -5,2 | 1.992 | 17,0 | 2,74 | 2,22 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 893 | -3,1 | 1.704 | -10,3 | 1,91 | 2,06 | 7,2 | -0,4 | 9,3 | 0,0 |
| Estatukoak | 754 | -12,7 | 1.255 | -29,4 | 1,66 | 2,06 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 139 | 139,7 | 449 | 265,0 | 3,23 | 2,12 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 1.355 | -21,5 | 2.660 | -28,4 | 1,96 | 2,15 | 9,9 | -3,6 | 12,7 | -4,9 |
| Estatukoak | 1.234 | -22,2 | 2.455 | -28,8 | 1,99 | 2,17 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 121 | -14,2 | 205 | -22,6 | 1,69 | 1,88 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 3.588 | 5,8 | 7.832 | 17,4 | 2,18 | 1,97 | 17,9 | 3,5 | 21,8 | 4,5 |
| Estatukoak | 3.122 | 10,6 | 6.494 | 21,2 | 2,08 | 1,90 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 466 | -17,8 | 1.338 | 1,8 | 2,87 | 2,32 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Martxoaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko landa-ostatuetan 2024ko otsailean erregistratutako sarreren %87,6 estatukoak izan dira, baina aurreko urteko hil beraren aldean %3,1 jaitsi dira. Estatu-jatorriko gaualdien kopurua %3,6 jaitsi da urte arteko terminoetan, eta 10.204 dira guztira.
Urte arteko jaitsiera %3,1ekoa izan da Araban eta %21,5ekoa Bizkaian; Gipuzkoan, berriz, %5,8 igo dira sarrerak. Ostatu-gauei dagokienez, Araban %10,3 eta Bizkaian %28,4 jaitsi dira, 1.704 eta 2.660, hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, gaualdiek %17,4 egin dute gora 2023ko otsailaren aldean, eta 7.832 gaualdi erregistratu dira guztira.
Mota horretako establezimenduetan, batez besteko egonaldia 2,09 egunekoa izan da 2024ko otsailean Euskal AEn, 2023ko hilabete berean ikusitako 2,03 eguneko batez besteko egonaldia baino handiagoa. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun-kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldi osoari.
Plazakako eta gelakako betetze-mailek ehuneko 0,5 eta 0,7 puntuko igoera izan dute urte artean, hurrenez hurren. Plazakako betetze-maila %12,9koa izan da, eta gelakako betetze-maila %16,0koa.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2024ko otsailean 9.885 sarrera izan dira guztira, eta, ondorioz, 39.553 gaualdi izan dira. Aurreko urteko otsailaren aldean, sarrerak %22,9 gehitu dira eta gaualdiak %5,4.
Apartamentu turistiko esaten zaio bloke edo multzo modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten pean eskainitako ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.
Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Otsaila 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2024/02 | m/m-12 (%) | 2024/02 | m/m-12 (%) | 2024/02 | 2023/02 | 2024/02 | p.p. * | 2024/02 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 9.885 | 22,9 | 39.553 | 5,4 | 4,00 | 4,66 | 30,3 | -1,3 | 58,5 | -1,7 |
| Estatukoak | 6.984 | 16,9 | 26.653 | 0,9 | 3,82 | 4,42 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.901 | 40,2 | 12.901 | 16,2 | 4,45 | 5,36 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 549 | -29,6 | 7.072 | -9,5 | 12,89 | 10,03 | 23,8 | -3,7 | 72,3 | 0,8 |
| Estatukoak | 514 | -27,7 | 4.759 | -20,2 | 9,25 | 8,38 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 34 | -49,5 | 2.312 | 24,5 | 29,00 | 27,19 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 6.981 | 34,9 | 15.804 | 14,7 | 2,26 | 2,66 | 27,2 | -0,6 | 37,9 | -3,0 |
| Estatukoak | 4.821 | 25,8 | 10.460 | 6,2 | 2,17 | 2,57 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.160 | 60,7 | 5.345 | 36,0 | 2,47 | 2,92 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 2.355 | 12,6 | 16.677 | 4,7 | 7,08 | 7,61 | 38,8 | -0,2 | 73,6 | 0,4 |
| Estatukoak | 1.649 | 15,0 | 11.434 | 7,8 | 6,93 | 7,40 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 706 | 7,4 | 5.244 | -1,4 | 7,43 | 8,09 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Martxoaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien %29,3 eta gaualdien %32,6 atzerritar jatorriko bisitariei dagokie, urte arteko %40,2ko eta %16,2ko igoerak izan ondoren, hurrenez hurren.
Mota horretako establezimenduetan batez besteko egonaldia 4,00 egunekoa izan da 2024ko otsailean, 2023ko otsailean izandakoa (4,66 egun) baino txikiagoa.
Lurralde historikoei dagokienez, batez besteko egonaldia 2,26 egunekoa izan da Bizkaian 2024ko otsailean, 7,08koa Gipuzkoan eta 12,89koa Araban.
Plazen okupazio-maila %30,3ra iritsi da Euskal AEn, ehuneko 1,3 puntu jaitsi baita 2023ko otsailaren aldean. Apartamentu bakoitzeko okupazio-maila, ehuneko 1,7 puntu jaitsi ondoren, %58,5ekoa izan da.
Aterpetxe turistikoetan, 2024ko otsailean, sarrerak eta gaualdiak 8.115 eta 16.973 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko otsailaren aldean, guztirako horiek %3,6ko jaitsiera ekarri dute sarreren kasuan, eta %4,6ko igoera gaualdien kasuan.
Batez besteko egonaldia 2,09 egunekoa izan da, eta 2023ko otsailean 1,93 egunekoa. Betetze-maila %21,0koa izan da, aurreko urteko hil berean baino 2,3 puntu txikiagoa.
Informazio-oharra
2024ko otsailean, landa-ostatuen erantzun tasa %95,8koa izan da, apartamentu turistikoena %92,0koa eta aterpetxe turistikoena %88,3koa.
Eustatek egindako ahalegina eskertu die inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62