2024/06/07ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK. 2024/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG % 1,7 igo da 2024ko lehen hiruhilekoan, eta 19.000 lanpostu baino gehiago sortu dira

Aurreko hiruhilekoaren aldean, BPG % 0,6 hazi da eta enplegua % 0,5

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) % 0,6 egin du gora 2024ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, BPGren hazkunde zenbatetsia % 1,7koa izan da.

Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuen terminoetan neurtuta, % 0,5 igo da urteko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren aldean, eta horrek, urte arteko terminoetan, % 2,0ko hazkundea dakar, hau da, guztira, 19.349 lanpostu garbi gehiago 2023ko lehen hiruhilekoan baino.

Urteko azken hiruhilekoko BPGren hazkundearen zenbatespen horiek hamarren bat hobetu dituzte joan den 2024ko apirilaren 23ko hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenerako zenbatetsitakoak, bai urte arteko terminoetan, bai hiruhileko artekoetan. Enpleguaren hazkundearen zenbatespena, aldiz, ez da aldatu.

2024ko lehen hiruhilekoan Euskal AEko ekonomiarako zenbatetsitako urte arteko hazkundea, Eurogunean eta Europar Batasun osoan baino nabarmen handiagoa, Espainiako ekonomiarako zenbatetsitakoa baino zazpi hamarren txikiagoa da. Estatu Batuetako ekonomiaren hazkundearen kalkulurik berriena % 2,9koa da.

Eskaintzaren ikuspegitik, urteko lehen hiruhilekoan balio erantsiaren urte arteko bilakaera positiboa izan da sektore handi guztietan, lehen sektorean izan ezik.

Lehen sektoreak, hain zuzen ere, % 0,5eko beherakada izan du balio erantsian, balio errealetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, nahiz eta aurreko hiruhilekoaren aldean % 5,4 hazi den.

Industriaren balio erantsiak % 0,1eko urte arteko aldakuntza erakusten du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, aurreko hiruhilekoaren aldean % 1,1eko hazkundea. Manufaktura-industria erritmo handixeagoan hazi da, bai urte artean, bai aurreko hiruhilekoaren aldean, % 0,4 eta % 1,5, hurrenez hurren.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2024/I

Excel csv
 2022202320232024
   IIIIIIIVI
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA-8,7-3,01,3-5,9-4,4-2,6-0,5
INDUSTRIA ETA ENERGIA4,70,31,2-0,70,50,10,1
Manufaktura-industria4,40,51,5-0,50,70,30,4
ERAIKUNTZA6,72,10,93,62,51,52,0
ZERBITZUAK5,92,43,02,22,12,32,2
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa14,63,75,73,13,72,51,0
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak0,92,31,32,32,62,93,2
-Gainerako zerbitzuak3,21,62,21,60,71,72,4
BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan5,51,82,51,51,71,61,6
PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK4,61,61,81,01,51,91,9
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan5,41,82,41,51,71,71,7

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2024ko Ekainaren 7a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Eraikuntzaren balio erantsia % 2,0 hazi da aurreko urteko lehen hiruhilekoaren aldean, 2023ko azken hiruhilekoaren aldean % 0,9 hazi ondoren.

Zerbitzuen sektorearen jarduera globala urteko lehen hiruhilekoan % 2,2 hazi da urte artean eta % 0,3 hiruhileko artean. Zerbitzuen portaera positiboa izan da lehen hiruhileko honetan hiru adar bereizietan, bai aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, bai aurreko hiruhilekoaren aldean.

Merkataritza, ostalaritza eta garraioa % 1,0 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,6.

Administrazio publiko, hezkuntza, osasun eta gizarte-zerbitzuen adarrean, lehen hiruhilekoan urte arteko hazkunde-tasa % 3,2 izanik, balio erantsiaren igoera % 0,4 izan da aurreko hiruhilekoaren aldean.

Azkenik, Gainerako zerbitzuen adarrean sartzen diren jarduerek – hala nola jarduera higiezinak, profesionalak, zientifikoak eta teknikoak, eta finantza- eta aseguru-jarduerak – balio erantsia % 2,4 igo dute 2024ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuz gero, eta % 0,1 aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero.

2024ko lehen hiruhilekoko sektore-agregatuen portaerak Balio Erantsiaren bilakaera positiboa ekarri du, bai urte artean, bai hiruhileko artean, % 1,6ko eta % 0,6ko hazkundeekin, hurrenez hurren.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2024/I

Excel csv
 20232024
 IIIIIIIVI
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA3,20,36,6-11,75,4
INDUSTRIA ETA ENERGIA1,1-0,9-2,01,91,1
Manufaktura-industria1,4-0,5-2,21,61,5
ERAIKUNTZA0,40,60,00,40,9
ZERBITZUAK0,40,41,00,40,3
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa2,10,40,9-0,90,6
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak0,10,41,11,30,4
-Gainerako zerbitzuak-0,60,31,10,90,1
BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan0,60,10,30,70,6
PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK1,11,80,2-1,11,1
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan0,60,30,30,50,6

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2024ko Ekainaren 7a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Eskariaren aldetik, Etxeetako azken kontsumoko gastua eta ISFLSH (Kontsumo pribatua) aurreko urteko hiruhileko berean zenbatetsitakoa baino % 1,7 handiagoa izan da, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,9ko hazkundea izan ondoren.

Kontsumo publikoak (Administrazio Publikoen azken kontsumoko gastua), bestalde, urteko lehen hiruhilekoan % 2,6ko hazkundea izan du urte arteko terminoetan, hau da, hiruhileko arteko % 0,6ko hazkundea.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2024/I

Excel csv
 2022202320232024
   IIIIIIIVI
GASTUA AZKEN KONTSUMOAN6,01,52,01,21,61,41,9
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua7,71,51,80,91,61,51,7
Herri administrazioen azken kontsumo gastua0,71,82,42,31,31,22,6
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA8,72,11,62,52,61,61,3
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan7,12,12,40,92,42,50,2
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina9,62,01,13,52,61,02,0
BARNE-ESKARIA6,71,71,91,51,81,41,8
ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK17,11,26,3-2,5-0,61,6-3,7
ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK18,71,05,4-2,3-0,31,3-3,4
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan5,41,82,41,51,71,71,7

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2024ko Ekainaren 7a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

AAPPetako azken kontsumoko gastuaren eta Familia-etxeetako azken kontsumoko gastuaren bilakaera bateratuak Azken kontsumoko gastuaren urte arteko % 1,9ko hazkundea eragin du urteko lehen hiruhilekoan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, % 0,9ko hazkundea.

Kapitalaren eraketa gordinak (Inbertsioa) % 1,3ko urte arteko aldakuntza-tasa izan du lehen hiruhileko honetan, bai urte arteko baliotan, bai hiruhileko arteko baliotan.

Osagaien arabera, Ekipo-ondasunetan egindako inbertsioa % 0,2 hazi da aurreko urteko lehen hiruhilekoaren aldean, baina % 0,5 jaitsi da aurreko hiruhilekoaren aldean. Kapitalaren eraketa gordinaren gainerakoan, eraikuntzaren bilakaerari lotuago, aldiz, urte arteko eta hiruhileko arteko hazkunde nabarmenagoa zenbatetsi da, % 2,0koa eta % 2,5ekoa, hurrenez hurren.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2024/I

Excel csv
 20232024
 IIIIIIIVI
GASTUA AZKEN KONTSUMOAN0,40,3-0,41,10,9
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua0,71,1-1,10,80,9
Herri administrazioen azken kontsumo gastua-0,8-2,22,22,10,6
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA1,60,6-2,82,21,3
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan1,9-0,1-5,36,3-0,5
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina1,41,0-1,2-0,32,5
ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK6,2-5,60,41,00,6
ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK6,0-5,2-1,42,21,1
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan0,60,30,30,50,6

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2024ko Ekainaren 7a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Barne-eskariaren, azken kontsumoko gastuaren eta kapital-eraketa gordinaren osagaien bilakaerak urte arteko % 1,8ko hazkundea ekarri du hiruhilekoan. Hazkunde hori BPGd-rako zenbatetsitakoaren gainetik dago D % 1,7); beraz, kanpo-sektorearen ekarpena negatiboa izan da urteko lehen hiruhileko honetan. Izan ere, Ondasun eta zerbitzuen esportazioak % 3,7 jaitsi dira urte artean, Inportazioak D % 3,4) baino intentsitate handiagoarekin. Kanpo-saldoak, beraz, eragin negatiboa izan du hiruhileko honetan Euskal AEko ekonomia osoaren urte arteko bilakaeran.

Enpleguari dagokionez, lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta, % 2,0ko aldakuntza positiboa zenbatetsi da urte arteko terminoetan. Urte arteko tasa horrek % 0,5eko hazkundea dakar 2023ko azken hiruhilekoaren aldean.

Enpleguaren urte arteko bilakaera positiboa izan da jarduera-adar guztietan, lehen sektorean izan ezik, % 0,7ko atzerakada izan baitu. Gainerako adarretako igoerak, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, % 1,1 izan dira Industrian, % 0,3 Eraikuntzan eta % 2,4 Zerbitzuetan.

BPGk lurralde historikoetan duen bilakaerari dagokionez, Arabak urte arteko % 1,2ko tasa du urteko lehen hiruhilekoan, Bizkaiak % 1,7koa eta Gipuzkoak % 1,9koa. Aurreko hiruhilekoaren aldean, BPGren aurrerapenak % 0,7 izan dira Araban eta Gipuzkoan, eta % 0,6 Bizkaian.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Servicio de Prensa: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG % 1,7 igo da 2024ko lehen hiruhilekoan, eta 19.000 lanpostu baino gehiago sortu dira

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2024/06/07
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022105_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali