2024/08/02ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2024ko EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 0,5 gehitu zen 2024ko ekainean

Lehen seihilekoan, industria-produkzioa % 0,2 jaitsi da

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 0,5 handiagoa izan da 2024ko ekainean.

2024ko maiatzaren aldean, Euskal AEko industria-jarduera % 1,0 gehitu da azken hilabetean, urtaroen eragina zuzenduta.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Ekipo-ondasunak –bertan sartzen dira ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta tren-materialen eraikuntza eta aeronautika- edo ontzigintza-eraikuntza– % 2,5 gehitu dira aurreko urteko ekainarekin alderatuta.

Bitarteko ondasunen ekoizpenak (metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxu eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne) % 0,2 egin du gora.

Kontsumo-ondasunen ekoizpenak, aldiz, urte arteko joera negatiboa izan du 2024ko ekainean, produkzioa % 2,0 jaitsi baita sektore osoan. Jaitsiera hori Kontsumo-ondasun iraunkorren eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren portaerari zor zaio, % 4,9 eta % 1,4 jaitsi baitira, hurrenez hurren. Kontsumo-ondasun iraunkorren artean sartzen da altzariak eta etxeko tresnak egitea, besteak beste. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren artean daude, bestalde, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta jantziak egitea.

Azkenik, Energiaren produkzioa ere jaitsi egin da 2024ko ekainean, % 4,6 aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioaren finketa.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Ekaina 2024

Excel csv
 m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa-4,6
Zurgintza, papera eta arte grafikoak7,4
Kautxua eta plastikoak-0,5
Metalurgia eta produktu metalikoak1,1
Materiala eta tresna elektrikoak-0,6
Makineria eta tresneria4,9
Garraio-materiala-1,8
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna-4,5

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2024ko Abuztuaren 2a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Maila bereiziagoan, Euskal AEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, 2024ko ekainean produkzioaren igoerarik handiena izan zutenak, urte arteko terminoetan, Zura, papera eta arte grafikoak (% 7,4) eta Makineria eta ekipoa (% 4,9) izan ziren. Urte arteko jaitsierarik handienak, berriz, Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak (% 4,6) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,5) arloek izan dituzte.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Ekaina 2024

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuakDatu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1
INDIZE OROKORRA   
Euskal AE0,5-0,21,0
Araba/Álava0,5-2,33,1
Bizkaia-1,2-1,31,8
Gipuzkoa2,22,0-0,9
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK   
Kontsumo-ondasunak-2,0-2,01,7
Kontsumoondasun iraunkorrak-4,9-7,30,0
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak-1,4-0,82,1
Ekipo-ondasunak2,53,30,6
Bitarteko ondasunak0,2-1,71,8
Energia-4,61,2-2,0

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2024ko Abuztuaren 2a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

2024ko ekainean Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Gipuzkoan eta Araban, produkzioa % 2,2 eta % 0,5 igo baita, hurrenez hurren. Bizkaian, aldiz, industria-produkzioa % 1,2 jaitsi da.

2024ko EKAINEKO BALANTZE METATUA

Urteko lehenengo sei hilabeteetako metatuan, Industria-Produkzioaren Indizea % 0,2 jaitsi da. Ekainera arte metatutako produkzioa % 2,0 jaitsi da Kontsumo-ondasunetan eta % 1,7 Bitarteko ondasunetan. Ekipo-ondasunek, aldiz, bilakaera positiboa metatu dute, produkzioa % 3,3 igo baita aurreko urteko aldi beraren aldean. Energian, bestalde, ekainera arte metatutako produkzioa % 1,2 igo da.

Lurralde historikoka, 2024ko lehen sei hilabeteetako metatua balantze negatiboarekin itxi da Araban eta Bizkaian, produkzioa % 2,3 eta % 1,3 jaitsi baita, hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, produkzioa % 2,0 igo da, aurreko urteko aldi beraren aldean.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 90,33ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 0,5 gehitu zen 2024ko ekainean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/08/02
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022199_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali