2024/07/23ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2024ko ekaina
Euskal AEko hotel-establezimenduetan ostatu-gauak % 3 igo dira 2024ko ekainean
Eguneko batez besteko tarifa 128,1 eurokoa izan da, aurreko urteko hil berean baino % 5,2 handiagoa
Eustaten datuen arabera, 2024ko ekainean % 0,1 gehitu dira sarrerak eta % 3,0 ostatu-gauak Euskal AEko hotel-establezimenduetan. Erregistratutako 335.375 sarrerek 671.654 ostatu-gau izatea eragin dute guztira.
Sarreren % 51,8 eta ostatu-gauen % 53,6 atzerritik etorritako pertsonenak izan dira, portzentajeak % 1,9 jaitsi ondoren sarreren kasuan eta % 1,6 igo ondoren ostatu-gauen kasuan. Estatutik etorritakoen sarrerak eta ostatu-gauak, bestalde, % 2,5 eta % 4,6 igo dira urte artean, hurrenez hurren.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Ekaina 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2024/06 | m/m-12 (%) | 2024/06 | m/m-12 (%) | 2024/06 | 2023/06 |
| EUSKAL AE | 335.375 | 0,1 | 671.654 | 3,0 | 2,00 | 1,95 |
| Estatukoak | 161.517 | 2,5 | 311.740 | 4,6 | 1,93 | 1,89 |
| Atzerritarrak | 173.858 | -1,9 | 359.914 | 1,6 | 2,07 | 2,00 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 44.736 | 1,6 | 91.086 | 7,4 | 2,04 | 1,93 |
| Estatukoak | 29.647 | 1,4 | 60.992 | 8,1 | 2,06 | 1,93 |
| Atzerritarrak | 15.089 | 2,0 | 30.094 | 5,9 | 1,99 | 1,92 |
| Vitoria-Gasteiz | 33.095 | 1,3 | 72.014 | 7,8 | 2,18 | 2,05 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 151.220 | 0,0 | 289.242 | 1,4 | 1,91 | 1,89 |
| Estatukoak | 74.641 | 3,4 | 139.257 | 6,0 | 1,87 | 1,82 |
| Atzerritarrak | 76.579 | -3,0 | 149.985 | -2,5 | 1,96 | 1,95 |
| Bilbao | 99.704 | 0,7 | 192.157 | -0,2 | 1,93 | 1,94 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 139.419 | -0,2 | 291.326 | 3,3 | 2,09 | 2,02 |
| Estatukoak | 57.229 | 1,9 | 111.491 | 1,1 | 1,95 | 1,96 |
| Atzerritarrak | 82.190 | -1,6 | 179.835 | 4,6 | 2,19 | 2,06 |
| Donostia / San Sebastian | 88.381 | 0,6 | 194.335 | 5,6 | 2,20 | 2,09 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Uztailaren 23a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 44.736. sarrera eta 91.086 ostatu-gau erregistratu dira, aurreko urteko ekainean baino % 1,6 sarrera eta % 7,4 ostatu-gau gehiago. Bizkaian, sarrerak 2023ko ekainekoen antzekoak izan dira eta ostatu-gauak % 1,4 handitu dira, 151.220 sarrerarekin eta 289.242 ostatu-gaurekin. Gipuzkoan, 2024ko ekainean, 139.419 sarrera izan dira, 2023ko ekainean baino % 0,2 gutxiago, eta 291.326 ostatu-gau, aurreko urteko hil berean baino % 3,3 gehiago.
Hiriburuen arabera, sarreren kopuruak gora egin du Gasteizen (% 1,3), Bilbon (% 0,7) eta Donostian (% 0,6). Ostatu-gauen kopuruari dagokionez, aurreko urteko ekainaren aldean, % 7,8 igo dira Gasteizen eta % 5,6 Donostian; Bilbon, berriz, % 0,2 jaitsi dira.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 2024ko ekainean 2,00 egunekoa izan da, 2023ko hil berean izandakoa (1,95 egun) baino handiagoa.
Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Ekaina 2024
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2024/06 | p.p. * | 2024/06 | p.p. * | 2024/06 | m/m-12 (%) | 2024/06 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 61,9 | 0,0 | 75,4 | 0,4 | 128,05 | 5,2 | 96,53 | 5,7 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 56,3 | 0,7 | 71,5 | 1,4 | 91,48 | 2,0 | 65,43 | 4,0 |
| Vitoria-Gasteiz | 56,9 | 0,0 | 75,1 | 0,7 | 72,97 | 0,7 | 54,77 | 1,6 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 59,5 | 0,5 | 75,3 | 1,3 | 118,84 | 4,4 | 89,52 | 6,2 |
| Bilbao | 64,2 | 0,3 | 80,8 | 0,1 | 133,23 | 2,6 | 107,63 | 2,7 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 66,6 | -1,1 | 76,8 | -1,1 | 150,06 | 6,7 | 115,25 | 5,3 |
| Donostia / San Sebastian | 71,2 | -2,9 | 80,9 | -2,7 | 184,96 | 4,3 | 149,58 | 0,9 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Uztailaren 23a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2024ko ekaineko okupazio-maila, Euskal AE osoan, % 61,9koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 75,4koa logelen arabera neurtuta. Plazakako okupazioa 2023ko ekaineko berbera izan da, eta gelakako okupazioa, berriz, ehuneko 0,4 puntu handiagoa.
Errentagarritasuna, ADRaren edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtuta (bainugela duen logela bikoitz bati aplikatua, ostatu-erregimenean), 128,1 eurokoa izan da 2024ko ekainean Euskal AEn, hau da, % 5,2ko igoera izan da aurreko urteko ekainarekin alderatuta. ADRa 150,1 eurokoa izan da Gipuzkoan, 118,8 eurokoa Bizkaian eta 91,5 eurokoa Araban. Hiriburuen artean, ADR 185 eurotan kokatu da Donostian, 133,2 eurotan Bilbon eta 73 eurotan Gasteizen.
Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2024ko ekainean, RevPar edo gela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 96,5 euro izan dira, aurreko urteko hil berean baino % 5,7 gehiago.
Informazio-oharra
2024ko ekaineko hotelen ETHren erantzun-tasa % 94,6koa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62