2024/07/26ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZA-KOSTUEN INDIZEA. 2024KO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntza-kostuak bere horretan mantendu dira 2024ko ekainean

Urte artean, 2024ko ekaina eta 2023ko ekaina alderatuta, prezioen hazkundea % 3,8koa izan da

Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea mantendu egin da 2024ko ekainean aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. 2023ko hil beraren aldean, kostuak % 3,8 handitu dira.

Eraikuntzan kostuak ez dira aldatu, eta Obra Zibilean, berriz, % 0,1 igo dira. 2023ko ekainaren aldean, prezioak % 3,4 igo dira Eraikuntzan eta % 5,5 Obra Zibilean.

Aurreko hilaren —2024ko maiatza— aldean, lehengaien kostuak ez dira aldatu, ezta eskulanaren kostuak ere. Urte arteko terminoetan, lehengaien kostua % 3,3 igo da eta eskulanarena % 5,4.

Lehengaien kostua hil artean % 0,1 jaitsi da Etxegintzaren sektorean, eta % 0,1 igo da Obra zibilarenean. Urte arteko bilakaeran, Eraikuntzako lehengaien kostuak % 2,8 igo dira eta Obra Zibilekoarenak % 5,6.

Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Ekaina 2024

Excel csv
 IndizeaAldakuntza (%)
  m/m-1m/m-12
Guztira130,20,03,8
Eraikinak129,50,03,4
Obra zibila133,50,15,5
    
Lehengaiak131,70,03,3
Eraikinak130,7-0,12,8
Obra zibila135,90,15,6
    
Laneskua125,50,05,4

Oinarria 2015=100

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Uztailaren 26a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Eraikuntzaren sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioetan honako azpisektore hauetan izan ziren igoera handienak 2024ko ekainean, 2023ko ekainaren aldean: Mineral ez-metalikoak (% 14,2), Altzarigintza (% 3,9) eta Material elektrikoa (% 2,9). Aldiz, hauek izan dira sektoreko lehengaiak diren produktuak —horien prezioek behera egin dute gehien— ekoizten dituzten azpisektore nagusiak: Energia elektrikoa eta gasa —% 41,8ko murrizketarekin—, Mineral ez-metalikoen industria —% 9,0ko murrizketarekin— eta Zuraren eta kortxoaren industria —% 7,3ko murrizketarekin—.

Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Ekaina 2024

Excel csv
 m / m-12
Ezmetalezko meak14,2
Zuraren eta kortxoaren industria-7,3
Petrolioa fintzea1,5
Industria kimikoa-1,8
Kautxua eta plastikoa0,5
Produktu mineral ez-metalezkoak-9,0
Metalgintza-1,8
Metalezko artikuluak1,7
Material elektronikoa1,2
Material elektrikoa2,9
Makineriaren fabrikazioa1,0
Altzarigintza3,9
Energia elektrikoa eta gasa -41,8

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2024ko Uztailaren 26a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntza-kostuak bere horretan mantendu dira 2024ko ekainean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/07/26
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022189_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali