2024/05/27ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA. 2024/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera % 5,2 hazi zen 2024ko lehen hiruhilekoan

Obra zibila % 2,1 gehitu da eta Eraikingintza % 5,7

Eustaten datuen arabera, 2024ko lehen hiruhilekoan Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera, uneko prezioetan, 2023 hiruhileko berean ikusitakoa baino % 5,2 handiagoa izan da.

Hiruhileko honetan, uneko prezioak hazi egin dira urte artean, egutegiren eraginak atera ondoren; izan ere, bai Obra zibilaren azpisektorean (% 2,1eko igoera), bai Eraikingintzaren azpisektorean (% 5,7ko hazkundea) portaera positiboa izan da.

graf0022093_01_e.png

2024ko lehen hiruhileko honetako sektorearen jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, 2023ko laugarrena, Eraikuntzaren koiunturako indizea % 0,8 igo da termino nominaletan edo prezio arruntetan, dagozkion urtaro-ondorioak atera ondoren. Obra zibilean jarduera % 0,4 gehitu da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta Eraikingintzan % 0,8.

graf0022093_02_e.png

Langile okupatuen indizea, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,4 jaitsi ondoren, 2024ko lehen hiruhilekoan % 0,3 txikiagoa izan da 2023ko hiruhileko berean ikusitakoa baino.

Informazio-oharra

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 87,2ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián,1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera % 5,2 hazi zen 2024ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2024/05/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/27
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022093_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali