2024/07/22ko prentsa-oharra
HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOEN AURRERAPENA (HKEA). II/2024
Euskal AEko BPGd % 0,4 hazi da eta enplegua % 0,6, 2024ko bigarren hiruhilekoan
2023ko bigarren hiruhilekoaren aldean, bai BPGd bai enplegua % 1,8 igo dira
Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPGd) % 0,4 igo da 2024ko bigarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustatek Hiruhileko Kontu Ekonomikoen Aurrerapenean egindako zenbatespenen arabera. 2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal AEko BPGd hazi egin da eta % 1,8n kokatzen da.
Aurrerapen hau egiteko unean eskura zegoen koiunturako informazio ekonomikoaren arabera, urteko bigarren hiruhileko honetan Euskal AEko ekonomian ikusitako urte arteko hazkundea zerbitzuen sektorearen bilakaeran oinarritzen da batez ere.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuta, 2024ko bigarren hiruhilekoan % 0,6 igo da aurreko hiruhilekoaren aldean. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, hazkundea % 1,8koa da.
Datorren irailaren 24an, Eustatek BPGd-aren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu 2024ko bigarren hiruhilekoko Hiruhileko Kontu Ekonomikoetan, Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri ez dagoen koiuntura-informazioa erantsi ondoren.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62