2024/03/15eko prentsa-oharra
INGURUMEN KONTUAK. INGURUMEN ZERGEN KONTUAK. AURRERAPENA. 2022
Euskal AEko ingurumen-zergak 1.284 milioi eurora iritsi ziren 2022an
2022an ingurumen-zergak Euskal AEko zerga guztien % 6,7 izan ziren
Euskal AEko ingurumen-zergen zenbatekoa 1.284 milioi eurokoa izan zen 2022an, aurreko urtean baino 78 milioi gutxiago (-% 5,7), hau da, BPGren % 1,5, Eustatek landutako Ingurumen Zergen Kontuaren arabera.
Kontu hori Ingurumen Kontuen Sistemaren parte da, eta Eurostaten metodologiari jarraituz lantzen da. Bere esparrua honako zerga hauek osatzen dute: zerga-oinarritzat dutenak ingurumenean eragin negatiboa, egiaztatua eta espezifikoa duen materialen baten unitate fisikoa (edo antzekoa), SEC2010 – Kontuen Europako Sisteman zerga gisa identifikatua.
2022an ingurumen-zergak Euskal AEko zerga guztien % 6,7 izan ziren, 2021ean baino puntu bat gutxiago.
Ingurumen-zergak, ingurumenaren arloko irizpidearen arabera, hiru kategoriatan sailkatzen dira: Energiaren gaineko zergak, Garraioaren gaineko zergak eta Kutsaduraren eta baliabideen gaineko zergak.
Euskal AEKo ingurumen zergak, motaren eta ingurumen izaeraren arabera (milaka euro). 2018-2022
| | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022(a) | Urteko aldakuntza-tasa (%) |
| | | | | | | 2021/2020 | 2022(a)/2021 |
| INGURUMEN ZERGAK GUZTIRA | 1.256.231 | 1.370.226 | 1.196.441 | 1.361.714 | 1.284.051 | 13,8 | -5,7 |
| ENERGIAREN GAINEKO ZERGAK | 1.081.959 | 1.194.254 | 1.030.639 | 1.193.145 | 1.104.650 | 15,8 | -7,4 |
| GARRAIO-ZERGAK | 163.503 | 164.902 | 154.250 | 157.433 | 163.871 | 2,1 | 4,1 |
| KUTSADURA- ETA BALIABIDE-ZERGAK | 10.769 | 11.070 | 11.552 | 11.136 | 15.530 | -3,6 | 39,5 |
(a)Aurrerapena
Data 2024ko Martxoaren 15a
Iturria: Eustat. Ingurumenaren kontuak. Ingurumen-zergen kontuak
Azpimarratzekoa da Energiaren gaineko zergek sortutako diru-sarreren jaitsiera, batez ere prezio elektrikoen igoera kontrolatzeko hartutako premiazko neurri erregulatzaileen ondorioz
Ingurumen-zergen izaerari dagokionez, lehenik eta behin, energiaren gaineko zergak nabarmentzen dira, zenbateko handiena erregistratu baitzuten, eta 1.105 milioira iritsi ziren 2022an, ingurumen-zerga guztien % 86,0 izanik. Horiek izan ziren jaitsiera handiena izan zutenak ere, % 7,4 2021. urtearekin alderatuta. Jaitsiera hori Hidrokarburoen gaineko zerga bereziaren bilakaeraren ondorio zuzena izan zen: 925 milioi, energiaren gaineko zergen % 83,8, eta % 7,7ko jaitsiera, hau da, 2021ean baino 77 milioi gutxiago.
Multzo horretan, Hidrokarburoen gaineko zerga bereziari garrantzian jarraitzen diote Berotegi efektudun gasak igortzeko eskubideek (140 miloirekin), eta 2021. urtearekin alderatuta % 57,0 igo ziren arren isurketa-eskubideen batez besteko prezioen igoera nabarmenaren ondorioz (% 46,8), ez dute konpentsatzen multzo honetako beste zerga batzuen eragin negatiboa. Aurrezki-plan eta efizientzia energetikoaren errekargua, 12 milioirekin (-% 7,4) eta CORES baliabidea, 14 milioirekin (-% 1,4), ere zerga-multzo horretakoak dira.
Multzo berean, Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren eta Elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren batuketa 13 milioira iritsi zen, 62 milioi gutxiago, 2021. urtearekin alderatuta % 82,3ko jaitsira. Jaitsiera horren jatorria elektrizitatearen txikizkako merkatuetan prezio-igoeraren eragina arintzeko aplikatu ziren premiazko neurrien multzoa izan zen. Bestalde, azpimarratzekoa da 2021ean ez zela erregistratu Ur kontinentalak energia elektrikoa ekoizteko erabiltzeagatiko kanonetik eratorritako diru-sarrerarik, hori arautzen zuen Dekretua bertan behera utzi izanaren ondorioz.
Bigarrenik, garraioaren gaineko zergek 164 milioi euroko ekarpena egin zuten 2022an, hau da, ingurumen-izaerako zerga guztien % 12,8, aurreko urtean baino % 4,1 gehiago. Kategoria horretan Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga nabarmentzen da: 2022an 138 milioi euro, zerga-multzo horretako % 84,5.
Azkenik, kutsaduraren eta baliabideen gaineko zergek ingurumen-izaerako zerga guztien % 1,2ko ekarpena egin zuten: 16 milioi euro, 4 milioi gehiago, eta % 39,5 igo ziren aurreko urtearekin alderatuta. Zerga-multzo honetako igoera, batez ere, Negutegi efektudun gas fluoratuen gaineko zergaren ondorio da, % 81,0 igo baitziren, aurreko urtean baino 3 milioi gehiago.
Zerga-motaren araberako sailkapenari dagokionez, BEZik gabeko produktuen gaineko zergak eta Inportazioen gaineko zergak dira ingurumen-zergen ehuneko handiena biltzen dutenak, % 46,0, hain zuzen ere; 2022an zifra 1.001 milioikoa izan zen, ingurumen-zerga guztien % 77,9, 2021ean baino 5,1 puntu gutxiago.
Bestalde, ingurumena xede duten Bestelako gastu arruntak % 41,6 izan ziren, 2021ean baino 1,4 puntu gutxiago, eta 139 milioi eurora iritsi ziren. Azkenik, Ekoizpenaren gaineko beste zerga batzuen barruan % 18,5 ingurumen-zergei dagozkie, 2021ean baino 6 puntu gehiago, guztira 145 milioi euro, eta 2021. urtearekin alderatuta igoera % 54,3koa izan zen, beraz.
Ingurumenaren arloko presio fiskalaren Europako analisi konparatiboa
Fiskalitate berdea, BPGren gaineko ingurumen-zergen bidez bildutako diruaren ehuneko gisa neurtua, 2022an % 1,5ekoa izan zen Euskal AEn, herrialde hauen azpitik: Danimarka (% 2,4), Frantzia (% 2,1) eta Alemania (% 1,6); baina Irlandaren (% 0,9) eta Luxenburgoren (% 1,2) gainetik eta Espainiaren eta Lituaniaren parean. 27-EBko batez bestekoa % 2,0 izan zen. Taularen goiko muturrean, % 3tik gorako tasekin, Grezia, Kroazia edo Bulgaria daude.
2022an, 2021arekin alderatuta, 27-EBko herrialde kide askotan jaitsi dira orokorrean ingurumen-zergak BPGren ehuneko gisa, eta salbuespenak Bulgaria, Errumania eta Grezia dira.
Jarduera-adarren eta etxeen araberako analisia
Etxeek ingurumen-zerga guztien % 46,8ko ekarpena egin zuten. Zerga-motaren arabera: Garraioari dagozkion zergen % 78,1 eta Energiaren gaineko zergen % 42,7.
Jarduera-adarrei dagokienez, ingurumen-zerga guztien % 53,2 egokitu zitzaien; eta zerga-mota kontuan hartuta, nabarmentzekoa da Energiaren gaineko zergen % 57,3ko ekarpena eta Garraioaren gaineko zergen % 21,9koa.
Aldi berean, Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa batera hartuta, adar horrek guztizkoaren % 35,9ko ekarpena egin zuen, eta ondoren Manufaktura Industriak % 15,4koa.
Euskal AEko ingurumen zergak jarduera adarren eta etxeen arabera (milaka euro). 2022
| | 2022(a) | % |
| NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA | 5.111 | 0,4 |
| INDUSTRIA ETA ENERGIA | 278.445 | 21,7 |
| Manufaktura-industria | 197.926 | 15,4 |
| Energia | 80.519 | 6,3 |
| ERAIKUNTZA | 21.790 | 1,7 |
| ZERBITZUAK | 377.131 | 29,4 |
| Merkataritza, ostalaritza eta garraioa | 306.806 | 23,9 |
| Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak | 44.559 | 3,5 |
| -Gainerako zerbitzuak | 25.766 | 2,0 |
| ETXEGUNEAK | 600.244 | 46,8 |
| GUZTIRA | 1.282.721 | 100,0 |
(a)Aurrerapena
Data 2024ko Martxoaren 15a
Iturria: Eustat. Ingurumenaren kontuak. Ingurumen-zergen kontuak
Ingurumen-zergen lurralde-azterketa
2022rako ingurumen-zergen lurraldeen araberako banaketak erakusten du Bizkaiak guztizkoaren % 56,1 metatu zuela, Gipuzkoak % 29,8 eta Arabak gainerako % 14,1.
Gainera, 2022an Euskal AEn ingurumen-zergen jaitsiera % 5,7koa izan bazen ere, ikusten da Gipuzkoan jaitsiera hori % 12,3koa izan zela 2021arekin alderatuta, ondoren Arabakoa % 10,6koa eta Bizkaian -% 0,3koa.
Euskal AEKo ingurumen zergak, lurralde historikoaren arabera (milaka euro). 2019-2022
| | 2019 | 2020 | 2021 | 2022(a) | Urteko aldakuntza-tasa (%) |
| | | | | | 2020/2019 | 2021/2020 | 2022(a)/2021 |
| EUSKAL AE | 1.370.226 | 1.196.441 | 1.361.714 | 1.284.051 | -12,7 | 13,8 | -5,7 |
| ARABA/ALAVA | 207.754 | 192.772 | 202.054 | 180.713 | -7,2 | 4,8 | -10,6 |
| BIZKAIA | 712.009 | 622.404 | 723.217 | 720.751 | -12,6 | 16,2 | -0,3 |
| GIPUZKOA | 450.463 | 381.265 | 436.443 | 382.587 | -15,4 | 14,5 | -12,3 |
(a)Aurrerapena
Data 2024ko Martxoaren 15a
Iturria: Eustat. Ingurumenaren kontuak. Ingurumen-zergen kontuak
Ingurumen-zergak, lurraldeen BPGri dagokionez, Bizkaian % 1,6 izan ziren 2022an, eta bai Araban eta bai Gipuzkoan, 2022an % 1,4.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62