2024/04/25eko prentsa-oharra
UDAL BPG. 2021
2021ean, hamar udalerrik Euskal AEko BPGren erdia baino gehiago sortu zuten
Hiriburuek BPGren guztizkoaren %37 metatzen dute, eta zerbitzuetan oinarritutako egiturari eusten diote. Egitura hori nabarmenagoa da Bilbon eta Donostian, eta industriak presentzia handiagoa du Gasteizen
Euskal AEko BPGren %51,9 hamar udalerritan kontzentratu zen 2021ean, horien artean hiru hiriburuetan, Eustatek landutako datuen arabera. Euskal AEan Barne Produktu Gordin handiena sortzen duen udalerria (hiriburua ez dena) Barakaldo da: Bizkaiko Bilbo Handia eskualdean kokatzen da, eta 2021ean 2.413 milioi eurora iritsi zen. Haren atzetik daude Irun (Bidasoa Beherea, Gipuzkoa) 1.909 milioi eurorekin eta Getxo (Bilbo Handia, Bizkaia) 1.669 milioi eurorekin. Hiruren artean Euskal AEko BPG osoaren %7,7 dira. Ekoizpen-maila horien gainetik, hiru lurralde historikoetako hiriburuak baino ez daude. Bilbo nabarmentzen da 12.241 milioi eurorekin 2021ean, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko BPGren %15,7. Ondoren, Gasteiz eta Donostia daude, 9.003 milioirekin eta 7.646 milioi eurorekin, BPG osoaren %11,5 eta %9,8 direlarik, hurrenez hurren.
BPG altuena (milaka euro) izan duten udalerriak, Euskal AEko BGPren gaineko ehunekoa eta horien banaketa 4 sektoretan (%). 2021
| | | Udal BPG (milaka euro) | Euskal AEko BPGren gaineko ehunekoa | Udal BPGaren sektorekako banaketa (%) |
| | | | | NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA | INDUSTRIA ETA ENERGIA | ERAIKUNTZA | ZERBITZUAK |
| | | | | | | | |
| | Euskal AE | 78.038.814 | | 0,8 | 23,4 | 5,2 | 70,6 |
| | | | | | | | |
| 1 | Bilbao | 12.241.114 | 15,7 | 0,0 | 3,4 | 4,4 | 92,2 |
| 2 | Vitoria-Gasteiz | 9.002.624 | 11,5 | 0,2 | 24,9 | 5,0 | 69,9 |
| 3 | Donostia / San Sebastian | 7.645.900 | 9,8 | 0,0 | 5,6 | 4,7 | 89,7 |
| 4 | Barakaldo | 2.413.270 | 3,1 | 0,0 | 6,1 | 7,8 | 86,1 |
| 5 | Irun | 1.909.237 | 2,4 | 0,1 | 16,4 | 7,0 | 76,5 |
| 6 | Getxo | 1.669.549 | 2,1 | 0,0 | 2,8 | 5,5 | 91,7 |
| 7 | Leioa | 1.608.238 | 2,1 | 0,0 | 15,2 | 3,0 | 81,8 |
| 8 | Zamudio | 1.455.878 | 1,9 | 0,1 | 43,4 | 4,3 | 52,2 |
| 9 | Amorebieta-Etxano | 1.324.991 | 1,7 | 0,3 | 28,0 | 3,7 | 68,0 |
| 10 | Basauri | 1.264.439 | 1,6 | 0,0 | 26,2 | 5,9 | 67,9 |
| | | | | | | | |
Data 2024ko Apirilaren 25a
Iturria: Eustat. Udal BPG
Udalerri horien ekoizpen-egiturari erreparatzen badiogu, azpimarratzekoa da Barakaldo zerbitzu-hiriaren eredu sendoa dela. Jarduera horrek bere BPGren %86,1 sortzen du, eta merkatukoak ez diren osasun-jarduerak nabarmentzen dira, zerbitzu guztien %20,7 eta udalerriko jarduera ekonomiko osoaren %17,9 baitira. Presentzia nabarmena duen beste zerbitzu-sektore bat txikizkako merkataritza da. Getxoko udalerria, halaber, zerbitzuen produkzioan oinarritzen da, bere produkzio-jardueraren %91,7 baita, eta ingeniaritza-zerbitzuak dira, merkataritzarekin batera, udalerriari jarduera ekonomiko handiena ematen diotenak.
Bestalde, Irunek egitura orekatuagoa du bi sektore handien artean; izan ere, zerbitzu-jardueren presentzia (BPGren %76,5) garrantzitsua bada ere, merkataritza, garraioari atxikitako jarduerak edo salgaien lurreko garraioa nabarmentzen dira. Hala ere, industria-jardueraren adarrek pisu handiagoa dute Barakaldokoek eta Getxokoek baino, udalerriko BPGren %16,4 hartzen baitute, eta zutabe nagusiak metalezko gaien, garraio-materialaren eta plastikozko gaien fabrikazioa dira.
Gasteiz, Arabako ekonomiaren motorra
Arabako lurralde historikoko hiriburua, Gasteiz, Arabako Lautadaren jarduera ekonomiko osoaren %93,4 da. Biak batera, 9.003 milioi euroko BPGra iritsi ziren 2021ean, Arabako BPGren %73,2 izanik. Vitoria-Gasteizek, gainera, Euskal AEko guztizkoaren oso antzeko produkzio-egitura du, eta zerbitzuen sektore garrantzitsua du — Arabako hiriburuko BPG osoaren %69,9 —, enpresei laguntzeko jardueretan nahiz etxeetara bideratutako zerbitzuetan oinarritua, baina Industria eta Energia sektoreko adarretan ere pisu handia du, %24,9. Eraikuntzak (%5) eta lehen sektoreak (%0,2) osatzen dute egitura ekonomikoa.
BPG handiena duten Arabako udalerriak (milaka euro), lurralde historiko osoaren gaineko ehunekoa eta 4 sektoretan duten banaketa ( %). 2021
| | | Udal BPG (milaka euro) | Arabako BPGren gaineko ehunekoa | Udal BPGaren sektorekako banaketa (%) |
| | | | | NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA | INDUSTRIA ETA ENERGIA | ERAIKUNTZA | ZERBITZUAK |
| | | | | | | | |
| | Araba/Álava | 12.298.573 | | 1,6 | 30,2 | 4,5 | 63,7 |
| | | | | | | | |
| 1 | Vitoria-Gasteiz | 9.002.624 | 73,2 | 0,2 | 24,9 | 5,0 | 69,9 |
| 2 | Laudio/Llodio | 611.312 | 5,0 | 0,4 | 32,2 | 3,0 | 64,4 |
| 3 | Amurrio | 321.298 | 2,6 | 1,4 | 45,2 | 6,1 | 47,3 |
| 4 | Legutio | 310.632 | 2,5 | 0,4 | 79,8 | 0,9 | 18,9 |
| 5 | Oyón-Oion | 219.300 | 1,8 | 7,8 | 62,7 | 3,6 | 25,9 |
| 6 | Iruña Oka/Iruña de Oca | 198.469 | 1,6 | 0,7 | 31,6 | 3,2 | 64,5 |
| 7 | Agurain/Salvatierra | 183.844 | 1,5 | 1,6 | 32,4 | 1,8 | 64,2 |
| 8 | Laguardia | 171.063 | 1,4 | 8,7 | 45,3 | 1,6 | 44,4 |
| 9 | Asparrena | 115.877 | 0,9 | 1,6 | 61,2 | 1,9 | 35,3 |
| 10 | Ribera Baja/Erriberabeitia | 103.051 | 0,8 | 1,7 | 53,8 | 2,1 | 42,4 |
| | | | | | | | |
Data 2024ko Apirilaren 25a
Iturria: Eustat. Udal BPG
Sektore ekonomiko nagusiak jarduera-adarren arabera bereizten baditugu, Industria eta Energia sektorean motordun ibilgailuen fabrikazioa eta kautxuzko produktuen fabrikazioa dira Arabako hiriburuko ekonomian erreferenteak diren bi jarduerak, bien artean industria-sektore osoaren %43,6 osatzen baitute. Zerbitzuen sektorean, bestalde, pisurik handiena duten adarrak administrazio publikoek hornitutako zerbitzuak (%11,5) eta txikizkako merkataritza (%7,2) dira.
Hiriburuaren ondoren, Laudioko udalerria da jarduera ekonomiko handiena ematen diona lurralde historikoari, 611 milioi euroko BPG izan zuen 2021ean, Araban sortutako jarduera osoaren %5. Ondoren, Amurrio (321 milioi euro) eta Legutio (219 milioi euro) daude, guztizkoaren %2,6 eta %2,5, hurrenez hurren.
Iturria: Eustat. Udal BPG
Arabako lurralde historikoan jarduera ekonomiko gehien sortzen duten udalerriek ezaugarri komun bat dute: industria-adarrek garrantzi handia dute BPGren guztizkoan, Euskal AEko batez bestekoa baino askoz handiagoa, eta ez da inola ere guztizkoaren %30etik jaisten. Udalerri horietako industria-jardueraren barruan, aipagarriak dira siderurgiako produktuen fabrikazioa (Legutioko BPGren %23,6 edo Amurrion %15,6) eta metalen galdaketa (Iruña Okako jarduera orokorraren %15,8 eta Agurainen %12,8). Era berean, oso garrantzitsua da trenbideko materialaren ekoizpena Erriberabeitian (BPGren %46,3), edarien fabrikazioa Oionen (%26,3), beirazko produktuen fabrikazioa (Laudion guztizkoaren %12,8 sortzen du), metalezko artikuluen fabrikazioa (Guardiako BPGren %20) eta esnekien ekoizpena Asparrenan (2021ean bere jarduera ekonomiko osoaren %28).
Bilbo Handiko eskualdeak Bizkaiko BPGren %76 sortu du
2021ean zehar Bizkaiko lurralde historikoan BPG gehien sortu duten 10 udalerrietatik bederatzi, hiriburua barne, Bilbo Handiko eskualdekoak dira, lurraldeko jarduera ekonomiko guztiaren %76 biltzen duen eskualdekoak. Eskualde horretatik kanpo, soilik Amorebieta-Etxano (Durangaldea) dago BPG handiena duten 10en artean, Bizkaiko ekonomiaren %3,3.
BPG handiena duten Bizkaiko udalerriak (milaka euro), lurralde historiko osoaren gaineko ehunekoa eta 4 sektoretan duten banaketa ( %). 2021
| | | Udal BPG (milaka euro) | Bizkaiko BPGren gaineko ehunekoa | Udal BPGaren sektorekako banaketa (%) |
| | | | | NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA | INDUSTRIA ETA ENERGIA | ERAIKUNTZA | ZERBITZUAK |
| | | | | | | | |
| | Bizkaia | 39.702.791 | | 0,8 | 18,2 | 5,2 | 75,8 |
| | | | | | | | |
| 1 | Bilbao | 12.241.114 | 30,8 | 0,0 | 3,4 | 4,4 | 92,2 |
| 2 | Barakaldo | 2.413.270 | 6,1 | 0,0 | 6,1 | 7,8 | 86,1 |
| 3 | Getxo | 1.669.549 | 4,2 | 0,0 | 2,8 | 5,5 | 91,7 |
| 4 | Leioa | 1.608.238 | 4,1 | 0,0 | 15,2 | 3,0 | 81,8 |
| 5 | Zamudio | 1.455.878 | 3,7 | 0,1 | 43,4 | 4,3 | 52,2 |
| 6 | Amorebieta-Etxano | 1.324.991 | 3,3 | 0,3 | 28,0 | 3,7 | 68,0 |
| 7 | Basauri | 1.264.439 | 3,2 | 0,0 | 26,2 | 5,9 | 67,9 |
| 8 | Erandio | 1.027.075 | 2,6 | 0,1 | 21,6 | 7,2 | 71,1 |
| 9 | Galdakao | 995.252 | 2,5 | 0,2 | 20,4 | 7,0 | 72,4 |
| 10 | Santurtzi | 955.453 | 2,4 | 0,2 | 4,1 | 8,3 | 87,4 |
| | | | | | | | |
Data 2024ko Apirilaren 25a
Iturria: Eustat. Udal BPG
Ekoizpen-ahalmen handiena duten Bizkaiko udalerrien barruan, Bilbo, Barakaldo, Getxo, Leioa eta Santurtzik zerbitzu-hornitzaile ugari dituzte, eta oso garrantzitsuak dira, sortzen duten BPGren bolumenagatik. Leioako udalerrian merkatukoa ez den hezkuntza-jarduera dago: Euskal Herriko Unibertsitatearen jarduerarekin oso lotuta dago, eta bere BPGren %29,3 sortzen du. Barakaldok merkatukoak ez diren osasun-jarduerak ditu: bere jardueraren %17,9 osatzen dute, eta, neurri handi batean, udalerriko ospitale-jardueraren ondorioz sortzen baitira. Garrantzi handia duten beste zerbitzu batzuk ingeniaritza- eta arkitektura-zerbitzuak dira: Getxon BPGren %9,1era iristen dira, edo Santurtziko portu-jarduera-garraioari lotutako zerbitzuak, kostaldeko udalerriko guztizkoaren %20 osatzen dute.
Bilboren kasuan, zerbitzuen adarren jarduera-bolumena askoz banatuago dago: Administrazio Publikoen zerbitzuak (%8,3), finantza-zerbitzuak (%5,9), txikizkako merkataritza (%4,8) eta ostalaritza (%4,7).
Bestalde, Zamudion, Amorebieta-Etxanon, Erandion, Galdakaon eta Basaurin zerbitzuen pisuaren zati bat industria-jarduerari laga diote, eta ekoizpen-jarduerek indarra hartu dute: aeronautika-eraikuntzak Zamudioren kasuan (BPGren %13,1), siderurgiako produktuen fabrikazioak (jardueraren %7,6 Basaurin eta %4,2 Amorebieta-Etxanon), burdinarik gabeko metalen ekoizpenak (eztainua edo zinka, esaterako) Erandion (BPGren %9) eta edarien fabrikazioak Galdakaon (jarduera osoaren %5,6).
Iturria: Eustat. Udal BPG
Gipuzkoa da jarduera ekonomiko gutxien zentralizatua duen lurralde historikoa
Bizkaian eta Araban, jarduera ekonomiko gehiena eskualde batean batzen da: Bilbo Handia Bizkaian, jardueraren %76rekin, eta Arabako Lautada Araban, %78,5ekin. Gipuzkoan, aldiz, produkzio-egitura deszentralizatuagoa dago: bertan, pisu handiena duen eskualdea Donostialdea den arren, lurralde historikoko jarduera ekonomikoaren %47,7 baino ez da (Donostia, Hernani, Errenteria edo Oiartzun barne hartzen ditu). Horrela, lurralde osoan zehar hedatzen diren beste eskualde batzuei protagonismo handiagoa ematen zaie, eta udalerri garrantzitsu guztiak hartzen dituzte jarduera ekonomikoa sortzeari dagokionez.
Debagoiena, non Arrasate eta Oñati dauden, lurralde historikoaren BPGren %10,4 da; Goierri, Beasain buru dela, %10,1era iristen da; Urola Kostak, Zarautz barne, %9,6 sortzen du; eta Bidasoa Behereak, non Irungo jarduera handia nabarmentzen den, lurraldean sortutako jarduera osoaren %8,9.
Udalerri horien sektore-egiturari dagokionez, beste behin ere argi eta garbi nagusitzen da Donostia hiriburuan zerbitzu-jarduerek duten garrantzia, jarduera ekonomiko guztiaren %89,7ra iristen baita, eta nabarmentzekoak dira merkatuko nahiz merkatukoak ez diren osasun-jarduerak (%11,9), administrazio publikoen zerbitzuak (%7,2) edo ostalaritza (udalerriaren jardueraren %5,6).
BPG handiena duten Gipuzkoak udalerriak (milaka euro), lurralde historiko osoaren gaineko ehunekoa eta 4 sektoretan duten banaketa ( %). 2021
| | | Udal BPG (milaka euro) | Gipuzkoako BPGren gaineko ehunekoa | Udal BPGaren sektorekako banaketa (%) |
| | | | | NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA | INDUSTRIA ETA ENERGIA | ERAIKUNTZA | ZERBITZUAK |
| | | | | | | | |
| | Gipuzkoa | 26.037.450 | | 0,7 | 27,9 | 5,5 | 65,9 |
| | | | | | | | |
| 1 | Donostia / San Sebastian | 7.645.900 | 29,4 | 0,0 | 5,6 | 4,7 | 89,7 |
| 2 | Irun | 1.909.237 | 7,3 | 0,1 | 16,4 | 7,0 | 76,5 |
| 3 | Arrasate/Mondragon | 1.007.656 | 3,9 | 0,2 | 28,2 | 7,0 | 64,6 |
| 4 | Hernani | 885.907 | 3,4 | 0,3 | 50,2 | 3,5 | 46,0 |
| 5 | Beasain | 867.420 | 3,3 | 0,2 | 65,0 | 2,9 | 31,9 |
| 6 | Errenteria | 816.910 | 3,1 | 0,1 | 22,4 | 5,3 | 72,2 |
| 7 | Eibar | 749.658 | 2,9 | 0,2 | 17,7 | 8,9 | 73,2 |
| 8 | Oiartzun | 678.878 | 2,6 | 0,3 | 28,1 | 5,5 | 66,1 |
| 9 | Zarautz | 665.992 | 2,6 | 0,5 | 13,1 | 10,9 | 75,5 |
| 10 | Oñati | 636.828 | 2,4 | 0,7 | 68,4 | 2,2 | 28,7 |
| | | | | | | | |
Data 2024ko Apirilaren 25a
Iturria: Eustat. Udal BPG
Irun, Errenteria, Eibar eta Zarautz dira zerbitzuen sektorean presentzia handia duten beste udalerri batzuk. Horietan guztietan jardueraren %70 gainditzen dute, eta garrantzi berezia dute garraioarekin lotutako jarduerek, Zarauzko jarduera ekonomikoaren %15,6 sortzeko gai direnek, eta Eibarko merkataritzak, handizkako eta txikizkako merkataritza batuta, %12,4 osatzen du.
Bestalde, industria-pisu handiena duten udalerriak Oñati (jarduera ekonomikoaren %68,4), Beasain (%65) eta Hernani (%50,2) dira. 2021ean presentzia industrial nabarmena duten beste batzuk Arrasate/Mondragón (%28,2) eta Oiartzun (%28,1) dira, neurri txikiagoan bada ere. Udalerri horietan manufaktura-ekoizpeneko jarduerarik aipagarrienak honako hauek dira: erabilera orokorreko makineriaren fabrikazioa (Oñatiko jardueraren %24,7 edo Hernanikoaren %10,4), trenbide-materialaren fabrikazioa (Beasainen BPGren %49,2), motordun ibilgailuen fabrikazioa (Arrasateko jarduera ekonomiko osoaren %6,6) eta Oiartzungo osagai elektronikoen fabrikazioa (BPGren %8,4).
Iturria: Eustat. Udal BPG
Ohar metodologikoa: Datuak hobeto interpretatzeko, Udal BPGren eta Udal errentaren kontzeptuen arteko bereizketa azpimarratu behar da. BPG produkzioari eta lurraldean aberastasuna sortzeari lotuta dago, eta produkzio-establezimendu garrantzitsuak dituzten udalerrietan kontzentratzen da. Errenta, aldiz, pertsonei eta haien bizilekuari lotuta dago.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62