2024/07/17ko prentsa-oharra
IKERKETA ZIENTIFIKOKO ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREI BURUZKO ESTATISTIKA – I+G
Datuen aurrerapena. 2023
Euskal AEko barne I+Gko gastua % 11,7 hazi zen 2023an
Gastuaren maila 2.000 milioi eurotik gorakoa da, BPGd-ren % 2,2
Barneko Ikerketa Zientifikoko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueren gastua % 11,7 handitu zen Euskal AEn 2023an, eta Eustatek landutako datuen arabera 2.005 milioi eurotara heldu zen. Dedikazio osoko baliokidetzan I+Gn lan egiten duten langileen kopurua % 7,2 handitu zen.
Egikaritze-sektoreka, enpresek % 11,9 igo zuten barne-gastua eta % 6,7 I+Gko jardueretarako langileak. Goi-mailako irakaskuntzan gastua % 11,8 hazi zen eta I+Gko langileen kopurua % 7,3. Azkenik, Administrazio Publikoaren sektorean, gastua % 10,5 handitu zen eta I+Gn lan egiten zuten langileen kopurua % 11,1.
BPGd-ri dagokionez, 2023an Euskal AE % 2,2ra iritsi zen, Europako batez bestekora hurbilduz D 2022an % 2,24, eskura dagoen azken datua).
Alderatzeko dagoen azken datuan, 2022koan, Euskal AEko BPGd-rekiko barneko I+Gn gastua % 2,08ra iritsi zen, Espainiako gastua (% 1,44) baino % 44 handiagoa.
I+Gko gastuaren eta dedikazio osoko langileen aldaketa, egikaritze-sektorearen arabera. Euskal AE. Aurrerapena. 2023
| | 2023/2022 (Gehikuntza %) |
| | I+Gko gastua | DOB Langileak |
| Guztira | 11,7 | 7,2 |
| | | |
| Enpresak eta IAGEP | 11,9 | 6,7 |
| Herri-administrazioa | 10,5 | 11,1 |
| Goi-mailako irakaskuntza | 11,8 | 7,3 |
Data 2024ko Uztailaren 17a
Iturria: Eustat Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika
Metodologiari buruzko oharra: Eustatek I+Gko gastuek eta langileek 2023an izan zuten bilakaerari buruzko Datuen Aurrerapena egin du. Horretarako, aurreko urtean lortutako gastu osoaren % 80,8 suposatu zuten enpresak, goi-mailako irakaskuntza eta administrazio publikoa hartu dira kontuan, eta aurtengo azaroan behin betiko aurkeztuko diren emaitzen aurrerapena 2024ko uztailera aurreratzeko aukera eman dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62