2024/06/25eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZA KOSTUEN INDIZEA. 2024KO MAIATZA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,1 hazi dira 2024ko maiatzean
Urte artean, 2024ko maiatza eta 2023ko maiatza alderatuta, prezioen hazkundea % 3,7koa izan da
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,1 igo da 2024ko maiatzean aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. 2023ko hil beraren aldean, kostuak % 3,7 handitu dira.
Eraikuntzako kostuak % 0,1 igo dira eta Obra zibilekoak % 0,2 jaitsi. 2023ko apirilaren aldean, prezioak % 3,3 igo dira Eraikuntzan eta % 5,4 Obra Zibilean.
Aurreko hilaren —2024ko apirila— aldean, lehengaien kostuak % 0,1 igo dira, eta eskulanaren kostuak, berriz, ez dira aldatu. Urte arteko terminoetan, lehengaien kostua % 3,2 igo da eta eskulanarena % 5,4.
Lehengaien kostua hil artean % 0,2 igo da Etxegintzaren sektorean, eta % 0,3 jaitsi Obra zibilarenean. Urte arteko bilakaeran, Eraikuntzako lehengaien kostuak % 2,7 hazi dira eta Obra Zibilekoarenak % 5,4.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Maiatza 2024
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 130,3 | 0,1 | 3,7 |
| Eraikinak | 129,5 | 0,1 | 3,3 |
| Obra zibila | 133,5 | -0,2 | 5,4 |
| | | | |
| Lehengaiak | 131,7 | 0,1 | 3,2 |
| Eraikinak | 130,8 | 0,2 | 2,7 |
| Obra zibila | 135,9 | -0,3 | 5,4 |
| | | | |
| Laneskua | 125,5 | 0,0 | 5,4 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Ekainaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioetan honako azpisektore hauetan izan ziren igoera handienak 2024ko maiatzean, 2023ko maiatzaren aldean: Mineral ez-metalikoak (% 12,3), Altzarigintza (% 4,2) eta Petrolioa fintzea (% 3,3). Aldiz, hauek izan dira sektoreko lehengaiak diren produktuak —horien prezioek behera egin dute gehien— ekoizten dituzten azpisektore nagusiak: Energia elektrikoa eta gasa —% 37,6ko murrizketarekin— eta Mineral ez-metalikoen industria —% 7,4ko jaitsierarekin—.
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Maiatza 2024
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 12,3 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | -5,7 |
| Petrolioa fintzea | 3,3 |
| Industria kimikoa | -2,3 |
| Kautxua eta plastikoa | 0,6 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | -7,4 |
| Metalgintza | 0,5 |
| Metalezko artikuluak | 1,8 |
| Material elektronikoa | 1,1 |
| Material elektrikoa | 2,6 |
| Makineriaren fabrikazioa | 1,2 |
| Altzarigintza | 4,2 |
| Energia elektrikoa eta gasa | -37,6 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2024ko Ekainaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62