2024/04/18ko prentsa-oharra
BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2024/I
Euskal AEko landunak 1.500 gehiago dira eta langabezia-tasa %7,9an kokatu da, 2024ko lehen hiruhilekoan
Azken urtean, 17.800 landun gehiago izan dira, eta langabezia-tasak ehuneko puntu bat egin du behera, %8,9tik %7,9ra
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko lan-merkatuko 2024ko lehen hiruhilekoko datuek aurreko hiruhilekoan baino 1.500 landun eta 9.100 langabe gehiago islatzen dituzte. 2024ko lehen hiruhilekoan, 84.600 pertsona zeuden langabezian eta 980.900 pertsona zeuden lanean. Euskal AEko langabezia-tasa % 7,9 da, 2023ko laugarren hiruhilekoan berrikusitako datu berria (% 7,2) baino ehuneko zazpi hamarren gehiago (ikus Ohar metodologikoa). Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa %56,4koa izan da 2024ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko puntu erdi gehiago.
Azken urtean, 2023ko lehen hiruhilekoaren aldean, pertsona landunen kopurua %1,8 igo da, 17.800 pertsona gehiago; zerbitzuen sektoreak 11.500 landun gehiago ekarri ditu, industriak 6.800 gehiago eta lehen sektoreak 100 gehiago; eraikuntzak 600 landun gutxiago ekarri ditu. Langabeei dagokienez, langabezia-tasa ehuneko puntu bat jaitsi da (%8,9tik %7,9ra); beraz, 9.400 pertsonak langabezian egoteari utzi diote Euskal AEn.
Lurralde historikoen arabera, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Gipuzkoan 4.500 landun gehiago daude, eta Araban 1.000 gehiago. Bizkaian, berriz, 4.000 pertsona gutxiago. Hiriburuei dagokienez, Donostian 1.900 pertsonatan igo da okupazioa eta Gasteizen 1.500 pertsonatan; Bilbon, berriz, 2.500 pertsonatan jaitsi da.
Landunek gora egin dute gizonen artean (+3.500), baina emakumeen artean 2.000 gutxiago dira. Nazionalitateari dagokionez, Espainiako nazionalitatea duten pertsona landunak 6.000 gehiago izan dira (+%0,7), eta atzerriko nazionalitatea dutenak 4.500 gutxiago (-% 4,7).
Landunek gora egin dute zerbitzuen sektorean eta lehen sektorean
Euskal AEko biztanleria landunak gora egin du zerbitzuetan (+%0,6) eta lehen sektorean (+%9); hala ere, jaitsi egin da industrian (-% 0,6) eta eraikuntzan (-% 3,6).
Okupazio-tasa, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona landunen ehunekoa adin horien guztizkoaren gainean kalkulatuta, 0,3 ehuneko-puntu jaitsi da aurreko hiruhilekoaren aldean, %69,9an kokatuz. Tasa hori %73,2an mantentzen da gizonen artean, eta %66,6ra jaisten da emakumeen artean.
Nazionalitateari dagokionez, okupazio-tasarik handiena Espainiako nazionalitatea duten pertsonen artean dago (%71,8), aurreko hiruhilekoaren aldean 0,2 ehuneko-puntu jaitsi baita; atzerriko nazionalitatea duten pertsonen artean, berriz, 1,7 puntu jaitsi da (%55,5).
Lurralde historikoka, okupazio-tasarik altuena Gipuzkoak du (%71,9), aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago; bigarrenik, Araba dago (%69,8), ehuneko 0,8 puntu gutxiago; eta azkenik, Bizkaian, okupazio-tasa ehuneko puntu erdi jaitsi da, %68,7ra iritsi arte.
Soldatapekoen kontratazio-modalitateari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten pertsonak 10.300 gehiago izan dira aurreko hiruhilekoaren aldean, eta 31.600 gehiago aurreko urtearen aldean.
Hamar etxetatik ia seitan, pertsona aktibo guztiak landunak dira
2024ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn 920.600 etxekoen unitate inguru daudela zenbatetsi da, eta horietatik heren batek ez du pertsona aktiborik, aurreko hiruhilekoan baino 900 gehiago; hamar etxekoen unitatetik ia seitan pertsona aktibo guztiak landunak dira, 7.800 familia gutxiago; gainera, pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 29.300 dira, aurreko hiruhilekoan baino 3.900 gehiago.
2024ko lehen hiruhilekoan %7,9ko langabezia-tasa izan da
Urteko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn 84.600 langabe daudela zenbatetsi da, hau da, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak. Emakume langabeen kolektiboak 41.800 emakume hartzen ditu, 6.400 gehiago. Gizon langabeena, berriz, 2.600 gehiago izan da, eta guztira 42.800 izan dira hiruhilekoan.
2024ko lehen hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa % 7,9 da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,7 puntu gehiago. Emakumeen langabezia-tasa ehuneko 1,2 puntu igo da % 8,2ra arte, eta gizonena % 7,7koa da (ehuneko +0,4 puntu).
Nazionalitateari dagokionez, Espainiako nazionalitatea dutenen artean 4.900 langabetu gehiago daude (58.300); atzerriko nazionalitatea dutenen artean 4.100 gehiago daude (26.200).
Lurralde historikoen arabera, Bizkaian 5.800 langabe gehiago daude (49.800), eta langabezia-tasa ehuneko 1,1 puntu igo da (%9,1). Gipuzkoan %6,3ko tasa dugu; langabe kopuruan 2.900 gehiago, 22.100 guztira. Araban, 300 langabe gehiago daude (12.600), eta langabezia-tasa ehuneko 0,2 puntu igo da (%7,8).
Hiriburuei dagokienez, langabeziak gora egin du Bilbon (1.700 pertsona) eta Donostian (1.100 pertsona), aurreko hiruhilekoaren aldean; Gasteizen, berriz, behera egin du (500 pertsona gutxiago).
EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2024ko otsailean Europar Batasun osoko langabezia-tasa, urtaroen eragina kenduta, %6koa izan zen eta Espainiakoa %11,5ekoa.
Hiruhilekoko batez besteko afiliatuen %97,4 landuna da, NLEren irizpidearen arabera.
Kalkuluen arabera, Euskal AEn 938.100 pertsona daude afiliatuta hiruhileko batez bestekoan, hau da, Euskal AEn bizi diren eta Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden pertsonak, hiruhilekoan lan egindako egun kopuruaren arabera haztatuta. Horietatik, %97,4 landuna da, BJAk erabiltzen dituen Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LNE) irizpideen arabera, hau da, 914.100 pertsona.
BJAko landunen artean, 39.600 (%4) ez daude Gizarte Segurantzan afiliatuta, funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.
Langabeen %38,8 ez daude erregistratutako langabe gisa zenbatuta
Zenbatespenen arabera, Euskal AEn 93.800 langabe daude erregistratuta Lanbiden hiruhileko batez bestekoan, hau da, Euskal AEn bizi diren pertsonak, eta inkesta egin zen unean Lanbiden erregistratuta zeuden erregistratutako langabezia-kategorietako batean. Horietatik, %51,8 langabeak dira, NLEren definizioaren arabera. (48.600 pertsona). BJAko NLE langabeen artean, %38,8 ez dago langabe gisa erregistratuta Lanbiden (32.800 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan ere erregistratuta egon daiteke.
Ohar metodologikoa:
Urte bakoitzeko lehen hiruhileko guztietan bezala, Eustatek biztanleriari buruzko datu berriak sartu ditu, eta, horren ondorioz, 2022ko datuak (behin betikoak izatera igaro dira), eta 2023ko datuak (behin-behinekoak izatera igaro dira) berrikusi dira urte horretako urtarrilaren 1eko biztanleriaren egunerapenarekin. Horrek hiruhileko guztietako datuak eguneratzea ekarri du, eta, adibide gisa, 2023ko laugarren hiruhilekoko langabezia-tasa, behin-behineko datuaren arabera %7koa zena, %7,2koa da orain, berrikuspen horren ondoren.
Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. 2024/I
| | 2024/I | 2023/IV | t/t-1 |
| | Mila | Mila | Mila | % |
| 16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIA | 1.890,1 | 1.885,8 | +4,3 | 0,2 |
| | | | | |
| BIZTANLERIA AKTIBOA | 1.065,5 | 1.054,9 | +10,6 | +1,0 |
| Gizonak | 555,1 | 549,0 | +6,1 | +1,1 |
| Emakumeak | 510,3 | 505,9 | +4,4 | +0,9 |
| | | | | |
| Araba/Álava | 162,8 | 161,5 | +1,3 | +0,8 |
| Bizkaia | 550,5 | 548,6 | +1,9 | +0,3 |
| Gipuzkoa | 352,2 | 344,8 | +7,4 | +2,1 |
| | | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 120,8 | 119,8 | +1,0 | +0,8 |
| Bilbao | 168,8 | 169,5 | -0,7 | -0,4 |
| Donostia / San Sebastian | 89,5 | 86,6 | +2,9 | +3,3 |
| Beste udalerriak | 686,4 | 679,0 | +7,4 | +1,1 |
| | | | | |
| Espainiarrak | 948,3 | 937,4 | +10,9 | +1,2 |
| Atzerriko nazionalitatea | 117,1 | 117,5 | -0,4 | -0,3 |
| | | | | |
| BIZTANLERIA LANDUNA | 980,9 | 979,4 | +1,5 | +0,2 |
| Gizonak | 512,4 | 508,9 | +3,5 | +0,7 |
| Emakumeak | 468,5 | 470,5 | -2,0 | -0,4 |
| | | | | |
| Araba/Álava | 150,2 | 149,2 | +1,0 | +0,7 |
| Bizkaia | 500,6 | 504,6 | -4,0 | -0,8 |
| Gipuzkoa | 330,1 | 325,6 | +4,5 | +1,4 |
| | | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 110,7 | 109,2 | +1,5 | +1,4 |
| Bilbao | 150,5 | 153,0 | -2,5 | -1,6 |
| Donostia / San Sebastian | 83,3 | 81,4 | +1,9 | +2,3 |
| Beste udalerriak | 636,4 | 635,7 | +0,7 | +0,1 |
| | | | | |
| Espainiarrak | 890,0 | 884,0 | +6,0 | +0,7 |
| Atzerriko nazionalitatea | 90,9 | 95,4 | -4,5 | -4,7 |
| | | | | |
| Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza | 8,5 | 7,8 | +0,7 | +9,0 |
| Industria | 199,8 | 201,0 | -1,2 | -0,6 |
| Eraikuntza | 54,0 | 56,0 | -2,0 | -3,6 |
| Zerbitzuak | 718,6 | 714,5 | +4,1 | +0,6 |
| | | | | |
| Soldatakoa | 803,5 | 803,5 | +0,0 | +0,0 |
| - Lan-kontratu mugagabearekin | 640,3 | 630,0 | +10,3 | +1,6 |
| - - Aldi baterako kontratuarekin eta kontraturik gabe | 163,3 | 173,6 | -10,3 | -5,9 |
| Soldatarik gabeak | 177,4 | 175,8 | +1,6 | +0,9 |
| | | | | |
| BIZTANLERIA LANGABEA | 84,6 | 75,5 | +9,1 | +12,1 |
| Gizonak | 42,8 | 40,2 | +2,6 | +6,5 |
| Emakumeak | 41,8 | 35,4 | +6,4 | +18,1 |
| | | | | |
| 16 - 24 urte | 9,9 | 8,6 | +1,3 | +15,1 |
| 25 - 44 urte | 37,0 | 34,9 | +2,1 | +6,0 |
| 45 urte eta gehiago | 37,7 | 32,1 | +5,6 | +17,4 |
| | | | | |
| Araba/Álava | 12,6 | 12,3 | +0,3 | +2,4 |
| Bizkaia | 49,8 | 44,0 | +5,8 | +13,2 |
| Gipuzkoa | 22,1 | 19,2 | +2,9 | +15,1 |
| | | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 10,1 | 10,6 | -0,5 | -4,7 |
| Bilbao | 18,2 | 16,5 | +1,7 | +10,3 |
| Donostia / San Sebastian | 6,3 | 5,2 | +1,1 | +21,2 |
| Beste udalerriak | 50,0 | 43,2 | +6,8 | +15,7 |
| | | | | |
| Espainiarrak | 58,3 | 53,4 | +4,9 | +9,2 |
| Atzerriko nazionalitatea | 26,2 | 22,1 | +4,1 | +18,6 |
| | | | | |
| BIZTANLERIA EZ-AKTIBOA | 824,6 | 830,9 | -6,3 | -0,8 |
| | | | | |
| ETXEGUNEAK | 920,6 | 919,5 | +1,1 | +0,1 |
| Pertsona aktiboekiko familia-etxeak | 609,5 | 609,3 | +0,2 | +0,0 |
| - Denak okupatuak | 542,0 | 549,8 | -7,8 | -1,4 |
| - Denak langabeak | 29,3 | 25,4 | +3,9 | +15,4 |
| Pertsona aktiborik gabeko familia-etxeak | 311,1 | 310,2 | +0,9 | +0,3 |
Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.
t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean
Data 2023ko Urriaren 20a
Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta
Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. Tasa nagusiak. 2024/I
| | 2024/I | 2023/IV | t/t-1 (p.p.) |
| JARDUERA-TASA | 56,4 | 55,9 | +0,5 |
| Gizonak | 61,3 | 60,7 | +0,6 |
| Emakumeak | 51,9 | 51,6 | +0,3 |
| | | | |
| Araba/Álava | 57,8 | 57,6 | +0,2 |
| Bizkaia | 55,5 | 55,4 | +0,1 |
| Gipuzkoa | 57,1 | 56,1 | +1,0 |
| | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 57,3 | 57,1 | +0,2 |
| Bilbao | 56,7 | 56,6 | +0,1 |
| Donostia / San Sebastian | 57,0 | 55,1 | +1,9 |
| Beste udalerriak | 56,1 | 55,7 | +0,4 |
| | | | |
| Espainiarrak | 55,1 | 54,7 | +0,4 |
| Atzerriko nazionalitatea | 69,3 | 68,2 | +1,1 |
| | | | |
| OKUPAZIO-TASA (16 urtetik 64ra) | 69,9 | 70,2 | -0,3 |
| Gizonak | 73,2 | 73,2 | +0,0 |
| Emakumeak | 66,6 | 67,3 | -0,7 |
| | | | |
| Araba/Álava | 69,8 | 70,6 | -0,8 |
| Bizkaia | 68,7 | 69,2 | -0,5 |
| Gipuzkoa | 71,9 | 71,8 | +0,1 |
| | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 68,8 | 70,0 | -1,2 |
| Bilbao | 68,8 | 69,2 | -0,4 |
| Donostia / San Sebastian | 74,0 | 73,1 | +0,9 |
| Beste udalerriak | 69,9 | 70,2 | -0,3 |
| | | | |
| Espainiarrak | 71,8 | 72,0 | -0,2 |
| Atzerriko nazionalitatea | 55,5 | 57,2 | -1,7 |
| | | | |
| LANGABEZIA TASA | 7,9 | 7,2 | +0,7 |
| Gizonak | 7,7 | 7,3 | +0,4 |
| Emakumeak | 8,2 | 7,0 | +1,2 |
| | | | |
| 16 - 24 urte | 15,2 | 14,8 | +0,4 |
| 25 - 44 urte | 8,7 | 8,1 | +0,6 |
| 45 urte eta gehiago | 6,5 | 5,6 | +0,9 |
| | | | |
| Araba/Álava | 7,8 | 7,6 | +0,2 |
| Bizkaia | 9,1 | 8,0 | +1,1 |
| Gipuzkoa | 6,3 | 5,6 | +0,7 |
| | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 8,4 | 8,8 | -0,4 |
| Bilbao | 10,8 | 9,7 | +1,1 |
| Donostia / San Sebastian | 7,0 | 6,0 | +1,0 |
| Beste udalerriak | 7,3 | 6,4 | +0,9 |
| | | | |
| Espainiarrak | 6,2 | 5,7 | +0,5 |
| Atzerriko nazionalitatea | 22,4 | 18,8 | +3,6 |
| | | | |
| INAKTIBOTASUN TASA | 43,6 | 44,1 | -0,5 |
Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.
t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean
p.p = Aldea portzentajezko puntutan
Data 2023ko Urriaren 20a
Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62