2024/04/23ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK. AURRERAPENA (HKEA). 2024/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG eta enplegua %0,5 hazi dira 2024ko lehen hiruhilekoan

2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, BPG %1,6 hazi da eta enplegua %2,0

Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) %0,5 igo da 2024ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustatek egindako Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen zenbatespenen arabera. 2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal AEko BPGren hazkundea %1,6koa izan da.

Kontu hau egiteko unean eskura dagoen koiunturazko informazio ekonomikoaren arabera, urteko lehen hiruhileko honetan Euskal AEko ekonomian ikusitako urte arteko hazkundea zerbitzuen sektorearen bilakaeran oinarritzen da nagusiki.

Enplegua ere, lanaldi osoko baliokidetzako lanpostu gisa neurtuta, %0,5 igo da 2024ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, %2,0ko hazkunde zenbatetsia.

Datorren ekainaren 7an, Eustatek BPGren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu 2024ko lehen hiruhilekoko Hiruhileroko Kontuetan; izan ere, hori egiteko unean eskuragarri ez zegoen koiunturazko informazio ekonomikoa txertatu ahal izango du.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG eta enplegua %0,5 hazi dira 2024ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2024/04/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022010_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali