2024/01/09ko prensa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2023ko AZAROA
Euskal AEko industria-jarduera %0,1 murriztu zen 2023ko azaroan
2023ko lehen hamaika hilabeteetako balantzean, produkzioa %0,3 jaitsi da
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-produkzioa %0,1 jaitsi zen 2023ko azaroan, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta eta lan-egutegiaren termino homogeneoetan. 2023ko lehenengo hamaika hilabeteetan metatutako produkzioa aurreko urteko aldi metatuan ikusitako produkzioa baino %0,3 txikiagoa izan zen.
Aurreko hilbetearen aldean (2023ko urria), Euskal AEko industri jarduera %0,3 hazi egin zen, urtaroen eragina zuzendu ondoren.
Ondasunen xede ekonomikoaren arabera, Bitarteko ondasunetan produkzioaren urte arteko %0,8ko jaitsiera egon zen. Kategoria horretan sartzen dira metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxo eta plastikozko produktuen fabrikazioa.
Kontsumo-ondasunek ere urte arteko joera negatiboa izan zuten 2023ko azaroan, produkzioa %2,5 murriztu baitzen sektore osoan. Jaitsiera hori Kontsumo-ondasun iraunkorren portaerari zor zaio, non altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioak, besteak beste, %6,5eko murrizketa izan zuen. Kontsumo-ondasun ez iraunkorren produkzioa, bestalde, %1,6 jaitsi da. Azken horien artean daude elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen edota farmazia-produktuen fabrikazioa eta jantziak egitea.
Energiaren produkzioak ere behera egin zuen 2023ko azaroan, %7,2 aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira petrolioaren fintzea eta energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura.
Ordea, Ekipoko ondasunen produkzioa %4,0 igo zen aurreko urteko azaroarekin alderatuta. Horretan sartzen dira ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta tren-materialen eraikuntza eta aeronautikaren edo itsasontzien eraikuntza.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Urtarrila 2024
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | -3,7 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | -7,4 |
| Kautxua eta plastikoak | -5,6 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | -4,6 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | 3,7 |
| Makineria eta tresneria | 9,2 |
| Garraio-materiala | -1,5 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 4,6 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2024ko Martxoaren 6a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Euskal AEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, urte arteko hazkundean, Makineria eta ekipoa (%9,6) eta Garraio-materiala (%1,1) izan dira nagusi. 2023ko azaroan jaitsierarik handienak izan dituztenak, berriz, hurrengoak izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%6,6) eta Metalurgia eta Produktu metalikoak (%3,0).
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Urtarrila 2024
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | 1,3 | 1,3 | -3,7 |
| Araba/Álava | -3,3 | -3,3 | -3,6 |
| Bizkaia | 4,5 | 4,5 | -2,3 |
| Gipuzkoa | 1,0 | 1,0 | -5,1 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 0,5 | 0,5 | 0,7 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | -7,3 | -7,3 | -0,3 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 2,4 | 2,4 | 0,9 |
| Ekipo-ondasunak | 5,4 | 5,4 | -3,0 |
| Bitarteko ondasunak | -3,0 | -3,0 | -3,5 |
| Energia | 8,9 | 8,9 | 2,1 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2024ko Martxoaren 6a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
2023ko azaroan, Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan zen Araban eta Gipuzkoan, produkzioa %0,5 eta %1,0 jaitsi baitzen, hurrenez hurren. Bizkaian, aldiz, industria-sektorearen produkzioa %1,1 igo zen urte arteko baliotan.
2023KO AZAROKO BALANTZE METATUA
Industria-Produkzioaren Indizea %0,3 jaitsi da urteko lehen hamaika hilabeteetako aldi metatuan, batez ere Energiaren %9,5eko jaitsieragatik. Bitarteko ondasunek ere bilakaera negatiboa metatu dute, aurreko urteko aldi beraren aldean %0,6ko jaitsierarekin. Ekipo-ondasunetan, aldiz, azarora arte metatutako produkzioa %3,5 igo da eta, azkenik, Kontsumo-ondasunetan konstante mantendu da.
Lurralde historikoka, 2023ko lehen hamaika hilabeteetako metatua balantze negatiboarekin itxi da Gipuzkoan, %1,0ko jaitsierarekin. Bizkaiak konstante dirau, eta Araban, azkenik, urteko lehen hamaika hilabeteetan produkzioaren %0,1eko igoera metatua izan da.
OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren %88,24ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62