2024/07/24ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2024ko ekaina

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ekainean % 0,9 egin dute gora ostatu-gauek landa-ostatuetan eta % 10,8 Euskal AEko apartamentu turistikoetan

Aterpetxe turistikoetan, bestalde, ostatu-gauen gehikuntza % 16,1ekoa izan da

2024ko ekainean, Euskal AEko landa-ostatuetan sarrerak % 9,7 murriztu dira eta ostatu-gauak % 0,9 gehitu, aurreko urteko hil beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Sarrerak 16.966 izan dira eta ekainean 39.283 ostatu-gau erregistratu dira.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Ekaina 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2024/06m/m-12 (%)2024/06m/m-12 (%)2024/062023/062024/06p.p. *2024/06p.p. *
EUSKAL AE16.966-9,739.2830,92,322,0729,61,136,63,2
Estatukoak11.132-8,626.1851,82,352,11----
Atzerritarrak5.834-11,813.098-0,92,252,00----
           
Araba/Álava2.959-5,46.49816,12,201,7919,83,325,05,1
Estatukoak2.305-9,54.95412,52,151,73----
Atzerritarrak65412,81.54429,72,362,05----
           
Bizkaia5.304-16,013.3370,92,512,0935,43,343,36,0
Estatukoak3.422-19,88.859-2,72,592,13----
Atzerritarrak1.882-8,14.4788,82,382,01----
           
Gipuzkoa8.703-6,919.448-3,32,232,1531,2-1,538,10,1
Estatukoak5.4050,812.3721,32,292,28----
Atzerritarrak3.298-17,37.076-10,62,151,98----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Uztailaren 24a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Aurreko urteko ekainarekin alderatuta % 11,8 jaitsi ondoren, atzerriko bisitarien sarrerak Euskal AEko landa-ostatuetan 2024ko ekainean izandako sarrera guztien % 34,4 izan dira. Ostatu-gauen kasuan, bestalde, atzerritar jatorrikoenak guztizkoaren % 33,3 izan dira, aurreko urteko hilabete beraren aldean % 0,9 murriztu ondoren.

Lurralde historikoen arabera, sarrerak % 5,4 jaitsi dira Araban, % 6,9 Gipuzkoan eta % 16,0 Bizkaian. Ostatu-gauen kasuan, Gipuzkoan % 3,3 jaitsi dira, eta Bizkaian eta Araban, berriz, % 0,9 eta % 16,1 igo dira, hurrenez hurren.

Euskal AEn mota horretako establezimenduetan batez besteko egonaldia 2,32 egunekoa izan da ekainean, 2023ko hil berean izandako 2,07 eguneko batez besteko egonaldia baino zertxobait luzeagoa. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.

Plazen eta gelen okupazio-mailek urte batetik bestera ehuneko 1,1 eta 3,2 puntu egin dute gora, hurrenez hurren; plazen arabera neurtuta % 29,6n kokatuz eta logelen arabera neurtuta % 36,6n.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2024ko ekainean 18.174 sarrera izan dira guztira; horren ondorioz, 59.284 ostatu-gau izan dira. Zifra horiek aurreko urteko ekainean erregistratutakoekin alderatuz gero, % 8,3 igo dira sarrerak eta % 10,8 ostatu-gauak.

Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten ardurapean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, eta arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Ekaina 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2024/06m/m-12 (%)2024/06m/m-12 (%)2024/062023/062024/06p.p. *2024/06p.p. *
EUSKAL AE18.1748,359.28410,83,263,1940,31,969,46,6
Estatukoak10.6627,934.79811,43,263,16----
Atzerritarrak7.5128,924.48610,13,263,22----
           
Araba/Álava915-39,39.38625,210,254,9730,16,579,222,2
Estatukoak774-39,66.30911,88,154,40----
Atzerritarrak141-37,53.07765,821,838,23----
           
Bizkaia11.91317,225.74110,82,162,2939,9-0,456,22,2
Estatukoak6.94511,813.9462,92,012,18----
Atzerritarrak4.96925,711.79521,92,372,45----
           
Gipuzkoa5.3454,724.1576,14,524,4647,11,378,45,4
Estatukoak2.94323,314.54320,64,945,05----
Atzerritarrak2.402-11,69.614-10,14,003,94----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Uztailaren 24a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera eta ostatu-gau guztien % 41,3 atzerriko jatorriko bisitariei dagokie, 2024ko ekainean % 8,9ko eta % 10,1eko urte arteko igoerak erregistratu ondoren, hurrenez hurren.

Euskal AE osoko apartamentu turistikoetan batez besteko egonaldia 3,26 egunekoa izan da 2024ko ekainean —2023ko ekainean baino handiagoa—. Mota horretako establezimenduetan batez besteko egonaldia 10,25 egunekoa izan da Araban, 4,52 egunekoa Gipuzkoan eta 2,16 egunekoa Bizkaian.

Plazen araberako okupazio-maila, Euskal Autonomia Erkidegoan, % 40,3ra iritsi da, hau da, ehuneko 1,9 puntu igo da 2023ko ekainarekin alderatuta. Apartamentuen okupazio-mailak ehuneko 6,6 puntu egin du gora, eta % 69,4koa izan da.

Euskal AEko turismo-aterpetxeei dagokienez, 2024ko ekainean urtetik urterako sarrerak % 4,4 igo dira, 25.726 guztira, eta horrek, guztira, 50.474 ostatu-gau erregistratzea eragin du. Bizkaian 32.396 ostatu-gau erregistratu dira, urte arteko % 46,1eko igoeraren ondoren, eta Gipuzkoan 17.558 ostatu-gau, 2023ko ekainarekin alderatuta % 12,8ko jaitsieraren ondoren. Azkenik, Araban 520 ostatu-gau erregistratu dira, aurreko urteko hilabete berean baino % 54,7 gutxiago.

Ostatu mota horretako egonaldien batez besteko iraupena, 2024ko ekainean, 1,96 egunekoa izan da Euskal AE osoan, eta plazen okupazio-maila, urte batetik bestera ehuneko 6,8 puntu igo ondoren, % 49,7ra iritsi da.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko aterpetxe turistikoetan. Ekaina 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-maila plazaka (%)
 2024/06m/m-12 (%)2024/06m/m-12 (%)2024/062023/062024/06p.p.
EUSKAL AE25.7264,450.47416,11,961,7649,76,8
Estatukoak11.6703,925.59921,02,191,88--
Atzerritarrak14.0564,824.87611,51,771,66--
         
Araba/Álava306-62,8520-54,71,701,4013,0-11,2
Estatukoak284-61,6496-53,31,751,44--
Atzerritarrak22-73,825-71,81,131,05--
         
Bizkaia15.15422,732.39646,12,141,8059,817,0
Estatukoak7.36330,917.46757,02,371,98--
Atzerritarrak7.79015,914.92935,11,921,64--
         
Gipuzkoa10.267-10,617.558-12,81,711,7540,5-4,6
Estatukoak4.023-17,47.636-14,91,901,84--
Atzerritarrak6.244-5,59.922-11,21,591,69--

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Uztailaren 24a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Informazio-oharra

ETHren inguruan emandako erantzun-tasa hilabete honetan % 97,2koa izan da landa-ostatuetan, % 87,9koa turismo-apartamentuetan eta % 87,0koa turismo-aterpetxeetan. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ekainean % 0,9 egin dute gora ostatu-gauek landa-ostatuetan eta % 10,8 Euskal AEko apartamentu turistikoetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/07/24
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022181_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali