2024/06/05eko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2024ko APIRILA
Euskal AEko industria-jarduera % 1,4 jaitsi da 2024ko apirilean
2024ko lehenengo lau hilabeteetako metatuan, Industria Produkzioaren Indizea % 0,1 jaitsi zen
2024ko apirilean, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 1,4 txikiagoa izan zen, Eustatek landutako datuen arabera eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.
Aurreko hilaren aldean, Euskal AEko industria-jarduera % 4,9 murriztu da, dagozkion urtaroen ondorioak zuzendu ondoren.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Kontsumo-ondasunek urte arteko portaera negatiboa izan zuten 2024ko apirilean, eta produkzioa % 7,3 jaitsi zen sektore osoan. Beherakada hori, batetik, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren portaerak eragin du, % 5,3ko jaitsiera izan baitu – elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, produktu farmazeutikoak, jantziak egitea –; bestetik, Kontsumo-ondasun iraunkorren produkzioak, % 16,5 egin baitu behera. Azken horien artean altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa jasotzen da, besteak beste.
Ekipo-ondasunen produkzioa, aldiz, % 5,8 igo da aurreko urteko apirilaren aldean. Honetan kokatzen dira ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta eraikuntza aeronautikoa.
Energiaren produkzioa, bestalde, % 3,2 jaitsi da 2024ko apirilean, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea.
Bitarteko ondasunen produkzioa (metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne) % 2,4 jaitsi da.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Apirila 2024
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | -1,4 | -0,1 | -4,9 |
| Araba/Álava | -5,6 | -2,8 | -4,6 |
| Bizkaia | -3,8 | -0,4 | -5,6 |
| Gipuzkoa | 3,8 | 1,7 | -4,4 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | -7,3 | -1,2 | -6,2 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | -16,5 | -9,1 | -12,4 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | -5,3 | 0,6 | -4,8 |
| Ekipo-ondasunak | 5,8 | 4,0 | -2,0 |
| Bitarteko ondasunak | -2,4 | -1,7 | -3,7 |
| Energia | -3,2 | 2,4 | 0,6 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2024ko Ekainaren 5a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2024ko apirilean, urte artean, honako sektore hauek izan dute beherakada: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 8,6), Kautxua eta plastikoak (% 7,0) eta Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak (% 6,6). Urte arteko hazkunderik handienak, berriz, Makineria eta ekipoa (% 7,0) eta Garraio-materiala (% 3,7) sektoreek izan dituzte.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Apirila 2024
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | -6,6 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | -0,5 |
| Kautxua eta plastikoak | -7,0 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | -1,0 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | -3,7 |
| Makineria eta tresneria | 7,0 |
| Garraio-materiala | 3,7 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | -8,6 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2024ko Ekainaren 5a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera, 2024ko apirilean, negatiboa izan da Araban eta Bizkaian, produkzioa % 5,6 eta % 3,8 jaitsi baita, hurrenez hurren; Gipuzkoan, aldiz, produkzioa % 3,8 igo da.
2024ko APIRILEKO BALANTZE METATUA
Urteko lehen lau hilabeteetako metatuan, Industria-Produkzioaren Indizea % 0,1 jaitsi da. Kontsumo-ondasunetan, apirilera arte metatutako produkzioa % 1,2 jaitsi da, eta bitarteko ondasunetan % 1,7. Aitzitik, ekipo-ondasunak eta energia gehitu egin ziren, % 4,0 eta % 2,4, hurrenez hurren.
Lurralde historikoka, 2024ko lehenengo lau hilabeteetako metatua balantze positiboarekin itxi da Gipuzkoan, produkzioaren % 1,7ko igoerarekin. Araban produkzioa % 2,8 jaitsi da eta Bizkaian % 0,4, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 91,52ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62