2024/04/04ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2024ko OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria jarduera %1,0 jaitsi zen 2024ko otsailean

Aurreko hilaren aldean, 2024ko urtarrila, produkzioa %0,3 jaitsi da

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino %1,0 txikiagoa izan da 2024ko otsailean.

Aurreko hilaren aldean, Euskal AEko industria-jarduera %0,3 murriztu da azken hilabetean, urtaroen eragina zuzenduta.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Energiaren produkzioa %8,6 igo da 2024ko otsailean, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioaren finketa.

Ekipamenduko ondasunen produkzioa %2,9 hazi da, aurreko urteko otsailarekin alderatuta. Sektore honek barne hartzen ditu ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta tren-materialen eraikuntza eta aeronautikaren edo itsasontzien eraikuntza.

Kontsumo-ondasunek ere urte arteko joera positiboa izan dute 2024ko otsailean, produkzioa %1,4 hazi baita sektore osoan. Igoera hori Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren portaerari zor zaio, bertan baitaude elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta jantziak egitea. Hain zuzen ere, azken hauek %4,8ko igoera izan dute. Kontsumo-ondasun iraunkorren ekoizpenak, aldiz, %12,4 egin du atzera, hala nola altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioak.

Bitarteko ondasunetan %0,3ko urte arteko jaitsiera izan da, metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioan, industria kimikoan eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioan barne.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Otsaila 2024

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuakDatu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1
INDIZE OROKORRA   
Euskal AE-1,0-0,4-0,3
Araba/Álava-3,4-3,30,2
Bizkaia-0,21,7-0,3
Gipuzkoa-0,2-0,7-0,7
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK   
Kontsumo-ondasunak1,40,90,7
Kontsumoondasun iraunkorrak-12,4-10,2-3,5
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak4,83,61,6
Ekipo-ondasunak2,92,4-0,3
Bitarteko ondasunak-0,3-1,52,1
Energia8,68,84,8

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2024ko Apirilaren 4a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Maila bereiziagoan, Euskal AEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, 2024ko otsailean produkzioaren urte arteko hazkundea izan zutenak ondokoak izan ziren: Makineria eta ekipoa (%2,0), Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak (%1,2) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (%0,2). Jaitsierarik handienak, aldiz, Material eta ekipo elektrikoetan (%8,7) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoetan (%3,7).

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Otsaila 2024

Excel csv
 m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa1,2
Zurgintza, papera eta arte grafikoak-3,7
Kautxua eta plastikoak-3,1
Metalurgia eta produktu metalikoak0,2
Materiala eta tresna elektrikoak-8,7
Makineria eta tresneria2,0
Garraio-materiala-1,0
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna-1,8

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2024ko Apirilaren 4a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurralde historikoetan 2024ko otsailean. Araban, produkzioaren jaitsiera %3,4koa izan da, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, %0,2koa.

2024KO OTSAILEKO BALANTZE METATUA

Urteko lehen bi hilabeteetako metatuan, Industria-produkzioaren indizea %0,4 jaitsi da, Bitarteko ondasunen %1,5eko jaitsierak eraginda. Energiak, aldiz, bilakaera positiboa metatu du, %8,8ko igoerarekin aurreko urteko aldi beraren aldean. Ekipo-ondasunetan, otsailera arte metatutako produkzioa %2,4 igo da eta Kontsumo-ondasunetan %0,9.

Lurralde historikoka, 2024ko lehen bi hilabeteetako metatua balantze negatiboarekin itxi da Araban, %3,3ko jaitsierarekin. Gipuzkoan produkzioa %0,7 jaitsi da eta Bizkaian produkzioa %1,7 gehitu da, aurreko urteko aldi beraren aldean. .

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren %90,18ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria jarduera %1,0 jaitsi zen 2024ko otsailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/04/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021993_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali