2024/07/11ko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ERROLDA. BIZTANLERIAREN EGITURA. EGOERA ZIBILA. 2022/01/01

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn bizi den 18 urtetik gorako biztanleriaren % 50 baino gehiago ezkonduta edo erregistratutako batasun bidez lotuta dago

20 urtetik 29 urtera bitartean, pertsonen % 92 baino gehiago ezkongabeak dira

Euskal AEko 18 urteko eta hortik gorako biztanleriaren % 50,9, 935.358 pertsona, ezkonduta edo erregistratutako batasun bidez lotua dago 2022ko urtarrilaren 1ean, Eustaten datuen arabera. Ondoren, kopuru aldetik, biztanleria ezkongabea (634.326 pertsona, % 34,5) eta alarguntasun-egoeran dauden biztanleak (143.159 pertsona, % 7,8) daude, eta, azkenik, biztanleria dibortziatua edo legez banandua (123.716 pertsona, % 6,7).

Hiru lurralde historikoetan biztanleria ezkonduaren proportzioa da handiena, eta ehunekoak oso antzekoak dira: Bizkaian eta Gipuzkoan, bi kasuetan, % 51 dira, eta Araban zertxobait gutxiago, % 50,6. Bestalde, handiagoa da ezkonduta dauden gizonen proportzioa emakumeena baino (% 52,7 eta % 49,3, hurrenez hurren). Adin-taldeen arabera, ezkonduen proportzioak nabarmen egiten du gora 30 urtetik gora, eta proportzio altua mantentzen da 69 urtera bitartean.

graf0022158_01_e.png

Lurralde-mailan, zenbait alde daude, eta Arabak du biztanleria ezkongabearen proportziorik handiena (% 35,7koa, lurralde historiko guztietakoa % 34,5ekoa izanik). Bizkaiak du biztanleria alargunaren proportziorik handiena (% 8,4) eta Gipuzkoak Euskal AEko guztizko proportzioen antzekoenak ditu (% 7,8). Dibortziatutako edo legez banandutako biztanleriaren proportzioa antzekoa da hiru lurraldeetan: % 6,5ekoa Gipuzkoan, % 6,8koa Bizkaian eta % 6,9koa Araban; guztiak hiru lurraldeetako batez bestekoaren inguruan dabiltza (% 6,7).

Emakumeek gizonek baino alarguntasun- eta dibortzio-ehuneko handiagoak dituzte

Gizon eta emakumeentzako egoera zibilaren banaketak zenbait alde ditu, eta alde nabarmenena alarguntasun-egoeran dago, izan ere, emakumeen proportzioa (% 12,7) gizonena baino askoz ere handiagoa da (% 2,5). Alde hori areagotu egiten da adin talde zaharrenetan, eta, bereziki, 60 urtetik gora, emakume alargunen ehunekoak oso nabarmen egiten baitu gora (80 urtetik gorakoen % 63).

Euskal AEko 18 urteko eta gehiagoko biztanleria, egoera zibilaren arabera, lurralde historiko eta sexuari jarraiki. 2022/01/01

Excel csv
 Euskal AEAraba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoa
 GuztiraGizonakEmakumeakGuztiraGizonakEmakumeakGuztiraGizonakEmakumeakGuztiraGizonakEmakumeak
             
Guztira1.836.559881.041955.518274.035133.250140.785965.034458.787506.247597.490289.004308.486
-Ezkongabea634.326338.947295.37997.78252.34745.435325.320172.433152.887211.224114.16797.057
Ezkondua edo lotura erregistratuan935.358464.461470.897138.57168.95969.612492.261244.244248.017304.526151.258153.268
Alarguna143.15921.622121.53718.6893.17715.51281.40412.39769.00743.0666.04837.018
Legez dibortziatua edo banandua123.71656.01167.70518.9938.76710.22666.04929.71336.33638.67417.53121.143

Data 2024ko Uztailaren 11

Iturria: Eustat. Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura

Gainerako egoera zibilei dagokienez, 18 urtetik gorako gizonen % 52,7 ezkonduta daude, eta emakumeen kasuan % 49,3; gizonen % 38,5 eta emakumeen % 30,9 ezkongabeak dira. Azkenik, emakumeen artean gizonen artean baino handiagoa da dibortziatuen eta bananduen proportzioa (% 7,1 eta % 6,4, hurrenez hurren), eta guztizkoaren antzeko proportzioak dira (% 6,7).

graf0022158_02_e.png

Egoera zibilean alderik handienak adin-taldeetan daude

20 eta 29 urte bitartean biztanleriaren gehiengoa ezkongabea da (% 92,3), eta ezkonduen ehunekoa % 7,4koa da. 30 urtetik 39 urtekoen taldean, ezkonduen ehunekoak nabarmen egiten du gora (% 38,9), eta ezkongabeenak behera egiten du (% 57,8). 40 urtetik 49 urtera bitarteko eta 50 urtetik 59 urtera bitarteko adin-taldeetan, biztanleriaren gehiengoa (% 57,2 eta % 62,9, hurrenez hurren) ezkonduta dago, eta nabarmen egiten du behera adin-talde horietan ezkongabeen ehunekoak.

60 urtetik 69 urtera eta 70 urtetik 79 urtera bitarteko adin-taldeetan ere ezkonduen ehunekoa handia da (% 69,5 eta % 67,7, hurrenez hurren), baina gora egiten hasten da alargunen ehunekoa, eta % 7ra iristen da 60 urtetik 69 urtera bitarteko adin-taldean eta % 18,1era 70-79 adin-taldean. 80 urtetik gorakoen taldean, pertsonen % 41,5 ezkonduta dagoen arren, alargunen ehunekoak asko egiten du gora (% 47,1).

Egoera zibila eta eskualdeak

Arabako Kantaurialdea eta Goierri dira ezkonduen edo erregistratutako batasun bidez lotutakoen ehunekorik handiena dutenak (% 54tik gora), Euskal AEko ehunekoa nabarmen gaindituz (% 50,9). Beste muturrean, ezkonduen ehunekoa nabarmen da baxuagoa Arabako Lautadan (% 49,9) eta Markina-Ondarroan (% 49,6), baita Donostialdean ere (% 49).

Ezkongabeei dagokienez, batez bestekoa (% 34,5) baino ehuneko handiagoak dituztenak dira Arabako Errioxa (% 36,6), Donostialdea eta Gorbeialdea (bi kasuetan % 36,5). Bestalde, Arabako Kantaurialdeak du ezkongabeen ehunekorik handiena (% 31,2), Durangaldearekin (% 32,5) eta Enkarterrirekin (% 32) batera.

Euskal AEko 18 urteko eta gehiagoko biztanleria, eskualdearen arabera, egoera zibilari jarraiki. 2022/01/01

Excel csv
 Guztira-EzkongabeaEzkondua edo lotura erregistratuanAlargunaLegez dibortziatua edo banandua
      
Euskal AE1.836.559634.326935.358143.159123.716
      
Añana5.4221.8352.817328442
Arabako Errioxa / Rioja Alavesa9.6473.5304.924682511
Arabako Kantaurialdea / Cantábrica Alavesa28.5558.90715.6122.3671.669
Arabako Lautada / Llanada Alavesa220.02479.766109.82014.69815.740
Arabako Mendialdea / Montaña Alavesa2.7889731.441219155
Arratia Nerbioi / Arratia-Nervión19.8906.66010.5611.4811.188
Bidasoa Behea / Bajo Bidasoa64.65822.08432.9154.4825.177
Bilbo Handia / Gran Bilbao727.205245.908366.80063.30851.189
Debabarrena / Bajo Deba45.42715.19723.9123.6842.634
Debagoiena / Alto Deba52.01717.94727.5853.9892.496
Donostialdea277.524101.172135.90920.13220.311
Durangaldea / Duranguesado82.19626.70444.3966.2984.798
Enkartazioak / Encartaciones26.9308.62914.2262.2311.844
Gernika-Bermeo38.58413.06519.9033.2822.334
Goierri55.47818.38330.1904.0752.830
Gorbeialdea / Estribaciones del Gorbea7.5992.7713.957395476
Markina-Ondarroa21.7137.87910.7601.8711.203
Plentzia-Mungia48.51616.47525.6152.9333.493
Tolosaldea40.25614.65520.7092.7602.132
Urola Kosta62.13021.78633.3063.9443.094

Data 2024ko Uztailaren 11

Iturria: Eustat. Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura

Alargunen proportzioagatik Bilbo Handia eta Markina Ondarroa nabarmentzen dira (% 8,7 eta % 8,6), Euskal AEko batez bestekoa gaindituz (% 7,8). Beste muturrean, alargunen ehunekorik baxuena Gorbeialdeak du (% 5,2), eta, ondoren, Plentzia-Mungiak eta Añanak (% 6 bi kasuetan).

Azkenik, dibortziatuen edo bananduen ehunekoa handiagoa da Añanan (% 8,2) eta Bidasoa Beherean (% 8), autonomia-erkidegoko batez bestekoarekin alderatuta (% 6,7). Beste muturrean, Debagoiena da kategoria horretan ehuneko baxuena duena (% 4,8), Urola-Kosta eta Goierrirekin batera (% 5 eta % 5,1, hurrenez hurren).

Ezkongabeen ehunekoa handiagoa da hiriburuetan

Euskal AEko hiru hiriburuetako –Bilbo, Donostia eta Gasteiz– egoera zibilari buruzko datuetan aldeak daude autonomia-erkidegoko batez bestekoarekin alderatuta.

Hiru hiriburuetan ezkongabeen ehunekoa Euskal AEko batez bestekoaren gainetik dago (% 34,5), ordena honetan: Donostia (% 38), Bilbo (% 36,5) eta Gasteiz (% 36,3).

Hiriburuetako ehunekoa Euskal AEko batez bestekoaren (% 50,9) azpitik dago ezkonduta edo erregistratutako batasunean lotuta dauden pertsonei dagokienez: Bilbo eta Donostia dira ehuneko baxuenak (% 47,3) eta Gasteiz (% 49,7).

Alargunen ehunekoa autonomia-erkidegoko batez bestekoa (% 7,8) baino handiagoa da Bilbon (% 8,9). Eta bai Gasteizen (% 6,8) eta bai Donostian (% 7,3) ehunekoa batez bestekoa baino baxuagoa da.

Azkenik, dibortziatuta edo legez bananduta dauden pertsonen proportzioak oso antzekoak dira hiru hiriburuetan: Bilbon (% 7), Gasteizen (% 7,1) eta Donostian (% 7,3), guztietan Euskal AEko batez bestekoaren gainetik (% 6,7).

Laburbilduta, Euskal AEko hiriburuek ezkongabeen proportzio handiagoa eta ezkonduta edo erregistratutako batasunean lotuta dauden pertsonen proportzio txikiagoa dute, Euskal AEko batez bestekoarekin alderatuta. Bilbo nabarmentzen da alargunen proportzio handiagoa izateagatik, eta Donostia eta Gasteiz dibortziatuta edo legez bananduta dauden pertsonen ehuneko handiagoa izateagatik.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn bizi den 18 urtetik gorako biztanleriaren % 50 baino gehiago ezkonduta edo erregistratutako batasun bidez lotuta dago

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura
Eragiketa kodea : 
010154
Periodikotasuna : 
Sei hilekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2024/07/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022158_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali