2024/05/22ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2024ko apirila
Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak % 3,5 jaitsi dira 2024ko apirilean
Eguneko batez besteko tarifa 102,5 eurokoa izan da 2024ko apirilean Euskal AEn, aurreko urteko apirilean baino % 3,6 gehiago
2024ko apirilean Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 1,7 jaitsi dira eta gaualdiak % 3,5, Eustaten datuen arabera. 317.224 sarrera eta 596.368 gaualdi izan dira, baina, datuak balioesteko orduan, kontuan izan behar da 2023an Aste Santua apirilean izan zela, eta 2024an, berriz, martxoan.
Sarreren % 48,2 eta gaualdien % 49,9 atzerritarrek egin dituzte: sarrerak % 8,0 igo dira eta gaualdiak % 9,2. Estatuko sarreren eta ostatu-gauen kopuruak, bestalde, behera egin du urte batetik bestera, % 9,3 eta % 13,5, hurrenez hurren.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Apirila 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2024/04 | m/m-12 (%) | 2024/04 | m/m-12 (%) | 2024/04 | 2023/04 |
| EUSKAL AE | 317.224 | -1,7 | 596.368 | -3,5 | 1,88 | 1,92 |
| Estatukoak | 164.267 | -9,3 | 298.722 | -13,5 | 1,82 | 1,91 |
| Atzerritarrak | 152.957 | 8,0 | 297.646 | 9,2 | 1,95 | 1,93 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 40.368 | -5,7 | 83.791 | 3,9 | 2,08 | 1,88 |
| Estatukoak | 28.305 | -9,1 | 56.861 | -5,1 | 2,01 | 1,92 |
| Atzerritarrak | 12.063 | 3,4 | 26.930 | 29,9 | 2,23 | 1,78 |
| Vitoria-Gasteiz | 30.897 | -5,0 | 68.319 | 7,6 | 2,21 | 1,95 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 138.104 | -4,5 | 253.663 | -9,1 | 1,84 | 1,93 |
| Estatukoak | 73.408 | -9,4 | 125.958 | -17,0 | 1,72 | 1,87 |
| Atzerritarrak | 64.696 | 1,8 | 127.705 | 0,3 | 1,97 | 2,00 |
| Bilbao | 94.501 | -6,7 | 178.781 | -9,5 | 1,89 | 1,95 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 138.752 | 2,7 | 258.914 | 0,2 | 1,87 | 1,91 |
| Estatukoak | 62.554 | -9,1 | 115.903 | -13,4 | 1,85 | 1,94 |
| Atzerritarrak | 76.198 | 14,9 | 143.011 | 14,8 | 1,88 | 1,88 |
| Donostia / San Sebastian | 91.711 | 7,6 | 176.952 | 5,8 | 1,93 | 1,96 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Maiatzaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 40.368 sarrera eta 83.791 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko apirilean baino % 5,7 sarrera gutxiago, baina % 3,9 gaualdi gehiago. Bizkaian, jaitsiera % 4,5ekoa izan da sarreretan eta % 9,1ekoa gaualdietan, 138.104 sarrerarekin eta 253.663 gaualdirekin. Gipuzkoan 138.752 sarrera erregistratu dira 2024ko apirilean, 2023ko apirilean baino % 2,7 gehiago, eta 258.914 gaualdi, aurreko urteko hilabete berean baino % 0,2 gehiago.
Hiriburuen arabera, sarreren kopurua % 5,0 jaitsi da Gasteizen, % 6,7 Bilbon eta Donostian, aldiz, % 7,6 igo da. Gaualdiei dagokienez, aurreko urteko apirilaren aldean, % 7,6 igo dira Gasteizen eta % 5,8 Donostian; Bilbon, berriz, % 9,5 jaitsi dira.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia, 2024ko apirilean, 1,88 egunekoa izan da, hau da, 2023ko hilabete berean lortutakoa (1,92 egun) baino txikiagoa.
Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldiaren guztizko iraupenari.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Apirila 2024
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2024/04 | p.p. * | 2024/04 | p.p. * | 2024/04 | m/m-12 (%) | 2024/04 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 55,8 | -3,2 | 68,5 | 0,3 | 102,54 | 3,6 | 70,22 | 4,0 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 51,7 | -1,2 | 65,5 | 1,1 | 84,60 | 0,8 | 55,42 | 2,5 |
| Vitoria-Gasteiz | 54,0 | -0,3 | 71,0 | 2,6 | 69,59 | 1,1 | 49,38 | 4,9 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 53,8 | -3,9 | 67,9 | -0,3 | 100,51 | 4,7 | 68,24 | 4,3 |
| Bilbao | 62,4 | -2,8 | 77,5 | 2,2 | 110,22 | 4,1 | 85,47 | 7,2 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 59,5 | -3,2 | 70,2 | 0,7 | 110,56 | 3,0 | 77,57 | 4,0 |
| Donostia / San Sebastian | 65,4 | -3,2 | 76,2 | 1,7 | 128,80 | 1,4 | 98,15 | 3,8 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Maiatzaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2024ko apiril honetako okupazio-maila, Euskal AE osoan, % 55,8an kokatu da plazen arabera neurtuz gero, eta % 68,5ean gelen arabera neurtuz gero, ehuneko 3,2 puntu gutxiago plazen arabera 2023ko apirilean lortutakoa baino, eta 0,3 puntu gehiago gelen arabera neurtuz gero.
Errentagarritasuna, ADRren edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua (bainugela duen logela bikoitz bati aplikatua, soilik ostatu-hartzeko baldintzetan), 102,5 eurokoa izan da 2024ko apirilean Euskal AEn, hau da, % 3,6ko igoera aurreko urteko apirilaren aldean. ADR 110,6 eurokoa izan da Gipuzkoan, 100,5 eurokoa Bizkaian eta 84,6 eurokoa Araban. Hiriburuka, aldeak handiagoak izan dira; izan ere, ADR 128,8 eurotan kokatu da Donostian, 110,2 eurotan Bilbon eta 69,6 eurotan Gasteizen.
Euskal AEko hotel-establezimenduetan, gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak 70,2 euro izan dira 2024ko apirilean, aurreko urteko hil berean baino % 4,0 gehiago.
Informazio-oharra
Hotelen ETHren 2024ko apirileko erantzun-tasa % 93,6koa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62