2024/07/12ko prentsa-oharra
INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. ENPRESAK. 2024. urtea
Gauzen Internet 10 langile edo gehiago dituzten enpresen % 30,1ean erabiltzen da Euskal AEn 2024an
Euskadiko enpresetan lan egiten duten pertsonen % 11,0 telelanean ari da 2024an, 2023an baino 5 hamarren gehiago
Gauzen Internet 10 langile edo gehiago dituzten enpresen % 30,1ean erabiltzen da Euskal AEn 2024an, Eustaten datuen arabera.
Hala ere, aztertzen diren bederatzi adierazleen artean, 4.0 Industria deiturikoaren adierazlerik aipagarriena komunikabide sozialak enpresa-helburuetarako erabiltzea da, % 76,5ek erabiltzen baitituzte, azken sei urteetan % 15,9ko hazkundea izan ondoren.
Jarraian leudeke ordainpeko hodeiko zerbitzu informatikoak (Cloud Computing), establezimenduen % 57,3k ordaintzen baitute ostatatze hori, horri esker enpresa baten informaziorako edo zerbitzuetarako sarbidea ahalbidetuz, edozein lekutan kokatutako edozein gailu mugikor edo finkotatik Interneterako konexio baten bidez, eta 2019an % 66tik abiatzen zen. Hirugarren lekuan zibersegurtasun-jarduerak daude, 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduen % 54,1ek erabiltzen dituzte, eta ehunekoa orain dela sei urtekoa baino % 26,4 handiagoa da.
Gainera, % 10etik % 30era bitarteko ehunekotan daude bezeroentzako aplikazio mugikorrak (% 28,2), Big Data analisia % 26,0ra iristen da, adimen artifiziala % 12,2ra, robotika % 11,5era eta 3D inprimaketak % 10,4ra.
Establezimenduen guztizkoaren kasuan, hamar langile baino gutxiago dituztenak barne, ehuneko horiek nabarmen txikiagoak dira, bereziki gizarte-komunikabideen erabilerari eta ordainpeko hodeiko zerbitzu informatikoen erabilerari dagokienez, % 53,8 eta % 37,1 egiten baitute behera, hurrenez hurren, neurri horretako establezimenduetan. Azken ehuneko horretatik nahiko hurbil daude zibersegurtasuneko jarduerak (% 25,4).
Euskal AEko establezimenduetako 4.0 Industriaren adierazleak, enplegu-geruzaren arabera. 2024
| | Establezimendu guztiak | 10 langile edo gehiagoko establezimenduak |
| Gizarte-komunikabideen erabiltzea enpresa-helburuetarako | 53,8 | 76,5 |
| Zerbitzu informatikoen erabilera ordaintzeko "hodeian" | 31,7 | 57,3 |
| Enpresako aplikazio mugikorren erabilera | 15,1 | 28,2 |
| Gauzen interneten erabilera (IoT) | 13,7 | 30,1 |
| Zibersegurtasuneko jarduerak | 25,4 | 54,1 |
| Makrodatuen analisia (Big Data) | 12,5 | 26,0 |
| Adimen artifizialeko sistemen erabilera | 7,4 | 12,2 |
| 3D inprimagailuen erabilera | 2,9 | 10,4 |
| Robotikaren erabilera | 2,6 | 11,5 |
Data 2024ko Uztailaren 12a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Euskal AEko establezimenduen % 53,8k erabiltzen dituzte gizarte-komunikabideak enpresa-helburuetarako
Euskal AEko establezimenduen % 53,8k erabiltzen dituzte gizarte-komunikabideak enpresa-helburuetarako, eta sare sozialetan (% 48,6), enpresa-blogetan (% 18,4) eta multimedia-edukiak partekatzeko webguneetan (% 29,9) parte hartzen dute.
% 53,8 hori % 76,5era igotzen da 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduetan, eta sare sozialetako parte-hartzea % 68,9koa da, enpresa-blogetakoa % 34,1ekoa eta edukiak partekatzeko webguneetakoa % 52,4koa establezimendu-tamaina horretan.
Ordainpeko hodeiko zerbitzu informatikoak (cloud computing) 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduen erdiak baino gehiagok, % 57,3k, erabiltzen dituzte
10 langile edo gehiago dituzten establezimenduen % 57,3k erabiltzen dituzten ordainpeko hodeiko zerbitzu informatikoen (cloud computing) artean, honako hauek nabarmentzen dira: posta elektronikoa (hodeiko zerbitzu informatiko gisa), % 49,0k; fitxategiak biltegiratzea, % 44,6k; eta ofimatikako programak (testu-prozesadoreak edo kalkulu-orriak), % 43,7k. Ondoren, % 30etik gorako ehunekoa dutelako aipa daitezke segurtasun-aplikazioak (birusen aurkako programak edo sarerako sarbidearen kontrolekoak), % 37,7; enpresaren datu-baseak ostatatzea, % 37,4; eta enpresaren erreminta informatikoen funtzionamendurako gaitasun informatikoa, % 31,0.
Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko establezimenduetako ordainpeko "hodeiko" zerbitzu informatikoak, jarduera-adarraren arabera ( %). 2024
| | Guztira | Industria | Eraikuntza | Zerbitzuak |
| Ordainpeko "hodeiko" zerbitzu informatikoak, | 57,3 | 55,4 | 43,4 | 59,0 |
| Posta elektronikoa (hodeiko zerbitzu gisa) | 49,0 | 46,2 | 34,5 | 51,0 |
| Ofimatikako programak (testu-prozesadoreak edo kalkulu-orriak) | 43,7 | 37,3 | 32,3 | 46,5 |
| Finantza- edo kontabilitate-kudeaketako aplikazioak | 28,4 | 27,3 | 17,4 | 29,6 |
| Enpresa-baliabideak planifikatzeko aplikazioak (ERP) | 25,1 | 26,0 | 15,6 | 25,6 |
| Bezeroekiko harremanak kudeatzeko aplikazioak (CRM) | 27,6 | 16,8 | 15,9 | 31,6 |
| Segurtasun-aplikazioak (birusen aurkako programa edo sarerako sarbidearen kontrola) | 37,7 | 37,1 | 37,2 | 38,0 |
| Enpresaren datu-baseak ostatatzea | 37,4 | 33,9 | 25,7 | 39,4 |
| Fitxategiak biltegiratzea | 44,6 | 41,3 | 25,5 | 47,1 |
| Enpresaren softwarearen funtzionamendurako gaitasun informatikoa | 31,0 | 25,7 | 18,6 | 33,5 |
| Aplikazioak garatzeko, saiakuntzak egiteko eta hedatzeko plataforma | 21,5 | 11,7 | 22,8 | 24,2 |
Data 2024ko Uztailaren 12a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Big Data 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduen % 26,0k erabiltzen dute 2024an
Big Data, makrodatuen analisia, 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduen % 26,0k erabiltzen dute. Zerbitzuen sektoreko establezimenduak nabarmentzen dira, industria-establezimenduek (% 16,2) eta eraikuntzakoek (% 26,9) baino gehiago erabiltzen baitute (% 28,8).
Aztertutako datuen artean, eragiketen erregistroetatik datozen datuak (salmenten xehetasunak, ordainketen erregistroak) nabarmentzen dira (% 17,8), eta, ondoren, bezeroei buruzko datuak (erosketei buruzko informazioa, kokapena, lehentasuna, etab.), % 15,8. Jarraian daude webgunean lortutako datuak (% 12,4), gailu eramangarrietatik edo ibilgailuetako gailuetatik datozenak (% 9,0) eta sare sozialetan lortutakoak (% 8,8).
Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko establezimenduetako makrodatuen analisia (Big Data) jarduera-adarraren arabera (%). 2024
| | Guztira | Industria | Eraikuntza | Zerbitzuak |
| Makrodatuen analisia (Big Data) | 26,0 | 16,2 | 26,9 | 28,8 |
| Eragiketen erregistroen datuak, hala nola salmenten xehetasunak, ordainketen erregistroak | 17,8 | 12,7 | 16,9 | 19,4 |
| Bezeroen datuak (erosketei buruzko informazioa, kokapena, lehentasunak, aipamenak edo bilaketak) | 15,8 | 9,0 | 14,9 | 17,8 |
| Sare sozialetako datuak, enpresaren sare sozialetako profilak barne | 8,8 | 3,2 | 0,0 | 11,2 |
| Webgunearen datuak (bilaketa-motorren joerak, web-orriak karrakatzea) | 12,4 | 4,1 | 0,0 | 15,8 |
| Gailu eramangarrien edo ibilgailuen erabileratik datozen lokalizazio-datuak | 9,0 | 3,7 | 18,9 | 9,7 |
| Gailu edo sentsore adimendunetatik datozen datuak | 8,6 | 7,7 | 10,5 | 8,7 |
| Agintari publikoen datu irekiak (erregistro publikoak, meteorologia, garraioa, etxebizitza...) | 7,9 | 1,7 | 8,3 | 9,7 |
| Satelite bidezko datuak (GPS bidezko lokalizazio-datuak izan ezik) | 2,1 | 0,9 | 0,0 | 2,6 |
Data 2024ko Uztailaren 12a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Euskadiko enpresetan lan egiten duten pertsonen % 11,0 telelanean ari dira 2024an
2024an, Euskadiko enpresetako langileen % 11,0k lantokitik kanpo lan egin dute erregulartasunez lanaldiaren erdia gutxienez, eta sare telematikoak erabiltzen dituzte Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako (IKT) sistemekin konektatzeko. Hori dela eta, telelangiletzat har daitezke. Zifra hori aurreko urtean erregistratutakoa baino (% 10,6) 6 hamarren handiagoa da.
Gainera, batez beste, langileen % 79,5ek erabiltzen dituzte Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako (IKT) sistemak, eta, egiaztatu denez, % 10,7 espezialistak dira IKT sistemetan. Era berean, % 43,2k urruneko konexioa dute erabilera profesionalerako gailu eramangarri baten bidez.
Langile horiek sexuaren arabera aztertuta, nabarmendu behar da IKT sistemetako espezialisten kasuan izan ezik, kasu horretan gizonen ehunekoa % 65,9koa eta emakumeena % 34,1ekoa baita, aipatutako gainerako kategorietan ehunekoak oso antzekoak direla, % 50 ingurukoak.
Euskal AEko establezimenduetako IKT enplegatuak, lurralde historikoaren eta jarduera-adarraren arabera ( %). 2024
| | IKT erabiltzaileak | IKT espezialistak | Urruneko konexioa duten langileak | Telelangileak |
| | Guztira | Emakumeak | Gizonak | Guztira | Emakumeak | Gizonak | Guztira | Emakumeak | Gizonak | Guztira | Emakumeak | Gizonak |
| Euskal AE | 79,5 | 49,8 | 50,2 | 10,7 | 34,1 | 65,9 | 43,2 | 48,1 | 51,9 | 11,0 | 49,8 | 50,2 |
| Araba/Álava | 78,3 | 49,9 | 50,1 | 8,7 | 34,0 | 66,0 | 37,4 | 48,0 | 52,0 | 8,8 | 54,4 | 45,6 |
| Bizkaia | 78,9 | 50,3 | 49,7 | 11,5 | 34,0 | 66,0 | 44,7 | 48,9 | 51,1 | 11,9 | 49,1 | 50,9 |
| Gipuzkoa | 81,1 | 49,0 | 51,0 | 10,7 | 34,2 | 65,8 | 43,8 | 46,8 | 53,2 | 10,7 | 48,5 | 51,5 |
| Jarduera-adarra | | | | | | | | | | | | |
| Industria | 71,0 | 30,7 | 69,3 | 4,5 | 22,5 | 77,5 | 38,3 | 31,3 | 68,7 | 10,4 | 38,4 | 61,6 |
| Eraikuntza | 63,0 | 27,7 | 72,3 | 6,9 | 34,4 | 65,6 | 48,6 | 32,7 | 67,3 | 7,8 | 40,7 | 59,3 |
| Zerbitzuak | 83,1 | 56,8 | 43,2 | 12,7 | 37,6 | 62,4 | 44,2 | 54,2 | 45,8 | 11,4 | 54,8 | 45,2 |
Data 2024ko Uztailaren 12a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Euskadiko enpresak eskuragarritasun maximora iritsi dira IKT ekipamenduetan
Euskadiko enpresen Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako (IKT) ekipamenduei dagokienez, adierazi behar da gero eta hobeto prestatuta daudela eta teknologia horiek erabiltzen dituzten langileen ehunekoa ere handiagoa dela. Gaur egun establezimenduen % 96,3k dute ordenagailua, % 96,0k dute Interneterako sarbidea eta enpresen erdiak baino gehiagok, % 57,4k, du webgunea.
10 langile edo gehiagoko establezimenduetan ekipamenduei buruzko ehuneko horiek maximora iristen dira. Horrela, % 99,4k dute ordenagailua, ehuneko berberak, hau da, % 99,4k dute Interneterako sarbidea eta % 92,5ek dute webgunea. Establezimendu txikienen kasuan ez bezala, jada ez dute hazkunderako tarterik.
Euskal AEko establezimenduetako informazioaren teknologien ekipamenduak, lurralde historikoaren eta enplegu-geruzaren arabera. 2024
| | Ordenagailu pertsonala | Internet | Webgunea |
| | % establ. ald | % enplegu. ald | % establ. ald | % enplegu. ald | % establ. ald |
| Euskal AE | 96,3 | 77,5 | 96,0 | 74,9 | 57,4 |
| Araba/Álava | 96,8 | 74,6 | 96,8 | 70,3 | 55,2 |
| Bizkaia | 95,5 | 77,3 | 94,9 | 75,6 | 57,3 |
| Gipuzkoa | 97,2 | 79,4 | 97,4 | 76,0 | 58,4 |
| Enplegu-geruzak | | | | | |
| 0tik 9ra | 96,0 | 80,6 | 95,7 | 81,0 | 53,8 |
| 10 eta gehiagokoak | 99,4 | 76,2 | 99,4 | 72,1 | 92,5 |
Data 2024ko Uztailaren 12a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Teknologia horiek erabiltzen dituzten langileen ehunekoari dagokionez, lanean ari direnen % 77,5ek erabiltzen dute ordenagailua eta % 74,9k dute Interneterako sarbidea.
Segurtasun informatikoa oso hedatuta dago Euskal AEko enpresetan
Bestalde, enpresen % 92,0k dute segurtasun informatikoko neurriren bat. Neurri horien artean nabarmentzen dira, % 30etik gora, software eguneratua izatea (% 89,4), pasahitz seguruak erabiltzea (% 86,3), kanpoko backup-ak erabiltzea (% 67,1), sarerako sarbidearen kontrola (% 44,6), datuak zifratzea (% 37,0) eta VPN sare pribatu birtuala erabiltzea (% 30,9). 10 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan, ehuneko horiek guztiak handiagoak dira, eta ia establezimendu guztiek dute (% 98,3k) segurtasun informatikoko neurriren bat.
Euskal AEko enpresa guztien % 57,3k –10 langile edo gehiago dituzten enpresen % 92,5ek– presentzia dute Interneten web-orriaren bidez
Enpresek gero eta garrantzi handiagoa ematen diote Interneten web-orri baten bidez agertzeari. Horrela, azken urtean, sarean daudenak guztizkoaren % 57,4 dira, eta 10 langile edo gehiago dituzten enpresen artean ehuneko hori % 92,5era igotzen da.
Web-orri horietan enpresari buruzko informazio orokorra, eskaintzen dituen produktuen eta zerbitzuen katalogoa, informazioaren pribatutasun-adierazpena, enplegu-eskaintzak eta saldu ondorengo zerbitzuak aurkitu daitezke, besteak beste.
Eskuragarri dauden hizkuntzei dagokienez gaztelania nabarmentzen da kasuen % 98,8rekin, eta ondoren daude euskara (% 42,1), ingelesa (% 27,9) eta beste hizkuntza batzuk (% 12,9).
10 langile edo gehiago dituzten euskal enpresetan Interneterako sarbidea eta webgunea izatea EB-27ko batez bestekoa baino handiagoa da
Nazioartean, EB-27rekin behar bezala alderatzeko, 10 langile edo gehiago dituzten enpresen datuak eta Eurostatek biltzen dituen jarduerak (ez dituzte kontuan hartzen finantza-sektorea, administrazio publiko eta abar) erabili behar dira. Gainera, kontuan izan behar da Eurostatek informazio eguneratuagoa duen arren, orain argitaratu denaren aurreko informazioa erabili behar dela, 2023koa. Urte horretan ezaugarri horiek zituzten euskal enpresek EB-27ko batez bestekoa (% 78,1) baino ehuneko handiagoak lortu zituzten web-orria zuten enpresen ehunekoan. Eta komunikabide sozialak erabiltzeari dagokionez ere, Euskal AEko enpresetan erabilpen hori % 68,7koa zen eta EB-27ko batez bestekoa % 60,9koa zen.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten lagundu duten enpresa eta erakunde guztiei. Informazio bilketa 2024ko urtarriletik maiatzera bitartean egin da, eta erantzun-tasa % 84,7koa izan da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62