2024/05/07ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2024ko MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 2,0 hazi da 2024ko martxoan

Aurreko hilaren aldean, 2024ko otsaila, produkzioa % 2,9 gehitu da

Eustatek landutako datuen arabera, 2024ko martxoan, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 2,0 handiagoa izan zen.

Aurreko hilaren aldean, Euskal AEko industria-jarduera % 2,9 gehitu da azken hilabete honetan, urtaroen eragina zuzenduta.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Ekipo-ondasunen produkzioa (ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautika edo ontzigintza) % 3,9 igo da, aurreko urteko martxoaren aldean.

Kontsumo-ondasunek ere urte arteko portaera positiboa izan zuten 2024ko martxoan, produkzioa % 2,1 hazi baitzen sektore osoan. Igoera hori Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren joerak eragin du; izan ere, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, produktu farmazeutikoak eta jantziak egiteko jarduerak daude bertan, eta % 2,9ko igoera izan dute. Kontsumo-ondasun iraunkorren produkzioa, aldiz, % 1,9 jaitsi da. Azken horien artean altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa jasotzen da, besteak beste.

Bitarteko ondasunen ekoizpenean metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa sartzen dira.

Energiaren produkzioa, bestalde, % 4,1 jaitsi da 2024ko martxoan, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Martxoa 2024

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuakDatu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1
INDIZE OROKORRA   
Euskal AE2,00,62,9
Araba/Álava1,1-1,63,0
Bizkaia0,31,34,2
Gipuzkoa4,21,41,7
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK   
Kontsumo-ondasunak2,11,21,1
Kontsumoondasun iraunkorrak-1,9-8,04,3
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak2,93,40,4
Ekipo-ondasunak3,93,72,8
Bitarteko ondasunak0,0-1,12,1
Energia-4,14,4-7,0

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2024ko Maiatzaren 7a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2024ko martxoan urte artean produkzioaren igoera izan dutenak ondokoak izan dira: Garraio-materiala (% 8,1), Makineria eta ekipoa (% 4,7) eta Zura, papera eta arte grafikoak (% 3,4). Aitzitik, urte arteko jaitsierarik handienak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 8,4) eta Kautxu eta plastikoak (% 2,1) sektoreetan kontzentratzen dira.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Martxoa 2024

Excel csv
 m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa1,6
Zurgintza, papera eta arte grafikoak3,4
Kautxua eta plastikoak-2,1
Metalurgia eta produktu metalikoak-1,3
Materiala eta tresna elektrikoak-0,6
Makineria eta tresneria4,7
Garraio-materiala8,1
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna-8,4

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2024ko Maiatzaren 7a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera, 2024ko martxoan, positiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Gipuzkoan produkzioa % 4,2 igo da, Araban % 1,1 eta Bizkaian, azkenik, % 0,3.

2024ko MARTXOKO BALANTZE METATUA

Urteko lehen hiru hilabeteetako metatuan, Industria-Produkzioaren Indizea % 0,6 igo da, Energiaren % 4,4ko hazkundeak bultzatuta. Ekipo-ondasunek ere bilakaera positiboa izan dute, % 3,7ko igoerarekin aurreko urteko aldi metatu beraren aldean. Kontsumo-ondasunetan, martxora arte metatutako produkzioa % 1,2 igo da, eta bitarteko ondasunetan, berriz, % 1,1 jaitsi da.

Lurralde historikoka, 2024ko lehenengo hiru hilabeteetako metatua balantze positiboarekin itxi da Gipuzkoan eta Bizkaian: produkzioak % 1,4 eta % 1,3 egin du gora, hurrenez hurren. Araban, bestalde, produkzioa % 1,6 jaitsi da, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 90,48ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 2,0 hazi da 2024ko martxoan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/05/07
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022023_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali