2024/07/04ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2024ko MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 1,0 jaitsi da 2024ko maiatzean

Aurreko hilaren aldean (2024ko apirila), produkzioa % 0,5 gehitu da

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioa aurreko urteko maiatzean izandakoa baino % 1,0 txikiagoa izan da 2024ko maiatzean.

Aurreko hilaren aldean, Euskal AEko industria-jarduera % 0,5 gehitu da azken hilabete honetan, dagozkion urtaroen ondorioak zuzendu ondoren.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Kontsumo-ondasunek urte arteko portaera negatiboa izan zuten 2024ko maiatzean, eta produkzioa % 4,1 jaitsi zen sektore osoan. Beherakada hori Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren portaerari zor zaio. Bertan, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, produktu farmazeutikoak eta jantziak egitea D % 4,6ko jaitsiera) eta Kontsumo-ondasun iraunkorren produkzioa ( % 1,9 egin du behera) daude. Azken horien artean altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa jasotzen da, besteak beste.

Bitarteko ondasunen produkzioa (metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne) % 2,8 jaitsi da.

Ekipo-ondasunen produkzioa % 1,7 igo da, aurreko urteko maiatzaren aldean: ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautika edo ontzigintza barne.

Energiaren produkzioa, azkenik, % 2,6 igo da 2024ko maiatzean, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Maiatza 2024

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuakDatu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1
INDIZE OROKORRA   
Euskal AE-1,0-0,30,5
Araba/Álava-4,0-3,1-0,6
Bizkaia-3,0-1,01,6
Gipuzkoa2,92,00,1
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK   
Kontsumo-ondasunak-4,1-1,92,2
Kontsumoondasun iraunkorrak-1,9-7,75,1
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak-4,6-0,71,7
Ekipo-ondasunak1,73,5-0,7
Bitarteko ondasunak-2,8-1,9-0,3
Energia2,62,42,2

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2024ko Uztailaren 4a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, produkzioaren jaitsiera handiena izan dutenak, urte artean, 2024ko maiatzean honako hauek izan dira: Kautxu eta plastikoak (%-7,2), Elikagai-industriak, edariak eta tabakoa (%-5,3) eta Garraio-materiala (%-2,9). Aitzitik, urte arteko hazkunderik handienak Material eta ekipo elektrikoa (% 7,9) eta Zura, papera eta arte grafikoak (% 7,8) sektoreetan eman dira.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Maiatza 2024

Excel csv
 m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa-5,3
Zurgintza, papera eta arte grafikoak7,8
Kautxua eta plastikoak-7,2
Metalurgia eta produktu metalikoak-0,6
Materiala eta tresna elektrikoak7,9
Makineria eta tresneria-1,7
Garraio-materiala-2,9
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna0,8

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2024ko Uztailaren 4a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

2024ko maiatzean Industria Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da Araban eta Bizkaian, produkzioa % 4,0 eta % 3,0 jaitsi baita, hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, industria-produkzioa % 2,9 gehitu da.

2024ko MAIATZEKO BALANTZE METATUA

Urteko lehen bost hilabeteetako metatuan, Industria Produkzioaren Indizea % 0,3 jaitsi da. Maiatzera arte metatutako produkzioa % 1,9 jaitsi da, bai Kontsumo-ondasunetan, bai Bitarteko ondasunetan. Ekipoko ondasunek, aldiz, bilakaera positiboa metatu dute, produkzioa % 3,5 igo baita aurreko urteko aldi metatu beraren aldean. Energian, bestalde, maiatzera arte metatutako produkzioa % 2,4 hazi da.

Lurralde historikoka, 2024ko lehenengo bost hilabeteetako metatua balantze negatiboarekin itxi da Araban eta Bizkaian, produkzioa % 3,1 eta % 1,0 jaitsi baita, hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, produkzioa % 2,0 hazi da, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 89,14ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 1,0 jaitsi da 2024ko maiatzean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/07/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022139_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali