2024/05/17ko prentsa-oharra

MERKATUKO BESTE ZERBITZU BATZUEN INDIZEA. 2024/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko merkatuko zerbitzuen sektorearen salmentak % 2,4 igo dira 2024ko lehen hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmentak % 1,4 gehitu dira

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Merkatuko beste zerbitzu batzuk sektoreko salmentak % 2,4 gehitu dira 2024ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak kenduta. Sektore honetan Garraioa, Ostalaritza, Informazioa eta komunikazioak eta Enpresentzako zerbitzu-jarduerak sektoreek eskainitako zerbitzuak kontabilizatzen dira.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, prezio finkoetan eta dagozkien urtaro-eraginak aterata, salmentak % 1,4 igo dira 2024ko lehen hiruhilekoan.

Merkatuko beste zerbitzu batzuk sektorearen barruan, salmenta errealen urte arteko susperraldia (prezio konstanteetan) orokorra izan da. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan salmentek % 3,7 egin dute gora, Ostalaritzan % 2,7, Garraio eta biltegiratzean % 2,3, Informazio eta komunikazioetan % 2,1 eta, azkenik, Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrietan salmentek % 0,2 egin dute gora aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

2024ko lehen hiruhilekoa 2023ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, salmenten portaera positiboa ikusten da ia sektore guztietan. Horrela, Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen sektorean salmentak hiruhileko artean % 1,8 gehitu dira, Ostalaritzan % 1,2, Garraio eta biltegiratzean % 1,1 eta, azkenik, Jarduera administratibo eta zerbitzu osagarrietan salmentak 2023ko azken hiruhilekoan egindakoak baino % 0,3 handiagoak izan dira. Portaera negatiboa izan duen sektore bakarra Informazioa eta komunikazioak izan da, non salmentak hiruhileko artean % 0,4 jaitsi diren.

Merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea. Behin-behineko datuak. 2024/I

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-4At / A(t-4)
INDIZE OROKORRA2,41,42,4
Garraioa eta biltegiratzea2,31,12,3
Ostalaritza2,71,22,7
Informazioa eta komunikazioak2,1-0,42,1
Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak3,71,83,7
Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak0,20,30,2
    
LURRALDE HISTORIKOAK   
Araba/Álava0,21,30,2
Bizkaia3,81,03,8
Gipuzkoa1,02,41,0
    
ENPLEGUA0,20,20,3

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

Data 2024ko Maiatzaren 17a

Iturria: Eustat. Merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea

Lurralde historikoen arabera, Bizkaian urte arteko % 3,8ko igoera izan da salmenta-indizean, Gipuzkoan % 1,0koa eta Araban % 0,2koa. Hiruhileko arteko bilakaerari dagokionez, hiru lurraldeetan izan da hazkundea: Gipuzkoan % 2,4, Araban % 1,3 eta Bizkaian % 1,0.

Euskal AEko Merkatuko beste zerbitzu batzuen sektoreko enplegatuen indizea % 0,2 igo da 2024ko lehen hiruhilekoan, 2023ko lehen hiruhilekoaren aldean. Aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean ere hazkundea % 0,2 izan da.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea % 89,2ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkatuko zerbitzuen sektorearen salmentak % 2,4 igo dira 2024ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea
Eragiketa kodea : 
142537
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2024/05/17
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022080_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali