2024/03/27ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK - UBI. 2023/IV

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Esportazioen prezioak % 4,7 igo ziren 2023ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn

Urteko balantzean, esportazioen prezioak % 8,7 igo ziren 2023an

2023ko laugarren hiruhilekoan esportazioen prezioak %4,7 igo dira 2022ko hiruhileko beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Alderaketa aurreko hiruhilekoarekin eginez gero, %0,2ko gorakada izan da.

Inportazioen prezioek joera bera dute: %4,3 igo dira urte artean eta %0,2 2023ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

Esportazio energetikoen balio unitarioaren indizea %9,3 hazi da aurreko urtearen aldean, eta ez-energetikoena %5,0. Aurreko hiruhilekoaren aldean, ondasun energetikoen prezioak %1,3 jaitsi dira eta ez-energetikoenak %0,2 igo.

Inportazioen kasuan, produktu energetikoen prezioen indizea %7,9 hazi zen urte arteko tasan, eta ez-energetikoena %3,2. Hiruhileko arteko alderaketan, energia-prezioak %1,0 jaitsi dira eta ez-energetikoen kasuan %0,9 igo.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2023/IV

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 t/t-1t/t-4t/t-1t/t-4
Indize orokorra0,24,70,24,3
     
Energiazko gaiak-1,39,3-1,07,9
Energiazkoak ez diren gaiak0,25,00,93,2
Kontsumo-ondasunak-0,32,63,92,6
Kapital-ondasunak3,36,84,715,4
Bitarteko ondasunak-0,44,9-0,63,5

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2024ko Martxoaren 27a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, nabarmentzekoa da aurreko urtearen aldean igo egin direla Kontsumo-Ondasunen (%2,6), Bitarteko Ondasunen (%4,9) eta, bereziki, Kapital-Ondasunen (%6,8) esportazioen prezioak. Hiruhileko arteko terminoetan, Kapital-Ondasunen prezioak (%3,3) gora egin du, Kontsumo-Ondasunenak %0,3 eta Bitarteko Ondasunenak %0,4.

Azterketa inportazioetara bideratuta, hiruhileko arteko konparazioan Bitarteko Ondasunen prezioak (%-0,6) jaitsi dira, eta urte artekoan %3,5eko hazkundea izan dute. Bestalde, Kapital-Ondasunen eta Kontsumo-Ondasunen prezioak igo egin dira bi konparazioetan.

Esportazioen xede diren arlo ekonomikoak kontuan hartuta, 2023ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, prezioek behera egin zuten eremu guztietan, ELGAn izan ezik (%0,4). Eurogunean %1,1 jaitsi dira, EBn eta munduko gainerako herrialdeetan %0,6. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Euroguneak %0,3 egin du atzera, eta gainerako eskualdeek tasa positiboak izan dituzte, batez ere Munduko gainerako eskualdeek (%15,6).

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, arlo ekonomikoen arabera (%). 2023/IV

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 t/t-1t/t-4t/t-1t/t-4
Indize orokorra0,24,70,24,3
     
Euro eremua-1,1-0,30,53,4
EB-28-0,61,22,06,1
ELGE0,42,81,77,9
Munduko besteak-0,615,6-2,3-2,7

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2024ko Martxoaren 27a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Inportazioei dagokienez, Munduaren Gainerakoa da tasa negatiboak dituen eremu geografiko bakarra, bai hiruhilekoen arteko konparazioan (-%2,3), bai urte artekoan (-%2,7). Gainerako eremu geografikoetan prezioak igo egin dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta igoera horiek EBn nabarmendu dira (%2,0). Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ELGAren kasua da deigarriena, %7,9ko hazkundearekin.

Urte osoan, behin-behineko datuen arabera, esportazioen prezioak %8,7 igo dira, produktu energetikoen prezioak %10,7 eta ez-energetikoenak %9,2. Inportazioen UBIak ere hazi egin dira, baina tasa apalago batean, %6,2tik indize orokorrean.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2023

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 2022 / 20232022 / 2023
Indize orokorra8,76,2
   
Energiazko gaiak10,75,3
Energiazkoak ez diren gaiak9,26,7
Kontsumo-ondasunak9,22,8
Kapital-ondasunak6,914,2
Bitarteko ondasunak9,25,9

Data 2024ko Martxoaren 27a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Esportazioen prezioak % 4,7 igo ziren 2023ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2024/03/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/27
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021983_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali