HomeGaiakBiztanleriaPrentsa Oharrak Euskal AEko biztanleria...

2024/06/14ko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ERROLDA. BIZTANLERIAREN EGITURA. 2023/07/01

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleria 4.717 pertsonatan igo da 2023ko lehen seihilekoan, eta lehen aldiz 2.200.000 biztanletik gora ditu

Biztanleria atzerritarra 6.360 pertsona gehiago da, hau da, biztanleria osoaren % 9,5

Eustaten datuen arabera, 2023ko uztailaren 1ean Euskal AEn 2.201.462 biztanle zeuden, hau da, urtarrilean baino 4.717 gehiago eta 2022ko uztailean baino 10.994 pertsona gehiago. Horrela, 2022ko joera berretsi da, non biztanleria 10.228 pertsonatan igo den, hainbat urtez behera egin ondoren (6.682 pertsona gutxiago 2021ean eta 6.512 gutxiago 2020an).

Hiru lurralde historikoetan gehitu da biztanleria 2023ko urtarriletik uztailera. Balio absolututan hazkunderik handiena Bizkaian izan da, 2.623 biztanle gehiago baititu, 1.146.642 guztira; ondoren Araba dator, 333.921 egoiliar baititu, urtarrilean baino 1.070 pertsona gehiago; eta Gipuzkoak, 720.899 biztanle ditu, hau da, 1.024 gehiago.

Ehunekotan, Araba da hazkunde handiena izan duen lurraldea (% 0,32), ondoren Bizkaia (% 0,23) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 0,14). Euskal hiriburuetan ere hazi egin da biztanleria, batez ere Gasteizen, urte hasieran baino 993 biztanle gehiago ditu eta. Bilbon, berriz, 704 gehiago dira, eta 75 gehiago Donostian.

Euskal AEko biztanleriaren bilakaera, lurralde-eremuen arabera (1). 2023/07/01

Excel csv
 Urtarrila 2023Uztaila 2023Gehikuntza (kop.)Gehikuntza (%)
Guztira2.196.7452.201.4624.7170,21
Lurralde historikoak    
Araba/Álava332.851333.9211.0700,32
Bizkaia1.144.0191.146.6422.6230,23
Gipuzkoa719.875720.8991.0240,14
Hiriburuak    
Bilbao342.484343.1887040,21
Donostia / San Sebastian182.641182.716750,04
Vitoria-Gasteiz250.100251.0939930,40

(1)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Ekainaren 14a

Iturria: Eustat. Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura

Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako udalerriei dagokienez, azken seihilekoan erdiak baino gehiagotan hazi da biztanleria. Hazkunde absoluturik handienak Barakaldon (525) eta Irunen (340) izan dira, ondoren Urduliz (167), Sestao (139), Bermeo (138) eta Leioa (136).

Beste muturrean, Getxok Bizkaian eta, batez ere, Hernanik Gipuzkoan izan dituzte jaitsierarik handienak (91 eta 220 biztanle gutxiago, hurrenez hurren).

Berriz ere, Bilbo Handian izan da hazkunde absolutu handiena, 1.918 biztanle gehiagorekin. Arabako Lautadan ere gorakada handia izan da, 1.047 biztanle gehiagorekin.

Aztertutako 20 eskualdeetatik 3k baino ez dute biztanlerik galdu – Arabako Errioxa, Arabako Mendialdea eta Markina-Ondarroa –, % 1etik beherako jaitsierak; bi eskualdetan ia mantendu egin da – Añana eta Enkarterriak –, bakoitzak 3 biztanle gehiago, eta gainerako 15etan handitu egin da.

65 urte eta gehiagoko pertsonen kopuruak gora egiten jarraitzen du

Euskal AEko biztanleriaren batez besteko adina 45,8 urte da, urte hasieran baino 0,2 gehiago. Sexuen arteko aldea 3 urte ingurukoa da: 44,3 gizonetan eta 47,3 emakumeetan.

Lurralde historikoei dagokienez, hiruretan batez besteko adina zertxobait igo da; Arabak jarraitzen du baxuena izaten (45,0), ondoren Gipuzkoak (45,4) eta, azkenik, Bizkaiak (46,3).

Lurraldeen batez besteko adinak adin-egitura islatzen du. 2023ko uztailean, 65 urte edo gehiagoko 523.908 biztanle zeuden (urtarrilean baino 7.870 gehiago). Talde hori Euskal AEko biztanleriaren % 23,8 da, % 22,6 Araban, % 23,6 Gipuzkoan eta % 24,3 Bizkaian.

Eskualdeka, ehuneko hori % 19,2 da Plentzia-Mungian edo % 20,4 Gorbeialdean, eta % 25,5 Markina-Ondarroan edo % 26,2 Arabako Mendialdean.

Udalerrika, aldea askoz handiagoa da, eta zifra Baliarrainen % 8,8 eta Lagranen % 37,9 artekoa da. 2023ko uztailaren 1ean, 11 udalerritan, 64 urtetik gorako biztanleen proportzioa % 15etik beherakoa da, eta 7 udalerritan, berriz, % 30etik gorakoa.

Biztanleria etorkinen hazkundeari esker hazi da

Urteko lehen seihilekoan 4.717 biztanle gehiago izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria osoan, eta hazkunde horren arrazoia atzerriko biztanleria 6.360 pertsona gehiago izatea da. Bestalde, espainiar nazionalitateko populazioak azken urteetako joera bera izan du, eta 1.643 biztanle gutxiago dira.

Horrela, atzerriko nazionalitatea duten pertsonak biztanleriaren % 9,3 izatetik % 9,5 izatera igaro dira urtarrilaren 1 eta uztailaren 1 bitartean. Ehunekoa pixka bat aldatzen da lurralde batetik bestera: Arabak du proportziorik handiena, % 10,9rekin (urtarrilean baino +% 0,3); ondoren Gipuzkoa dator, % 9,6rekin (+% 0,3); eta, azkenik, Bizkaia, % 9,1ekin (+% 0,3).

Nazionalitatea duen kontinentea kontuan hartzen badugu, Amerikako herrialdeetakoak atzerriko nazionalitatea duten pertsonen % 45,6 dira (urtarrilean baino 1,6 puntu gehiago), Afrikako herrialdeetakoak % 24,5 (urtarrilean baino 0,7 puntu gutxiago), Europakoak % 22,1 inguru (0,8 puntu gutxiago) eta, azkenik, Asia eta Ozeaniakoak % 7,8 inguru.

graf0022109_01_e.png

Joera hori hiru lurralde historikoetan ikusten da.

Bizkaian, nazionalitate amerikarra duten pertsonak dira atzerritar egoiliarren kolektibo nagusia, guztizkoaren % 49,9; atzetik datoz afrikarrak (% 22,8) eta europarrak (% 19,9).

Gipuzkoan ere nazionalitate amerikarra duten pertsonak gehiengoa dira argi eta garbi, guztizkoaren % 43,1 dira, ondoren europarrak (% 27,3) eta afrikarrak (% 21,6).

Araban, aldiz, nazionalitate amerikarra eta afrikarra dutenen ehunekoak antzekoagoak dira (% 38,3 eta % 34,8, hurrenez hurren), eta horien atzetik urrun daude europarrak (% 18,5) eta asiarrak (% 8,4).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria 4.717 pertsonatan igo da 2023ko lehen seihilekoan, eta lehen aldiz 2.200.000 biztanletik gora ditu

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura
Eragiketa kodea : 
010154
Periodikotasuna : 
Sei hilekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2024/06/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022109_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali