2024/07/18ko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN INKESTA JARDUERAREN ARABERA. /2024/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko langabeen kopurua 4.500 pertsonatan jaitsi da eta langabezia-tasa % 7,5era jaitsi da 2024ko bigarren hiruhilekoan

Landunak 11.700 gehiago dira eta pertsona egoiliar landunak 992.600 izatera heldu dira, 2008ko hirugarren hiruhilekoko maximoa gaindituz

Eustaten datuak kontuan hartuz, Euskal AEko lan-merkatuko 2024ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, 11.700 landun gehiago eta 4.500 langabe gutxiago daude aurreko hiruhilekoan baino. Langabeen kopurua 80.100ekoa dela kalkulatzen da hiruhileko honetan, eta landunen kopurua 992.600ekoa, 2024ko bigarren hiruhilekoan. Euskal AEko langabezia-tasa % 7,5ekoa da, 2024ko lehen hiruhilekoan baino ehuneko lau hamarren azpitik. Landunen eta langabeen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa % 56,6koa izan da 2024ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago.

Lurralde historikoen arabera eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Bizkaian okupazioa 6.400 pertsonatan igo da, Gipuzkoan 4.200 pertsonatan eta Araban 1.200 pertsonatan. Hiriburuei dagokienez, Donostian 2.400 okupatu gehiago daude, Gasteizen 1.800 gehiago eta Bilbon 1.600 gehiago.

Okupazioaren hazkunderik handiena emakumeen artean gertatu da (+8.300); gizonen artean, berriz, 3.400 igo da. Nazionalitateari dagokionez, Espainiako nazionalitatea duten landunak 11.200 gehiago dira (+% 1,3), eta atzerriko nazionalitatea dutenak 500 gehiago (+% 0,6).

Okupazioa sektore guztietan igo da, industrian izan ezik

Euskal AEko biztanleria landuna 10.100 pertsonatan gehitu da zerbitzuen sektorean (+% 1,4), 1.000 pertsonatan lehen sektorean (+% 11,8) eta 900 pertsonatan eraikuntzan (+% 1,7), aldiz, 300 pertsonatan jaitsi da industrian (–% 0,2).

Okupazio-tasa, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona landunen ehunekoa adin horien guztizkoaren gainean kalkulatuta, ehuneko puntu bat igo da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 70,9an kokatu da. Tasa hori % 73,9ra igo da gizonen artean eta % 67,9ra emakumeen artean.

Nazionalitateari dagokionez, okupazio-tasarik handiena Espainiako nazionalitatea dutenen artean ematen da (% 72,9), aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 1,1 puntuko igoerarekin; atzerriko nazionalitatea dutenen artean, berriz, +0,4 puntu igo da, % 55,9an kokatuz.

Lurralde Historikoen arabera, okupazio-tasarik altuena Gipuzkoakoa da (% 72,8), aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,9 puntu gehiago; bigarren tokian Araba dago (% 70,8), ehuneko puntu bat handituz; azkenik, Bizkaian okupazio-tasa ere ehuneko puntu bat igo da, % 69,7ra iritsi arte.

Soldatapeko pertsonen kontratazio-modalitateari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten pertsonak 10.900 gehiago dira aurreko hiruhilekoaren aldean, eta aurreko urtearen aldean 31.500 gehiago.

Hamar etxeetatik ia seik bertan bizi diren pertsona aktibo guztiak okupatuta dituzte

Kalkuluen arabera, 2024ko bigarren hiruhilekoan 922.100 etxe inguru daude Euskal AEn. Horietatik heren batek ez du pertsona aktiborik, aurreko hiruhilekoan baino 2.100 etxe gutxiago. Hamar etxetik ia seitan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, 5.400 familia gehiago; gainera, pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxeak 28.300 dira, aurreko hiruhilekoan baino 1.000 etxe gutxiago.

2024ko bigarren hiruhilekoan langabezia-tasa % 7,5ekoa izan da

Euskal AEko langabeen kopurua, hau da, lan bila ari diren, bilatzeko kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta, gainera, lanerako prest dauden pertsonak 80.100 direla zenbatetsi da urteko bigarren hiruhilekoan. Emakumezko langabeak 39.400 dira, aurreko datuekin alderatuz 2.400 gutxiago; gizonezko langabeak 2.100 gutxiago dira, hiruhilekoan 40.700 lagun izatera iritsiz guztira.

2024ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa % 7,5ekoa da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,4 puntu txikiagoa. Emakumeen langabezia-tasa ehuneko 0,6 puntu jaitsi da, % 7,6raino, eta gizonena % 7,3n kokatzen da (ehuneko –0,4 puntu).

Nazionalitateari dagokionez, 4.000 langabe gutxiago daude atzerriko nazionalitatea duten pertsonen artean (guztira 22.200 langabe); espainiar nazionalitatea dutenen artean, berriz, 400 langabe gutxiago daude (guztira 57.900 langabe).

Lurralde Historikoen arabera, Gipuzkoan 2.400 langabe gutxiago daude (guztira, 19.700), eta langabezia-tasa ehuneko 0,7 puntu jaitsi da, % 5,6ra iritsita. Bizkaian 47.800 langabe daude, hortaz, 2.000 gutxiago, eta langabezia-tasa puntu erdi jaitsi da, % 8,6ra arte. Araban, langabeen kopurua ez da aldatu (12.600), eta langabezia-tasa ehuneko 0,1 puntu jaitsi da, % 7,7an kokatuz.

Hiriburuei dagokienez, 2.400 langabe gutxiago daude Bilbon, 500 gutxiago Donostian eta 400 gutxiago Gasteizen, aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuz.

EUROSTATen (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa) arabera, 2024ko maiatzean, Europar Batasuneko langabezia desestazionalizatuaren tasa % 6koa izan zen, eta Espainiakoa % 11,7koa.

2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, pertsona landunen kopurua % 2 igo da eta langabezia-tasa hamarren bat jaitsi da

Azken urtean, 2023ko bigarren hiruhilekoaren aldean, okupatuen kopurua % 2 igo da, 19.300 pertsona gehiago daude lanean; zerbitzuen sektoreak 13.600 okupatu gehiago ditu, industriak 7.300 gehiago eta lehen sektoreak 600 gehiago; eraikuntzaren sektoreak, berriz, 2.200 okupatu gutxiago ditu. Langabeei dagokienez, langabezia-tasa hamarren bat jaitsi da (% 7,6tik % 7,5era), eta, beraz, 500 pertsonak utzi egin diote langabezian egoteari Euskal AEn.

Hiruhileko batez besteko afiliatuen % 97,2 okupatuta dago, NLEren irizpidearen arabera

Kalkuluen arabera, Euskal AEn 944.400 afiliatu daude hiruhileko batez bestekoan, hau da, Euskal AEn bizi direnak eta Gizarte Segurantzan afiliatuak daudenak, hiruhilekoan lan egindako egun kopuruaren arabera haztatuta. Horietatik % 97,2 —BJAk erabiltzen dituen Lanaren Nazioarteko Erakundearen irizpideen arabera— okupatuta daude, hau da, 918.000 pertsona.

BJAko Lanaren Nazioarteko Erakundearen okupatuen (38.100) artean, 3,8% ez daude Gizarte Segurantzan afiliatuta, funtzionarioen mutualitate publikoetako kide direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.

Langabeen % 41,8 ez dago erregistratuta langabe gisa

Kalkuluen arabera, Euskal AEn 87.200 langabe daude Lanbiden erregistratuta hiruhileko batez bestekoan, hau da, Euskal AEn bizi diren pertsonak, eta inkesta egin zen unean Lanbiden erregistratuta zeuden erregistratutako langabeziaren kategorietako batean. Horietatik, % 52,4 (45.700 pertsona) langabeak dira, NLEren definizioaren arabera. BJAko NLEren langabeen artean, % 41,8 ez dago langabe gisa erregistratuta Lanbiden (33.500 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan erregistratuta egon daiteke.

Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. 2024/II

Excel csv
 2024/II2024/It/t-1
 MilaMilaMila%
16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIA1.895,71.890,1+5,6 0,3
     
BIZTANLERIA AKTIBOA1.072,81.065,5+7,3+0,7
Gizonak556,5555,1+1,4+0,3
Emakumeak516,3510,3+6,0+1,2
     
Araba/Álava163,9162,8+1,1+0,7
Bizkaia554,9550,5+4,4+0,8
Gipuzkoa354,0352,2+1,8+0,5
     
Vitoria-Gasteiz122,2120,8+1,4+1,2
Bilbao167,8168,8-1,0-0,6
Donostia / San Sebastian91,689,5+2,1+2,3
Beste udalerriak691,2686,4+4,8+0,7
     
Espainiarrak959,2948,3+10,9+1,1
Atzerriko nazionalitatea113,6117,1-3,5-3,0
     
BIZTANLERIA LANDUNA992,6980,9+11,7+1,2
Gizonak515,8512,4+3,4+0,7
Emakumeak476,8468,5+8,3+1,8
     
Araba/Álava151,4150,2+1,2+0,8
Bizkaia507,0500,6+6,4+1,3
Gipuzkoa334,3330,1+4,2+1,3
     
Vitoria-Gasteiz112,5110,7+1,8+1,6
Bilbao152,1150,5+1,6+1,1
Donostia / San Sebastian85,783,3+2,4+2,9
Beste udalerriak642,4636,4+6,0+0,9
     
Espainiarrak901,2890,0+11,2+1,3
Atzerriko nazionalitatea91,490,9+0,5+0,6
     
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza9,58,5+1,0+11,8
Industria199,5199,8-0,3-0,2
Eraikuntza54,954,0+0,9+1,7
Zerbitzuak728,7718,6+10,1+1,4
     
Soldatakoa817,4803,5+13,9+1,7
- Lan-kontratu mugagabearekin651,2640,3+10,9+1,7
- - Aldi baterako kontratuarekin eta kontraturik gabe166,1163,3+2,8+1,7
Soldatarik gabeak175,3177,4-2,1-1,2
     
BIZTANLERIA LANGABEA80,184,6-4,5-5,3
Gizonak40,742,8-2,1-4,9
Emakumeak39,441,8-2,4-5,7
     
16 - 24 urte9,49,9-0,5-5,1
25 - 44 urte34,837,0-2,2-5,9
45 urte eta gehiago35,937,7-1,8-4,8
     
Araba/Álava12,612,6+0,0+0,0
Bizkaia47,849,8-2,0-4,0
Gipuzkoa19,722,1-2,4-10,9
     
Vitoria-Gasteiz9,710,1-0,4-4,0
Bilbao15,818,2-2,4-13,2
Donostia / San Sebastian5,86,3-0,5-7,9
Beste udalerriak48,850,0-1,2-2,4
     
Espainiarrak57,958,3-0,4-0,7
Atzerriko nazionalitatea22,226,2-4,0-15,3
     
BIZTANLERIA EZ-AKTIBOA823,0824,6-1,6-0,2
     
ETXEGUNEAK922,1920,6+1,5+0,2
Pertsona aktiboekiko familia-etxeak613,1609,5+3,6+0,6
- Denak okupatuak547,4542,0+5,4+1,0
- Denak langabeak28,329,3-1,0-3,4
Pertsona aktiborik gabeko familia-etxeak309,0311,1-2,1-0,7

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

Data 2024ko Uztailaren 18a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta

Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. Tasa nagusiak. 2024/II

Excel csv
 2024/II2024/It/t-1 (p.p.)
JARDUERA-TASA56,656,4+0,2
Gizonak61,261,3-0,1
Emakumeak52,351,9+0,4
    
Araba/Álava57,957,8+0,1
Bizkaia55,855,5+0,3
Gipuzkoa57,357,1+0,2
    
Vitoria-Gasteiz57,557,3+0,2
Bilbao56,256,7-0,5
Donostia / San Sebastian58,257,0+1,2
Beste udalerriak56,356,1+0,2
    
Espainiarrak55,655,1+0,5
Atzerriko nazionalitatea67,069,3-2,3
    
OKUPAZIO-TASA (16 urtetik 64ra)70,969,9+1,0
Gizonak73,973,2+0,7
Emakumeak67,966,6+1,3
    
Araba/Álava70,869,8+1,0
Bizkaia69,768,7+1,0
Gipuzkoa72,871,9+0,9
    
Vitoria-Gasteiz70,368,8+1,5
Bilbao69,368,8+0,5
Donostia / San Sebastian74,874,0+0,8
Beste udalerriak70,969,9+1,0
    
Espainiarrak72,971,8+1,1
Atzerriko nazionalitatea55,955,5+0,4
    
LANGABEZIA TASA7,57,9-0,4
Gizonak7,37,7-0,4
Emakumeak7,68,2-0,6
    
16 - 24 urte13,615,2-1,6
25 - 44 urte8,28,7-0,5
45 urte eta gehiago6,26,5-0,3
    
Araba/Álava7,77,8-0,1
Bizkaia8,69,1-0,5
Gipuzkoa5,66,3-0,7
    
Vitoria-Gasteiz8,08,4-0,4
Bilbao9,410,8-1,4
Donostia / San Sebastian6,47,0-0,6
Beste udalerriak7,17,3-0,2
    
Espainiarrak6,06,2-0,2
Atzerriko nazionalitatea19,522,4-2,9
    
INAKTIBOTASUN TASA43,443,6-0,2

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

p.p = Aldea portzentajezko puntutan

Data 2024ko Uztailaren 18a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko langabeen kopurua 4.500 pertsonatan jaitsi da eta langabezia-tasa % 7,5era jaitsi da 2024ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2024/07/18
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022164_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali