2024/04/25eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2024ko MARTXOA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,6 igo dira 2024ko martxoan
Urte artean, 2024ko martxoa eta 2023ko martxoa alderatuta, prezioak %2,4 igo dira.
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea %0,6 igo da 2024ko martxoan, aurreko hilaren aldean. 2023ko hil beraren aldean, kostuak %2,4 gehitu dira.
Eraikingintzako kostuak %0,5 igo dira eta Obra Zibilekoak %1,1. 2023ko martxoarekin alderatuta, prezioak %2,3 igo dira Eraikingintzan eta %2,9 Obra zibilean.
Aurreko hilaren, 2024ko otsailaren aldean, lehengaien kostuak %0,8 igo dira, eta eskulanaren kostuak, berriz, ez dira aldatu. Urte arteko datuei dagokienez, lehengaien kostua %1,5 igo da, eta eskulanarena %5,4.
Lehengaien kostuak hil arteko %0,7 egin du gora Eraikingintzaren sektorean, eta %1,4 Obra Zibilarenean. Urte arteko bilakaeran, Eraikingintzako lehengaien kostuak %1,4 igo dira eta Obra Zibileko lehengaienak %2,2.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Martxoa 2024
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 130,0 | 0,6 | 2,4 |
| Eraikinak | 129,2 | 0,5 | 2,3 |
| Obra zibila | 133,5 | 1,1 | 2,9 |
| | | | |
| Lehengaiak | 131,3 | 0,8 | 1,5 |
| Eraikinak | 130,3 | 0,7 | 1,4 |
| Obra zibila | 135,9 | 1,4 | 2,2 |
| | | | |
| Laneskua | 125,5 | 0,0 | 5,4 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Apirilaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioak, 2024ko martxoan 2023ko martxoaren aldean, honako azpisektore hauetan gehitu dira gehien: Mineral ez-metalikoak (%8,9), Material elektrikoa (%4,1) eta Altzarigintza (%2,3). Aldiz, sektoreko lehengaiak diren produktuak produzitzen dituzten azpisektore nagusiak eta gehien jaitsi diren prezioak honako hauek izan dira: Energia elektrikoa eta gasa (%38,9), Ez-metalezko mineralen industria (%9,6) eta Zurgintza eta kortxoaren industria (%5,4).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p) . Martxoa 2024
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 8,9 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | -5,4 |
| Petrolioa fintzea | -2,7 |
| Industria kimikoa | -4,6 |
| Kautxua eta plastikoa | -0,3 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | -9,6 |
| Metalgintza | -3,7 |
| Metalezko artikuluak | 1,6 |
| Material elektronikoa | -0,2 |
| Material elektrikoa | 4,1 |
| Makineriaren fabrikazioa | 1,6 |
| Altzarigintza | 2,3 |
| Energia elektrikoa eta gasa | -38,9 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2024ko Apirilaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62