HomeGaiakOsasun egoeraPrentsa Oharrak 2022an, ospitaleratzeak...

2024/03/21eko prentsa-oharra

OSPITALEETAKO ERIKORTASUN-ESTATISTIKA. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2022an, ospitaleratzeak %4,1 gehitu ziren Euskal AEko ospitaleetan

Ospitalizazioen %84 ospitale publikoetan artatu ziren, Estatuko batez bestekoa baino ia ehuneko 12 puntu gehiago eta Kataluniakoa baino 30 puntu gehiago

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko ospitaleetan 243.427 ospitalizazio izan ziren 2022an, aurreko urtean baino %4,1 gehiago eta Estatu osoko %5,1. Arreten %84 ospitale publikoetan egin ziren, estatuan baino ehuneko hamabi puntu gehiago (%72,4), eta hamazazpi autonomia-erkidegoetatik hamaikaren aurretik. Horien artean daude Katalunia (%52,8), Balear Uharteak (%63,6), Madrilgo Erkidegoa (%65,9) eta Kanariak (%69,7); azken horiek, gainera, arreta publikoko datuak Espainiako batez bestekoa baino txikiagoak dira.

graf0021969_01_e.png

Euskal AE Espainiako ospitaleetako erikortasun-tasa altuenak dituzten autonomia-erkidegoen artean dago

Euskal AEn, 100.000 biztanleko 11.113 ospitalizazio-tasa erregistratu zen, Estatuko batez bestekoaren (9.944) eta ospitaleratze-tasa handienak dituen hirugarren autonomia-erkidegoaren gainetik, Kataluniaren (11.511) eta Asturiasko Printzerriaren (11.472) atzetik.

graf0021969_02_e.png

Sexuaren arabera, gizonen proportzioa (%50,9) emakumeena baino handixeagoa izan zen (%49,1), eta estatu mailan altuagoa izan zen emakumeen artean (%51,6). Aitzitik, haurdunaldi, erditze eta puerperioko gertakariak kontuan hartu ezean, emakumeen ehunekoa %45,8ra jaitsiko litzateke Euskal AEn (%47,5 Espainian).

Euskal AEko ospitaleetan ospitaleratutako pertsonen %53k 65 urte eta gehiago zituen; Estatuan, berriz, %48k

65 urte eta gehiagoko ospitalizazioen kopurua Euskal AEko ospitalizazioen %53,2 izan zen 2022an (%51,1 2021ean), ehuneko bost puntu gehiago Espainiakoa baino (%47,9). Talde horren barruan, 85 urte eta gehiagoko pertsonen arretek egin zuten gora gehien (%11,3), baina 65-84 urte bitartekoek hartu zuten asistentzia-kopuru handiena (%37,3 eta %33,7 Espainian), gero 45-64 urte bitartekoek (%24,6) eta 85 urte eta gehiagokoek (%15,9).

Gora egin dute arnas gaixotasunek eragindako ospitaleratzeek, eta Euskal AEn ospitalizazioen hirugarren kausa dira, zirkulazio- eta digestio-gaixotasunen atzetik

Zirkulazio-aparatuko gaixotasunak (%12,8) eta digestio-aparatukoak (%12,6) izan ziren ospitaleratze-kausa nagusiak, Estatuan. Bien artean ospitalizazioen %25,4 hartu zuten (%24,6 Espainian).

2021. urtearekin alderatuta, arnas gaixotasunak kausa dituzten ospitaleratzeak %36,3 igo ziren 2022an, eta ospitalizazioen hirugarren kausa ohikoena izan zen Euskal AEn (%10,6), baita Estatuan ere (%10,2); ondoren, tumoreak (%9,4) eta lesioak eta pozoitzeak (%9,2). Bestalde, haurdunaldiaren, erditzearen eta puerperioaren taldeak izan zuen alderik handiena Euskal AEko eta Estatuko gainerako lurraldeetako ospitalizazioen artean, %6,1 eta %7,8, hurrenez hurren.

Zirkulazio-aparatuko, digestio-aparatuko eta arnas aparatuko gaixotasunek eragindako ospitaleratzeen kopurua handiagoa izan zen gizonen artean

Haurdunaldiaren, erditzearen eta puerperioaren taldea kontuan hartu gabe (%12,3), bi sexuak bat etorri ziren ospitalizazioko hiru kausa nagusietan, baina honako berezitasun hauekin: zirkulaziokoak izan ziren lehenengo lekuan gizonen artean eta digestiokoak emakumeen artean, eta ospitaleratzeen kopurua handiagoa izan zen gizonen artean aipatutako bi taldeetan, arnas gaixotasunekin batera.

graf0021969_03_e.png

Gaixotasun talde ohikoenen artean, zirkulazio-aparatuari dagozkion ospitaleratze gehien eragin zituzten arrazoi espezifikoak hauek izan ziren: garuneko infartua eta bihotz-gutxiegitasuna bi sexuetan; digestio-aparatuetan, kolelitiasia (besikulan kalkuluak) emakumeen kasuan, eta iztai-hernia gizonen kasuan. Arnasketa-aparatuen taldean pneumonia eta biriketako beste gaixotasun buxatzaile kroniko batzuk (BGBK) nabarmendu ziren, eta gizonen artean presentzia handiagoa izan zuten. Tumoreei dagokienez, maskuriak, bronkioak, birikak eta prostatak eragin zuten ospitaleratze gehien, gizonen artean prebalentzia handia baitzuten.

Gizonen batez besteko ospitaleko egonaldia emakumeena baino handiagoa izan zen

Euskal AEko ospitaleetan ospitaleratutako pertsonak 2.045.883 egun eman zituzten guztira, hau da, 2021aren aldean %6,3 gutxiago. Batez besteko egonaldia 8,4 egunekoa izan zen (8,1 Estatuan), eta handiagoa izan zen gizonen artean (9,3 egun) emakumeen artean baino (7,5 egun); gizonen kasuan, Estatukoaren gainetik egon zen (8,8 egun).

Ospitaleratzeak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia Euskal AEko ospitaleetan, gaixotasun talde ohikoenen arabera. 2022

Excel csv
 OspitaleratzeakEgonaldi-egunakBatez-besteko egonaldia
 Kopurua%Kopurua%GuztiraGizonakEmakumeak
GUZTIRA243.4271002.045.8831008,4 9,3 7,5
Zirkulazio-aparatua31.09412,8241.72811,87,8 7,7 7,9
Liseri-aparatua30.67312,6157.1997,75,1 5,0 5,3
Arnas aparatua25.84010,6169.6408,36,6 6,0 7,2
Neoplasiak22.9549,4156.3037,66,8 7,1 6,4
Traumatismoak, pozoidurak eta kanpo kausen beste ondorioak 22.3539,2147.0147,26,6 6,6 6,6
Aparatu muskulueskeletikoa18.6097,682.4074,04,4 4,3 4,6
Aparatu genitourinarioa17.9507,477.7503,84,3 4,3 4,4
Haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa14.7526,146.1072,33,1 . 3,1
Sintoma eta aurkikuntza anormal klinikoak10.8064,454.3162,75,0 5,1 4,9
Helburu berezietarako kodeak (COVID-19)9.2293,876.1393,78,3 8,6 7,9
Nahasmendu mentalak eta portaerarenak 7.5723,1591.15428,978,1 98,7 56,3
Gaixotasun infekzioso eta parasitario batzuk6.2822,657.9182,89,2 9,5 8,9

Ehunekoa ospitaleratze eta egonaldi guztien gainean kalkulatu da

CIE -10 : Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena, 10. bertsioa

Data 2024ko Martxoaren 21a

Iturria: Eustat. Ospitaleetako erikortasun-inkesta

Buru-nahasmenduen eta portaera-nahasmenduen taldea gainerako gaixotasun-taldeetatik bereizten da, ospitaleko egonaldiaren iraupen luzea dela-eta zenbait patologiatan (eskizofrenia eta nortasun- eta portaera-nahasmenduak). Talde hori izan zen egonaldi guztien %28,9 eta batez besteko egonaldi-egunak 78,1 izan ziren (98,7 gizonetan eta 56,3 emakumeetan)

Gainerako gaixotasun-taldeei dagokienez, egonaldi gehien zirkulazio-aparatukoek (%11,8), arnas aparatukoek (%8,3), digestio-aparatukoek eta tumoreek (%7,7 eta %7,6, hurrenez hurren) metatu zituzten; aitzitik, jaiotza-inguruko gaixotasunek eta gaixotasun infekziosoek batez besteko egonaldi handienak izan zituzten (10,3 egun eta 9,2 egun, hurrenez hurren).

Ohar metodologikoa

Estatistika-eragiketa hau Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) lankidetzan egin da.

Hedapen horretan sartzen dira akutuen ospitaleak, egonaldi ertain eta luzekoak eta psikiatrikoak.

Estatuko eta nazioarteko estatistikekin konparatzeko arrazoiak direla eta, ospitaleratze-modalitatean egun bateko edo gehiagoko egonaldia duten gertakariak bakarrik hartzen dira kontuan, hau da, ez dira kontuan hartzen 0 eguneko egonaldia dutenak. Egonaldiaren iraupena honela kalkulatzen da: ospitaleratze-dataren eta alta-dataren artean igarotako egun-kopurua, ospitaleratze- edo alta-orduak kontuan hartu gabe.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2022an, ospitaleratzeak %4,1 gehitu ziren Euskal AEko ospitaleetan

Eragiketa : 
Ospitaleetako erikortasun-estatistika
Eragiketa kodea : 
030580
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2024/03/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021969_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali