2024/03/06ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2024ko URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera %1,3 gehitu zen 2024ko urtarrilean

2023ko abenduarekin alderatuta, produkzioa %3,7 jaitsi da

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berekoa baino %1,3 handiagoa izan da 2024ko urtarrilean.

Aurreko hilaren aldean, Euskal AEko industria-jarduera %3,7 murriztu da azken hilabetean, urtaroen eragina zuzenduta.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Energiaren produkzioa %8,9 igo da 2024ko urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoa ekoiztea eta hornidura eta petrolioa fintzea.

Ekipoko ondasunak ekoiztea, non sartzen baitira ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta tren-materialen eraikuntza eta aeronautikaren edo itsasontzien eraikuntza, %5,4 hazi da, aurreko urteko urtarrilaren aldean.

Kontsumo-ondasunek ere urte arteko joera positiboa izan dute 2024ko urtarrilean, produkzioa %0,5 hazi baita sektore osoan. Igoera hori Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren portaerari zor zaio, %2,4ko igoera izan dute eta. Azken honetan daude elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta jantziak egitea. Kontsumo-ondasun iraunkorren ekoizpenak, aldiz, %7,3 egin du atzera. Azken horien artean, besteak beste, altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa jasotzen da.

Bitarteko ondasunetan, metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne, %3,0ko urte arteko jaitsiera izan da.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Urtarrila 2024

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuakDatu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1
INDIZE OROKORRA   
Euskal AE1,31,3-3,7
Araba/Álava-3,3-3,3-3,6
Bizkaia4,54,5-2,3
Gipuzkoa1,01,0-5,1
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK   
Kontsumo-ondasunak0,50,50,7
Kontsumoondasun iraunkorrak-7,3-7,3-0,3
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak2,42,40,9
Ekipo-ondasunak5,45,4-3,0
Bitarteko ondasunak-3,0-3,0-3,5
Energia8,98,92,1

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2024ko Martxoaren 6a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Euskal AEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, urte arteko hazkunde-maila handiena izan dutenak Makineria eta ekipoa (%9,2) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%4,6) izan dira. Aitzitik, 2024ko urtarrilean beherakadarik handienak izan dituztenak Zura, papera eta arte grafikoak (%7,4) eta Kautxua eta plastikoak (%5,6) izan dira.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Urtarrila 2024

Excel csv
 m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa-3,7
Zurgintza, papera eta arte grafikoak-7,4
Kautxua eta plastikoak-5,6
Metalurgia eta produktu metalikoak-4,6
Materiala eta tresna elektrikoak3,7
Makineria eta tresneria9,2
Garraio-materiala-1,5
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna4,6

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2024ko Martxoaren 6a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

2024ko urtarrilean Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Bizkaian eta Gipuzkoan, produkzioa %4,5 eta %1,0 igo baita, hurrenez hurren. Araban, aldiz, industri sektorearen produkzioa %3,3 jaitsi da urte artean.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren %89,29ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera %1,3 gehitu zen 2024ko urtarrilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/03/06
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021906_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali