HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2023ko laugarren hiruhilekoan...

2024/05/21eko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2023/IV

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2023ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko ezkontzak % 9,1 gutxitu ziren

Urte osoan ezkontzak % 7,5 gutxitu dira

Euskal AEn, 2023ko laugarren hiruhilekoan, 1.513 ezkontza izan ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 9,1 gutxiago (1.664 ezkontza), Eustaten datuen arabera. Ezkontzen kopurua % 27,6 jaitsi zen Araban (157), % 12,7 Gipuzkoan (489) eta % 3,1 Bizkaian (761). Bestalde, gutxienez ezkontideetako bat bertokoa duten 106 ezkontza Euskal AEtik kanpo inskribatu ziren (+% 3,9).

2023ko laugarren hiruhilekoan, ezkontza guztietatik 1.462 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan ziren (% 96,6) eta 51 sexu bereko pertsonen artekoak (% 3,4), 27 gizonen artekoak eta 24 emakumeen artekoak. Bestalde, 10 ezkontzatik 9 zibilak izan ziren, % 92,8. Ehuneko hori % 91,5 izan zen 2022ko hiruhileko berean.

2023ko laugarren hiruhilekoko 1.513 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 1.401 gizon eta 1.399 emakume ezkondu ziren. 1.151 emazteren (% 82,3) lehen ezkontza izan zen, eta 7 alargun (% 0,5) eta 241 dibortziatu (% 17,2) ere ezkondu ziren. Senarrei dagokienez, 1.166 senar (% 83,2) lehen aldiz ezkondu ziren, eta 10 alargun (% 0,7) eta 225 dibortziatu (% 16,1) berriz ezkondu ziren.

Ezkontideen adinaren araberako banaketari dagokionez, emazteen % 86,2k eta senarren % 91,3k 30 urte baino gehiago zituzten. 2022ko aldi berean, ehuneko hori % 84,6 izan zen emakumeen artean eta % 92,2 gizonen artean.

2023ko laugarren hiruhilekoan, emazteen % 24,7 eta senarren % 20,3 atzerritarrak izan dira. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ehuneko hori ehuneko 1,6 puntu igo da emakumeen artean eta 4,1 gizonen artean.

BALANTZEA 2023

2023. urteko behin-behineko zenbaketan, Euskal AEn bizi diren pertsonen ezkontzak 7.225 izan ziren, hau da, aurreko urtean baino % 7,5 gutxiago. 2019arekin alderatuta, ezkontzen kopuruak % 3,3 egin du behera.

Ezkontza zibilen ehunekoa % 90,6koa izan zen, 2022ko % 90 baino handiagoa.

2023an, emazteen % 19,3 eta senarren % 14,7 atzerritarrak izan dira. 2022an, ehuneko horiek % 18,2 eta % 12,4 izan ziren, hurrenez hurren.

Egoiliarren ezkontzak, inskripzio-lurraldearen, ezkontza-motaren, ospatzeko moduaren, aurreko egoera zibilaren, adinaren eta ezkontza-hilabetearen arabera (1). 2023/IV

Excel csv
 2023/IV2023/III2022/IV
 KOP%KOP%gehikuntza (%)KOP%gehikuntza (%)
Ezkontzak1.513100,02.335100,0-35,21.664100,0-9,1
         
Araba / Álava15710,431313,4-49,821713,0-27,6
Bizkaia76150,31.01643,5-25,178547,2-3,1
Gipuzkoa48932,376932,9-36,456033,7-12,7
Euskal AEtik kanpo1067,023710,1-55,31026,13,9
Sexu desberdineko pertsonen artean1.46296,62.26997,2-35,61.60696,5-9,0
Kanonikoak1097,232413,9-66,41418,5-22,7
Zibilak1.35389,41.94583,3-30,41.46588,0-7,6
Sexu bereko pertsonen artean513,4662,8-22,7583,5-12,1
Gizon artean271,8261,13,8201,235,0
Emakume artean241,6401,7-40,0382,3-36,8
         
Senar-emazteak1.401100,02.066100,0-32,21.533100,0-8,6
Ezkongabea1.16683,21.76385,3-33,91.21779,4-4,2
Alargunak100,7140,7-28,6100,70,0
Dibortzuatuak22516,128914,0-22,130620,0-26,5
< 30 urte1238,82059,9-40,01207,82,5
30 - 39 urte57841,393845,4-38,463741,6-9,3
=> 40 urte70050,092344,7-24,277650,6-9,8
Espainiarrak1.11779,71.78686,4-37,51.28583,8-13,1
Atzerriko nazionalitatea28420,328013,61,424816,214,5
         
Emazteak1.399100,02.090100,0-33,11.567100,0-10,7
Ezkongabea1.15182,31.80386,3-36,21.27581,4-9,7
Alargunak70,590,4-22,280,5-12,5
Dibortzuatuak24117,227813,3-13,328418,1-15,1
< 30 urte19213,732315,5-40,624015,3-20,0
30 - 39 urte62644,71.01948,8-38,667643,1-7,4
=> 40 urte58141,574835,8-22,365141,5-10,8
Espainiarrak1.05475,31.69981,3-38,01.20576,9-12,5
Atzerriko nazionalitatea34524,739118,7-11,836223,1-4,7
         
Ezkontzaren hilabetea        
Urria68044,9   81348,9-16,4
Azaroa49332,6   50030,0-1,4
Abendua34022,5   35121,1-3,1

(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira

Data 2024ko Maiatzaren 21a

Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2023ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko ezkontzak % 9,1 gutxitu ziren

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2024/05/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022084_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali