HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2024/04/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2024ko martxoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak %19,5 gehitu dira 2024ko martxoan, izan ere, aurten Aste Santua hilabete horretan izan da

Eguneko batez besteko tarifa 92,68 eurokoa izan da 2024ko martxoan Euskal AEn, aurreko urteko martxoaren aldean %9,5eko igoera izan du

Eustaten datuen arabera, 2024ko martxoan %16,5 gehitu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak eta %19,5 ostatu-gauak. Erregistratutako 300.688 sarrerek 575.846 gaualdi eragin dituzte. Gogoan izan behar da 2024an Aste Santua martxoan izan dela, eta 2023an, berriz, apirilean izan zen.

Sarreren %38,2 eta gaualdien %39,3 atzerritarrak izan dira; sarreren kasuan %28,9 igo dira eta gaualdien kasuan %31,1. Estatuko sarreren eta ostatu-gauen kopuruak, bestalde, urte artean %10,0 eta % 13,0 egin dute gora, hurrenez hurren.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Martxoa 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2024/03m/m-12 (%)2024/03m/m-12 (%)2024/032023/03
EUSKAL AE300.66816,5575.84619,51,921,87
Estatukoak185.83310,0349.75313,01,881,83
Atzerritarrak114.83528,9226.09331,11,971,94
       
Araba/Álava41.64516,186.20623,32,071,95
Estatukoak32.28215,662.59516,41,941,93
Atzerritarrak9.36318,123.61146,32,522,03
Vitoria-Gasteiz32.72012,971.32322,32,182,01
       
Bizkaia126.33011,5240.00113,31,901,87
Estatukoak78.1553,4140.1364,31,791,78
Atzerritarrak48.17527,699.86528,72,072,05
Bilbao85.8663,1165.2617,71,921,84
       
Gipuzkoa132.69321,9249.63924,71,881,84
Estatukoak75.39615,2147.02221,11,951,85
Atzerritarrak57.29732,0102.61730,21,791,82
Donostia / San Sebastian91.19525,8171.49032,21,881,79

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Apirilaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Araban 41.645 sarrera eta 86.206 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko martxoan baino %16,1 eta %23,3 gehiago. Bizkaian, sarrerak %11,5 gehitu dira eta gaualdiak %13,3; 126.330 sarrera eta 240.001 ostatu-gau izan dira guztira. Gipuzkoan 132.693 sarrera erregistratu dira 2024ko martxoan, 2023ko martxoan baino %21,9 gehiago, eta 249.639 gaualdi, aurreko urteko hilabete berean baino %24,7 gehiago.

Hiriburuen arabera, sarreren kopurua %12,9 igo da Gasteizen, %3,1 Bilbon eta %25,8 Donostian. Era berean, aurreko urteko martxoaren aldean, gaualdien igoera %22,3koa izan da Gasteizen, %7,7koa Bilbon eta %32,2koa Donostian.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia, 2024ko martxoan, 1,92 egunekoa izan da, 2023ko hil berean lortutakoa baino handiagoa, orduan 1,87 egunekoa izan baitzen.

Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldiaren guztizko iraupenari.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Martxoa 2024

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2024/03p.p. *2024/03p.p. *2024/03m/m-12 (%)2024/03m/m-12 (%)
EUSKAL AE53,26,864,06,092,689,559,2920,8
         
Araba/Álava52,05,664,14,078,904,050,5910,9
Vitoria-Gasteiz54,45,769,24,168,533,047,409,4
         
Bizkaia50,56,563,06,595,9813,260,4526,2
Bilbao56,66,970,77,8103,9213,673,4627,7
         
Gipuzkoa56,67,265,06,094,027,361,1118,2
Donostia / San Sebastian61,98,570,68,5105,535,074,5419,4

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Apirilaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AE osoan, 2024ko martxoko betetze-maila %53,2koa izan da plazen arabera neurtuta, eta %64,0koa gelen arabera neurtuta. 2023ko martxoarekin alderatuta, igoerak 6,8 eta 6,0 ehuneko-puntukoak izan dira, hurrenez hurren.

Errentagarritasuna, ADRren edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua (logela bikoitzari aplikatua, bainugela ostatu hutsarekin), 92,68 eurokoa izan da 2024ko martxoan Euskal AEn, hau da, %9,5eko igoera aurreko urteko martxoarekin alderatuta. ADRa 95,98 eurokoa izan da Bizkaian, 94,02 eurokoa Gipuzkoan eta 78,90 eurokoa Araban. Hiriburuka, aldeak handiagoak izan dira; izan ere, ADRa 105,53 eurotan kokatu da Donostian, 103,92 eurotan Bilbon eta 68,53 eurotan Gasteizen.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan, gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak 59,29 eurokoak izan dira 2024ko martxoan, aurreko urteko hil berean baino %20,8 handiagoak.

2024ko Aste Santuaren balantzea

Aste Santu honetan kontabilizatutako sarreren kopuruak igoera txiki bat izan du, %0,6koa, 51.747 guztira. 2024ko martxoan, Aste Santuko sarrerak hileko guztizkoaren %17,2 izan ziren. 2024. urtean, Aste Santua martxoaren 28tik 31ra bitartean egin zen, eta aurreko urtean, berriz, apirilaren 6tik 9ra bitartean.

Aste Santuan ostegunetik igandera (4 gau) zenbatutako gaualdiak 2023koak baino txikiagoak izan dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan. Izan ere, 2024ko Aste Santuan ikusitako 106.143 gaualdiek %1,8ko jaitsiera dakarte, aurreko urtearekin alderatuta.

Euskadi osoan, okupazio-maila %73,4koa izan da, plazen arabera neurtuta, eta %78,4koa logelen arabera. Ehuneko horiek ehuneko 2,9 puntuko jaitsiera adierazten dute plazen arabera neurtuz gero, eta 3,0 puntukoa logelen arabera neurtuz gero.

Plazen okupazio maila ehuneko 3,7 puntu igo da Araban, aurreko urteko Aste Santuaren aldean; Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, ehuneko 2,3 eta 5,7 puntu jaitsi da, hurrenez hurren. Gelakako betetze-maila jaitsi egin da hiru lurraldeetan: ehuneko 0,3 puntu Araban, 0,8 Gipuzkoan eta 6,0 Bizkaian.

Atzerritar jatorriko sarrerak guztizkoaren %39,4 dira, eta gaualdiak, berriz, %36,0. 2023ko Aste Santuarekin alderatuta, presentzia handitu egin da, %11,9 eta %4,5, hurrenez hurren. Estatuko jatorriko turismoak aurreko urtekoak baino balio baxuagoak izan ditu, %5,7 murriztu baitira sarrerak eta %5,1 gaualdiak.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, ostatu-gauak eta okupazio-mailak, eremu geografikoaren eta jatorriaren arabera. Aste Santua (*). 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 20242024/2023 (%)20242024/2023 (%)2024p.p. *2024p.p. *
EUSKAL AE51.7470,6106.143-1,873,4-2,978,4-3,0
Estatukoak31.355-5,767.947-5,1----
Atzerritarrak20.39211,938.1964,5----
         
ARABA/ALAVA7.5039,515.95911,573,43,779,3-0,3
Vitoria-Gasteiz5.65615,712.38113,973,23,981,4-0,2
         
BIZKAIA20.937-9,544.665-9,769,8-5,774,4-6,0
Bilbao13.485-13,529.813-11,877,8-4,882,4-3,4
         
GIPUZKOA23.3078,645.5192,677,3-2,382,4-0,8
Donostia / San Sebastian15.66622,530.4509,882,9-1,588,00,0

(*)Aste Santua: Ostegunetik igandera (4 gau).

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

Data 2024ko Apirilaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Lurraldeka, Aste Santu honetako portaera ezberdina izan da, aurreko urtekoaren aldean. Araban %9,5 gehitu dira sarrerak eta Gipuzkoan %8,6; Bizkaian, berriz, %9,5 jaitsi dira. Antzera, gaualdiak %11,5 igo dira Araban eta %2,6 Gipuzkoan, baina Bizkaian %9,7 jaitsi dira.

Lurralde bakoitzeko hiriburuen kasuan, Vitoria-Gasteizek %15,7ko igoera izan du sarreretan eta %13,9koa gaualdietan. Aurreko urteko Aste Santuan baino %22,5 sarrera eta %9,8 gaualdi gehiago izan dira Donostian. Bilbon, azkenik, sarrerak %13,5 jaitsi dira eta gaualdiak %11,8.

Informazio-oharra

Hotelen ETHaren 2024ko martxoko erantzun-tasa %91,3koa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.

Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak %19,5 gehitu dira 2024ko martxoan, izan ere, aurten Aste Santua hilabete horretan izan da

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/04/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022006_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali