HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko landa-ostatuetan...

2024/04/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2024ko martxoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko landa-ostatuetan sarrerak %12,7 gehitu dira eta apartamentu turistikoetan %49,1, 2024ko martxoan

Aterpetxe turistikoek ere %35,6ko hazkundea izan dute sarreretan

Euskal AEko landa-ostatuetan, 2024ko martxoan, sarrerak %12,7 gehitu dira, aurreko urteko hil beraren aldean, eta gaualdiak %42,0. Urte arteko hazkunde horiekin, 12.199 bidaiari-sarrera izan dira eta 31.415 gaualdi izan dira martxoan. Gogoan izan behar da aurten martxoan sartu direla Aste Santuko lau egunak.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Martxoa 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2024/3m/m-12 (%)2024/3m/m-12 (%)2024/32023/32024/3p.p. *2024/3p.p. *
EUSKAL AE12.19912,731.41542,02,582,0425,16,629,37,5
Estatukoak10.4796,727.32738,32,612,01----
Atzerritarrak1.72071,14.08873,72,382,34----
           
Araba/Álava2.41438,76.15269,32,552,0919,67,723,39,1
Estatukoak2.19140,35.81974,62,662,13----
Atzerritarrak22324,633310,61,491,68----
           
Bizkaia3.67443,08.99257,42,452,2225,78,430,78,8
Estatukoak3.20638,08.13555,42,542,25----
Atzerritarrak46891,085779,71,831,95----
           
Gipuzkoa6.111-6,216.27127,42,661,9627,74,931,65,7
Estatukoak5.082-14,313.37319,52,631,89----
Atzerritarrak1.02977,12.89883,92,862,71----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Apirilaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Atzerriko sarrerak Euskal AEko landa-ostatuetan 2024ko martxoan izandako sarrera guztien %14,1 izan dira, eta aurreko urteko martxoaren aldean %71,1 hazi dira. Ostatu-gauen kasuan, atzerritar jatorrikoak guztizkoaren %13,0 dira, %73,7 gehiago 2023ko martxoarekin alderatuta.

Lurralde historikoen arabera, 2024ko martxoan, sarreren urte arteko hazkundeak %43,0ra iritsi dira Bizkaian, %38,7ra Araban, eta %6,2ra Gipuzkoan. Ostatu-gauei dagokienez, igoerak %69,3 izan dira Araban, %57,4 Bizkaian eta %27,4 Gipuzkoan.

Euskal AEko establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 2,58 egunekoa izan da martxoan – balio hori 2023ko hil berean 2,04 izan zen –. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldiaren guztizko iraupenari.

Plazen eta gelen araberako okupazio-mailak ehuneko 6,6 eta 7,5 puntu igo dira, hurrenez hurren, eta %25,1ean kokatu dira plazen arabera neurtuta, eta %29,3an gelen arabera neurtuta.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2024ko martxoan 15.714 sarrera izan dira, eta 54.189 gaualdi izan dira. Aurreko urteko martxoarekin alderatuta, sarrerak %49,1 gehitu dira eta gaualdiak %37,1.

Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten pean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Martxoa 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2024/03m/m-12 (%)2024/03m/m-12 (%)2024/032023/032024/03p.p. *2024/03p.p. *
EUSKAL AE15.71449,154.18937,13,453,7536,47,463,910,0
Estatukoak11.67740,937.34735,13,203,34----
Atzerritarrak4.03779,216.84241,64,175,28----
           
Araba/Álava828-46,19.01524,510,894,7128,25,780,029,5
Estatukoak765-45,36.28726,28,223,56----
Atzerritarrak63-54,32.72820,631,0016,41----
           
Bizkaia10.81174,923.76671,82,202,2436,411,547,112,6
Estatukoak7.84762,815.78156,02,012,10----
Atzerritarrak2.963117,67.986115,02,692,73----
           
Gipuzkoa4.07644,421.40716,05,256,5441,53,574,11,2
Estatukoak3.06548,215.28021,84,996,07----
Atzerritarrak1.01134,16.1283,66,067,84----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Apirilaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien %25,7 eta gaualdi guztien %31,1 atzerriko bisitariei dagokie, 2024ko martxoan urte arteko %79,2ko eta %41,6ko igoerak izan ondoren, hurrenez hurren.

Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 3,45 egunekoa izan da 2024ko martxoan, hau da, 2023ko martxokoa (3,75 egun) baino txikiagoa Euskal AE osoan. Gipuzkoan mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 5,25 egunekoa izan da, Araban 10,89 egunekoa eta Bizkaian 2,20 egunekoa.

Euskal AEko plazen okupazio maila %36,4koa izan da, 2023ko martxoan baino ehuneko 7,4 puntu gehiago. Apartamentuen okupazio mailak ehuneko 10,0 puntu egin du gora, eta %63,9koa izan da.

Euskal AEko Aterpetxe turistikoei dagokienez, 2024ko martxoan %35,6ko urte arteko hazkundea izan da sarreretan, eta 18.377 ostatu-gau izan dira guztira, 32.592 guztira. Bizkaian 20.447 gaualdi izan dira, Gipuzkoan 11.693 eta, azkenik, Araban 452.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko aterpetxe turistikoetan. Martxoa 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-maila plazaka (%)
 2024/03m/m-12 (%)2024/03m/m-12 (%)2024/032023/032024/03p.p.
EUSKAL AE18.37735,632.59235,31,771,7832,25,6
Estatukoak9.37328,915.68723,31,671,75--
Atzerritarrak9.00443,516.90548,81,881,81--
         
Araba/Álava244-54,6452-54,71,851,859,1-24,4
Estatukoak232-55,9430-56,11,851,86--
Atzerritarrak123,62216,51,881,67--
         
Bizkaia11.13975,820.44774,91,841,8438,813,1
Estatukoak5.57171,39.38563,81,681,76--
Atzerritarrak5.56880,511.06285,61,991,93--
         
Gipuzkoa6.9934,811.6932,61,671,7126,8-0,2
Estatukoak3.5692,25.872-2,31,651,72--
Atzerritarrak3.4247,75.8218,11,701,69--

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Apirilaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Ostatu mota horietako egonaldien batez besteko iraupena, 2024ko martxoan, 1,77 egunekoa izan da Euskal AE osoan; eta plazen okupazio maila, urte batetik bestera ehuneko 5,6 puntu igo ondoren, %32,2ra iritsi da.

2024ko Aste Santua

Landa-ostatuetan, Aste Santuan, ostegunetik igandera (4 gau), sarrerak murriztu egin dira 2023koaren aldean (%7,8), apirilean egindakoa, eta gaualdiak %1,9 jaitsi dira Euskal AE osoan.

Lurralde historikoetan, portaera desberdina izan da. Araban gehitu egin dira bai sarrerak bai gaualdiak, hurrenez hurren, %17,4 eta %8,3; Bizkaian, aldiz, %15,7 galdu dira 2023ko Aste Santuan izandako sarrerak, eta %4,0 jaitsi gaualdiak; Gipuzkoan, %9,1 jaitsi dira lehenengoak eta %4,7 bigarrenak.

Euskal AEko landetxeetako sarrerak, gaualdiak eta okupazio-mailak. Aste Santua (*). 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBetetze-mailak (%)
  plazen araberagelaka
 20242024/2023 (%)20242024/2023 (%)2024p.p.2024p.p.
EUSKAL AE3.000-7,811.542-1,962,8-2,568,72,2
Estatukoak2.735-0,910.6900,2----
atzerritarrak265-46,2852-22,0----
         
ARABA/ALAVA49317,42.5858,357,96,767,917,3
BIZKAIA867-15,73.233-4,060,9-3,365,63,4
GIPUZKOA1.640-9,15.724-4,766,5-7,671,2-7,3

(*)Aste Santua: Ostegunetik igandera (4 gau).

e.p. = aurreko urteko aldi baliokidearekiko aldea ehuneko-puntutan

Data 2024ko Apirilaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Plazen okupazio maila %62,8koa izan da eta gelena %68,7koa aurtengo Aste Santuan. Kopuru horiek aurreko urtekoak baino ehuneko 2,5 puntu txikiagoak dira plazen arabera neurtzen bada, eta 2,2 puntu handiagoak gelen arabera neurtzen bada.

Apartamentu turistikoen kasuan, 2023ko Aste Santuarekiko urte arteko aldakuntzak %3,1 izan dira sarreretan, eta %-0,8 gaualdietan.

2023ko Aste Santuaren aldean, sarrerak %53,6 jaitsi dira Araban; Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, %21,9 eta % 7,1 igo dira, hurrenez hurren. Ostatu-gauen kopuruari dagokionez, berriz, %1,8ko igoera izan da Bizkaian, eta %9,4ko eta %0,3ko jaitsierak Araban eta Gipuzkoan.

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak eta okupazio-mailak. Aste Santua (*). 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBetetze-mailak (%)
  plazen araberaapartamenduka
 20242024/2023 (%)20242024/2023 (%)2024p.p.2024p.p.
EUSKAL AE3.0853,110.548-0,854,2-4,279,2-0,2
Estatukoak2.3252,67.947-1,6----
atzerritarrak7604,92.6012,0----
         
ARABA/ALAVA178-53,61.519-9,436,8-2,389,516,3
BIZKAIA1.9637,14.9241,857,2-8,165,4-3,4
GIPUZKOA94421,94.105-0,360,9-2,188,6-2,7

(*)Aste Santua: Ostegunetik igandera (4 gau).

e.p. = aurreko urteko aldi baliokidearekiko aldea ehuneko-puntutan

Data 2024ko Apirilaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Okupazio-mailak %54,2an kokatu dira plazen arabera neurtuz gero, eta %79,2an apartamentuen arabera neurtuz gero. 2023ko Aste Santuari dagokionez, zifra horiek 4,2 puntu egin dute behera plazen kasuan, eta 0,2 puntu apartamentuen kasuan.

Informazio-oharra

ETHren erantzun-tasa %97,6koa izan da hilabete honetan landa-ostatuetan, %90,0koa turismo-apartamentuetan eta %85,7koa aterpetxe turistikoetan. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko landa-ostatuetan sarrerak %12,7 gehitu dira eta apartamentu turistikoetan %49,1, 2024ko martxoan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/04/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022009_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali