2024/06/18ko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2023
Euskal AEko jaiotzak % 1,3 jaitsi ziren 2023an, 13.453ra arte
Amen % 32,2k nazionalitate atzerritarra zuen
Euskal AEn 13.453 haur jaio ziren 2023an, aurreko urtean baino % 1,3 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Espainiako nazionalitatea zuten amen artean, jaitsiera % 4,5ekoa izan zen, eta atzerriko amen artean, berriz, % 6,1eko igoera.
Lurraldeka, Bizkaiak izan du beherakada handiena (-% 2,8) eta gero Arabak (-% 2,2); azkenik, Gipuzkoak gorakada izan du D % 1,3). Horrela, probintzia bakoitzean 6.671, 2.216 eta 4.566 haur jaio ziren, hurrenez hurren.
Hilabeteka aztertuz gero, horietako gehienetan jaiotza kopuruak behera egin du, hiru hilabetetan izan ezik (iraila, urria eta apirila); hilabete horietan jaiotzak % 8,4, % 8,1 eta % 0,5 igo dira, hurrenez hurren.
Euskal AEn jaiotza biziak, jaiotza-hilabetearen arabera. 2023
| | 2023 | 2022 | 2021 | 2020 | 2019 |
| | KOP | KOP | Gehikuntza (%) | KOP | Gehikuntza (%) | KOP | Gehikuntza (%) | KOP | Gehikuntza (%) |
| Guztira | 13.453 | 13.636 | -1,3 | 14.257 | -5,6 | 14.739 | -8,7 | 15.418 | -12,7 |
| Urtarrila | 1.073 | 1.128 | -4,9 | 1.030 | 4,2 | 1.255 | -14,5 | 1.321 | -18,8 |
| Otsaila | 1.002 | 1.056 | -5,1 | 1.063 | -5,7 | 1.223 | -18,1 | 1.142 | -12,3 |
| Martxoa | 1.069 | 1.114 | -4,0 | 1.231 | -13,2 | 1.292 | -17,3 | 1.262 | -15,3 |
| Apirila | 1.022 | 1.017 | 0,5 | 1.183 | -13,6 | 1.185 | -13,8 | 1.194 | -14,4 |
| Maiatza | 1.109 | 1.148 | -3,4 | 1.176 | -5,7 | 1.214 | -8,6 | 1.298 | -14,6 |
| Ekaina | 1.138 | 1.169 | -2,7 | 1.182 | -3,7 | 1.228 | -7,3 | 1.238 | -8,1 |
| Uztaila | 1.207 | 1.256 | -3,9 | 1.274 | -5,3 | 1.304 | -7,4 | 1.401 | -13,8 |
| Abuztua | 1.161 | 1.189 | -2,4 | 1.283 | -9,5 | 1.320 | -12,0 | 1.373 | -15,4 |
| Iraila | 1.181 | 1.089 | 8,4 | 1.236 | -4,4 | 1.290 | -8,4 | 1.343 | -12,1 |
| Urria | 1.256 | 1.162 | 8,1 | 1.253 | 0,2 | 1.260 | -0,3 | 1.334 | -5,8 |
| Azaroa | 1.118 | 1.169 | -4,4 | 1.190 | -6,1 | 1.130 | -1,1 | 1.290 | -13,3 |
| Abendua | 1.117 | 1.139 | -1,9 | 1.156 | -3,4 | 1.038 | 7,6 | 1.222 | -8,6 |
Data 2024ko Ekainaren 18a
Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika
Mila biztanleko 6,1 jaiotzakoa izan zen jaiotza-tasa. Zifrarik altuena Arabak du (‰ 6,6), ondoren Gipuzkoak (‰ 6,3) eta azkenik Bizkaiak (‰ 5,8). Euskal AEn tasa hori 0,1 puntu jaitsi da 2022. urtearekiko, eta 2,7 puntu 2013arekiko.
Euskal AEn jaiotza biziak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, adinaren, egoera zibilaren eta nazionalitatearen arabera. 2023
| | 2023 | 2022 | Gehikuntza (%) |
| | KOP | % | KOP | % | |
| GUZTIRA | 13.453 | 100,0 | 13.636 | 100,0 | -1,3 |
| | | | | | |
| Ama bizi den lurralde historikoa | | | | | |
| Araba / Álava | 2.216 | 16,5 | 2.267 | 16,6 | -2,2 |
| Bizkaia | 6.671 | 49,6 | 6.861 | 50,3 | -2,8 |
| Gipuzkoa | 4.566 | 33,9 | 4.508 | 33,1 | 1,3 |
| | | | | | |
| AMAREN ADINA | | | | | |
| <30 urte | 2.813 | 20,9 | 2.707 | 19,9 | 3,9 |
| >= 30 urte | 10.640 | 79,1 | 10.929 | 80,1 | -2,6 |
| | | | | | |
| Amaren egoera zibila | | | | | |
| Ezkondua | 6.656 | 49,5 | 6.683 | 49,0 | -0,4 |
| Ezkon gabea | 6.797 | 50,5 | 6.953 | 51,0 | -2,2 |
| | | | | | |
| Amaren nazionalitatea | | | | | |
| Espainiarra | 9.125 | 67,8 | 9.557 | 70,1 | -4,5 |
| Atzerrikoa | 4.328 | 32,2 | 4.079 | 29,9 | 6,1 |
Data 2024ko Ekainaren 18a
Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika
Jaiotzen % 79,1ean amek 30 urte edo gehiago zituzten
Jaiotza kopuru handiena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeei dagokie, guztien % 34,5 dira. Ondoren, 35 eta 39 urte bitarteko amen jaiotzek osatzen dute, % 33,4 dira. 40 urte eta gehiagoko amen taldea % 11,2 da; aurreko urtean baino 0,5 puntu azpitik. 25-29 urteko amen jaioberrien kopurua % 13,9 da, eta 20-24 urtekoena % 5,8. Azkenik, ama nerabeak guztizkoaren % 1,3 izan ziren, 2022an baino hamarren bat handiagoa.
Amen batez besteko adina 33,4 urtekoa izan zen, aurreko urtekoa (33,6) baino pixka bat txikiagoa. Hala ere, balio hori 34,5 urtera igo da Espainiako nazionalitatea dutenen artean, eta 31,1 urtetan kokatzen da atzerriko nazionalitatea duten amen artean. Lehen aldiz ama izan ziren emakumeen batez besteko adina, hau da, 2023an lehen seme-alaba izan zutenena, 32,4 urtekoa izan zen, 33,6 urtekoa Espainiako nazionalitatea zuten amen kasuan, eta 29,4 urtekoa atzerriko nazionalitatea zuten amen kasuan.
Amen % 32,2k nazionalitate atzerritarra zuen
Amen nazionalitatea kontuan hartuz gero, % 32,2k atzerriko nazionalitatea zuten eta 4.328 haur erditu zituzten. 2022an % 29,9 ziren ama atzerritarrak. Ama horien jatorrizko herrialde nagusiak hauek izan ziren: Maroko, 724 ama, Kolonbia (503), Nikaragua (290), Errumania (204), Pakistan (193), Paraguai (184), Honduras (178), Aljeria (171), Bolivia (160), Peru (149), Venezuela (132), Nigeria (120), Ekuador (120), Brasil (117) eta Senegal (106). Atzerriko nazionalitatea zuten ama guztietatik % 48,8k Amerikako herrialderen bateko nazionalitatea zuen, % 29,9k Afrikakoa eta % 11,4k Europakoa.
Emakume atzerritarrek Euskal AEn bizi diren espainiar nazionalitatea dutenek baino adin goiztiarragoan izan dituzte lehen seme-alabak: kasuen % 40,3an 30 urte baino gutxiagorekin izan dituzte, eta espainiar nazionalitatea duten amen kasuan, berriz, % 11,7 dira.
Jaiotzen erdia baino gehiago ezkontzatik kanpo izan ziren
2023an, ezkontzaz kanpoko jaiotzak 6.797 izan ziren, guztizkoaren % 50,5; 2022an, berriz, % 51 izan ziren. Duela 10 urte, 2013an, ezkontzaz kanpo jaiotakoen ehunekoa % 37,9 izan zen.
Jaiotza-hurrenkera kontuan hartuta, 2023an izandako lehenengo 6.710 jaiotzak guztizkoaren % 49,9 izan ziren, bigarrenak % 36,3 eta hirugarrenak eta ondorengoak guztizkoaren % 13,8. 2023an bizirik jaiotakoen artean, 100 neskak eta 105 mutilak izan ziren sexuen arabera. Mutilen batez besteko pisua 3.332,4 gramokoa izan zen, eta neskena 3.217,5 gramokoa.
Jaiolekuaren arabera, nabarmentzekoa da jaiotzen % 92,5 ospitale publikoetan izan zirela, % 6,8 ospitale pribatuetan eta % 0,6 etxean. Erditzeak 13.296 izan ziren; horietatik 13.084 bakunak, 211 bikoitzak eta 1 hirukoitza. Guztietatik garaiz aurrekoak 796 erditze izan ziren (% 5,9).
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62