2024/06/26ko prentsa-oharra

LANA, FAMILIA ETA NORBERAREN BIZITZA BATERATZEARI BURUZKO INKESTA. 2023

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Lana eta familia uztartzeko zailtasun handiak dituzten landunen kopuruak gora egin du Euskal AEn 2023an

Gizonek eta emakumeek zaintzari eta etxeko lanei eskainitako eguneko denboraren arteko aldeak gutxieneko balioetara iritsi dira 2023an

Eustaten datuen arabera, igo egin da lana familiarekin eta bizitza pertsonalarekin uztartzeko zailtasun handiak dituztela dioten landunen ehunekoa 2023an Euskal AEn.

Mendekotasuna duten pertsonak dituzten hiru pertsonatik ia batek (% 32,9) ziurtatu du zailtasun handiak dituela lana eta zaintza uztartzeko, 2022an baino ehuneko 4 puntu gehiago. Zailtasun maila hori bera, baina seme-alaben zaintzari dagokionez, biztanleria landunaren % 29,2k hautematen du, 2022an baino ehuneko 1,1 puntu gehiagok. Azkenik, landunen % 27,7k adierazi du zailtasun handia duela lana eta jarduera pertsonalak bateratzeko, ehuneko 3,7 puntu gehiago.

Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen ikuspegitik, nabarmendu behar da lana eta bizitzaren alderdi horiek uztartzeko zailtasun handia dutela dioten pertsona landunen ehunekoa zertxobait handiagoa dela emakumeen artean gizonen artean baino.

Gizonek eta emakumeek zaintzan eta etxeko lanetan emandako eguneko denboraren arteko aldeak oso txikiak izan dira 2023an. Duela 10 urteko egoerari eta mendeko pertsonen zaintzari eta etxeko lanei erreparatzen badiegu, aldea 0,4 ordu txikiagoa da, eta seme-alaben zaintzari dagokionez, 0,7 ordu gutxiago.

Aldeak denboran zehar gutxitzen doazen arren, oraindik ere emakumeak dira alderdi horietan denbora gehien ematen dutenak. Horrela, etxetik kanpo lan egiten duten eta 15 urtetik beherako seme-alabak dituzten emakumeek batez beste 1,1 ordu gehiago ematen dituzte beren zaintzan egoera berean dauden gizonek baino (4,7 eta 3,6 ordu, hurrenez hurren).

Era berean, inoren laguntza behar duten pertsonak zaintzen landunek ematen dituzten orduei dagokienez, emakume landunek gizonek baino 0,4 ordu gehiago ematen dituzte egunean batez beste (2,3 eta 1,9 ordu, hurrenez hurren).

Azkenik, etxeko lanak landunen artean banatzeari dagokionez, emakumeek egunean gizonek baino 0,4 ordu gehiago ematen dituzte zeregin horietan (2 eta 1,6 ordu, hurrenez hurren).

Etxeko lanak egitean eginkizunen banaketa desberdina denez, emakume landunen % 13,3 ez dago batere gustura ezkontideak edo bikotekideak eskaintzen duen lankidetzarekin. Aldiz, gizon landunen ehuneko handi bat oso pozik dago bikotekidearen parte-hartzearekin (% 76,6). Balorazio horiek gorabehera, etxeko lanetan emandako denborarekin oso pozik daudela adierazi duten gizonen ehunekoa (% 55,6) emakumeen ehunekoaren antzekoa da (% 51).

Nabarmentzekoa da, inkesta egin zenetik lehen aldiz, gizon landunek adierazten dutela gogobetetasunik handiena, bai seme-alabak zaintzen emandako denborarekin, bai mendeko pertsonak zaintzen emandako denborarekin. Gizonen % 59,6k dio pozik dagoela seme-alabak zaintzeari dagokionez, eta % 42,5ek mendekotasuna duten pertsonak zaintzeari dagokionez. Emakume landunen artean, ehuneko horiek % 58,9ra eta % 40,8ra jaisten dira.

Jarduera pertsonaletan emandako denborarekiko gogobetetze-mailari dagokionez, biztanleria landunaren ia erdiak (% 48) dio oso pozik dagoela, eta gizonak dira gogobetetze-maila handiena dutenak, % 51,8, eta emakumeak, berriz, % 44.

Lanarekin oro har gogobetetzeari dagokionez, balorazio orokorra 7,4koa da (10etik), eta alde batzuk daude alderdi zehatzen arabera. Balorazio txarrena jaso duen alderdia lan-sustapena izan da (4,0), ondoren ordutegien malgutasuna (6,3), lanaldiko atsedena (6,6) eta ordainsaria (6,8). Gehien baloratzen diren alderdiak honako hauek dira: lanaldia (7,3), oporrak eta baimenak (7,4) eta egonkortasuna (7,8).

Biztanleria landunaren % 36,7k neurri handiagoan edo txikiagoan luzatzen du ohiko lanaldia

Biztanleria landunaren % 20,7k, normalean, ezarritako edo aurreikusitako orduak baino gehiago eman behar ditu lanean, eta alderdi horretan ehuneko 3,9 puntuko igoera gertatu da 2022aren aldean. % 16k batzuetan luzatu behar du lanaldia, duela urtebete baino ehuneko 1,5 puntu gutxiago.

Bestalde, gizon landunen % 15ek uste du oso negatiboa izango litzatekeela aitatasun-baimena eskatzea. Hala ere, gizonen % 8,9k soilik uste du aitatasunak modu sentikorrean eragin diezaiekeela; emakume landunen kasuan, berriz, % 24,7k uste du amatasunak sustapen-desberdintasunak sor ditzakeela. Familia-arrazoiengatik eszedentzia edo lanaldi murriztuak eskatzeak ibilbide profesionalari eragingo dion beldurra handiagoa da emakumeen artean gizonen artean baino (% 29,3 eta % 23,3, hurrenez hurren).

graf0022128_01_e.png

Pertsona okupatuen % 15,8k etxetik egiten du lan, intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin

Lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzea erraztu dezaketen neurrien artean, landunen % 69,7ren eskura daude noizbehinkako absentziak, eta, ondoren, soldatarik gabeko egunak eskatzeko aukera dago (% 63,5). Gainera, biztanleria landunaren ia erdiak zailtasun txikiak ditu eszedentziak (% 47,8) edo lanaldi-murrizketak (% 48,7) lortzeko.

Irteera-ordutegi malguari dagokionez, eta 2022arekin alderatuta, 1,6 puntu jaitsi da uztartzea errazten duen neurri hori baliatzen duten pertsonen ehunekoa; 2022an ehunekoa % 52,6 zen, eta 2023an ehunekoa % 51raino jaisten da. Gizonak dira onuragarrienak, % 56,5ek baitute ordutegi-malgutasuna, eta % 45,3k, berriz, emakumeak.

Etxean bertan lan egiteari dagokionez, modalitate horretan lan egiten duten pertsonen ehunekoa, intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin, % 15,8koa da, 2022an baino 2 puntu txikiagoa. Alde batetik, gutxienez egunen erdietan lan egiten dutenen proportzioa % 6,8koa da, 2022an baino ehuneko 1 hamarren gehiago eta 2020an baino ehuneko 4 puntu gutxiago, orduan lortu baitzen ehunekorik handiena (% 10,8). Etxean bertan noizean behin lan egiten denean, ehunekoa % 9ra iristen da, eta ehuneko 2,1 puntu jaitsi da 2022arekin alderatuta, eta 1,7 puntu igo da 2020arekin alderatuta.

Lanaldi motei dagokienez, lanaldi zatitua duten pertsonen ehunekoak behera egin du etengabe. 2013an, pertsonen % 40,8k goizez eta arratsaldez bakarrik lan egiten zuen, eta 2023an, berriz, % 27,5ek. Beraz, igo egin da lanaldi jarraitua dutenen ehunekoa (2013an % 51,6koa zen, eta 2023an, berriz, % 59,8koa) edo lanaldi mistoa dutenena (2013an % 7,7koa zen, eta 2023an, berriz, % 12,8koa).

Bikoteko bi kideak okupatuta dauden etxekoen unitateetan, aitaren edo amaren lanaldian adingabeak zaintzea ikastetxeei dagokie kasuen % 91,1ean, bi landunei % 4an, eta kasuen % 3,2an familiakoei edo ordainsaririk gabeko pertsonei.

Etxekoen unitate horietan bertan, adingabeak noizean behin zaintzea, lanaldian zehar osasun-zentrora eraman behar direnean, gaixorik daudenean edo eskolarik ez dutenean, kasu gehienetan bi gurasoek egiten dute (kasuen % 61,5), eta, maiztasun txikiagoarekin, senideek edo ordainsaririk gabeko pertsonek (% 20,3), amak (% 10,4) edo aitak (% 4,7).

Azkenik, lan-lehentasunei dagokienez, biztanleria landunak soldatapekoaren alde egiten du (% 84,3) autonomoaren alde (% 15,7), eta nahiago du sektore publikoan lan egin (% 59,3) sektore pribatuan baino (% 40,7); aldiz, modu orekatuagoan aukeratzen du handien (% 56,8) eta enpresa txikien (% 43,2) artean.

Euskal AEko biztanle okupatuen 15 urte baino gutxiagoko seme-alabak, eguneroko zainketaren arabera (bi ezkontideek lan egiten dutenean). 2023

Excel csv
 20222023
Guztira (milaka)181,3185,2
Landunaren eguneroko zaintza lanaldian (%)  
Biak2,84,0
Senitartekoak edo ordaindu gabeko pertsonak3,33,2
Ordaindutako beste pertsona batek0,50,1
Haurtzaindegiak0,91,6
Ikastetxeak92,591,1
Landunaren noizean behineko zaintza lanaldian (%)  
Ama14,110,4
Aita4,54,7
Biak62,961,5
Senitartekoak edo ordaindu gabeko pertsonak17,920,3
Ordaindutako beste pertsona batek0,01,8
Autonomoa (bakarrik geratzen da)0,61,4

Data 2024ko Ekainaren 26a

Iturria: Eustat. Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Servicio de Prensa: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lana eta familia uztartzeko zailtasun handiak dituzten landunen kopuruak gora egin du Euskal AEn 2023an

Eragiketa : 
Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkesta
Eragiketa kodea : 
010903
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2024/06/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022128_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali