2024/06/28ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN INKESTA. ASKOTARIKO ZERBITZUAK. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Garraioarekin uztartutako jardueren eta informatikaren arloko enpleguaren negozio-zifrak dira askotariko zerbitzuetako jardueren artean Euskal AEn 2022an gehien hazi direnak

Askotariko zerbitzuen sektorearen itxurazko lan-produktibitatea 56 mila eurokoa izan zen, duela hamar urte baino % 6,1 handiagoa

Garraioarekin uztartutako jardueren negozio-zifra 3.861 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtekoa baino % 18 handiagoa, eta informatikarekin lotutako jarduerek % 8,6 hobetu zuten euren enplegua, 17.881 langile izatera helduz, 2021eko datuekin alderatuta. Horrela, 2022an, Euskal AEn kontzeptu horiek kontuan hartuta jarduerarik dinamikoenak izan ziren, Eustaten datuen arabera.

Askotariko Zerbitzuen sektoreko establezimenduen negozio-zifra 10.028 milioi eurokoa izan zen 2022an, hau da, aurreko urtean baino % 10,1 handiagoa.


Aldiak

Establezimendu kopurua ere % 0,6 handitu zen, guztira 23.995 izatera iritsi arte, eta enplegudunen kopurua ere % 3,1 igo zen, 84.716 pertsonari lana emanez.


Aldiak

Askotariko zerbitzuen sektoreko establezimenduek sortutako balio erantsia 4.746 milioi eurora iritsi zen; % 4,6 igo zen beraz. Ekitaldiko emaitzak, 938 milioi euro, % 4,2ko hazkundea erakusten du 2021aren aldean.

Enpresaren jardueraren efizientzia neurtzen duen adierazle ekonomiko sintetiko bat itxurazko lan-produktibitatea da, hau da, enplegatuak sortutako balio erantsi gisa ulertuta. Askotariko zerbitzuetan sartutako sektoreen multzorako, itxurazko lan-produktibitatea 56 mila eurokoa izan zen, 2016an lortutako maximoa baino pixka bat txikiagoa eta 2021ekoa baino % 1,4 handiagoa.

Denbora-ikuspegi zabalago batetik, aipatzen diren sei aldagaietarako eskuragarri dagoen serie historikoaren baliorik altuenak dira.

Izan ere, Negozio-zifratik hasita, 2022an lortutako 10 mila milioiak 2013ko 7.200 milioiak baino % 38,9 gehiago izan ziren. Era berean, Faktoreen kostuko balio erantsia hamar urte lehenagokoa baino % 26,4 handiagoa da, eta Ekitaldiko emaitza —938 milioi— serie historikoaren errekor bihurtu da, abiarazteko 2013an eman zen zifra baino % 130,8 handiagoa. Balio neurritsuagoekin bada ere, Enpleguak eta Establezimenduen kopuruak joera positibo bera dute, % 19,2ko hazkundea enpleguan eta % 13,1ekoa establezimenduen kopuruan 2013-2022 aldian. Laneko itxurazko produktibitateari dagokionez, aldiko bigarren handiena, hobekuntza % 6,1ekoa izan da 10 urte horietan.

Garraioarekin uztartutako jarduerak (% 18) eta Informatika (% 15,2), fakturazioan gehien hazi direnak.

Askotariko Zerbitzuen sektorea jarduera-multzo oso heterogeneoak osatzen du. Duten garrantziagatik, Garraioarekin uztartutako jardueren eta Informatikaren dibisioak nabarmentzen dira.

Lehenak 3.861 milioi euroko fakturazioa du, hots, sektore horren guztizkoaren % 38,5, eta bigarrenak 1.785 milioi euroko fakturazioa, hau da, guztizkoaren % 17,8, eta bien artean guztizko negozio-zifraren % 56,3 metatzen dute, nahiz eta Askotariko Zerbitzuen sektoreko enpleguaren % 35,1 eta establezimendu guztien % 13,4 besterik hartzen ez duten.

Garraioarekin uztartutako jarduerek 11.812 pertsona baino gehiagori ematen diete lana mila establezimendu baino gehiagotan (1.015). Informatikan aritzen diren 2.198 establezimenduek, berriz, guztira 17.881 pertsonari ematen diete enplegua. Bi dibisio horiek hobetu egin dute aurreko ekitaldiko salmenta-zifra: garraioarekin uztartutako jarduerek % 18 eta informatikak % 15,2. Informatikak ere enplegua eta establezimendu kopurua hobetu ditu, % 8,6 eta % 1,5; Garraioarekin uztartutako jarduerek, berriz, enplegua % 4,1 hobetu dute, baina establezimenduen kopurua % 4,4 jaitsi da. Komeni da adieraztea garraioarekin uztartutako jarduerak direla azken hamar urteetan establezimendu gehien galdu dituztenetako bat, % 9,4ra arte; hala ere, horrek ez du eraginik izan enpleguan, alderantziz baizik, % 15,1eko igoera nabarmena izan baitu. Aitzitik, Informatikako jarduerek 2013ko establezimenduen eta enpleguaren hasierako zifrak % 26,2 eta % 36,2 gainditzen dituzte.

Horien atzetik, eta negozio-zifrari dagokionez, Kultura-jardueren dibisioa ageri da, 1.071 milioi euroko fakturazioarekin, aurreko ekitaldian baino % 4,8 gehiago. Kultura-jarduerek 7.761 pertsonari eman zieten enplegua 2.944 establezimendutan. Enplegua % 1,9 hazi zen eta establezimendu kopurua % 6,1 aurreko urtearen aldean. Dibisio horrek bere jardueraren gorakada izugarria bizi izan du; izan ere, hamar urtean bi mila establezimendu baino zertxobait gehiago izatetik ia hiru mila izatera igaro da, hau da, % 38,9ko igoera izan du; antzera, bertako enplegua % 27,2 igo da 2013tik, eta negozio-zifra % 69,3ra, urtez urte hazkunde erregularrekin, 2020an izan ezik, COVID-19 pandemiaren uretan, bistako arrazoiengatik.

Hurrengo dibisioa, negozio-zifrari dagokionez, Kirol- eta jolas-jarduerena da. Izan ere, 849 milioi euroko fakturazioarekin, 11.236 pertsonari ematen die enplegua 1.915 establezimendutan. Azken ekitaldi honetan negozio-zifrak % 4,1 egin du gora, enpleguak % 8,4 eta establezimendu kopuruak % 6,3. Kirol- eta jolas-jardueren bilakaera Kultura-jarduerena bezain positiboa izan da azken hamarkadan: establezimenduen kopurua, enplegua eta negozio-zifra parekatuta doaz, eta % 45,1, % 45,7 eta % 49,9 handitu dira, hurrenez hurren.

Higiezinen jardueren dibisioa aurrekotik hurbil dago negozio-zifrari dagokionez, 688 milioi eurokoa da-eta. Ez dago egoera horretan, ordea, enpleguari dagokionez, gutxi gorabehera haren erdia baita (5.017 pertsona), ezta establezimendu kopuruari dagokionez ere (2.916). Azken urte honetan behera egin dute haien negozio-zifrak (% 2,5), enpleguak (% 3,7) eta establezimenduen kopuruak (% 4,1). Epe luzeagoan, establezimenduen kopuruak soilik izan du joera negatiboa, bereziki azken urteetan; izan ere, 2013arekin alderatuz gero, establezimenduen % 1,4 desagertu dira. Hala eta guztiz ere, murrizketa txiki hori ez da inolako oztoporik izan enpleguak (% 9,8 enplegatu gehiago) eta, bereziki, negozioen zifrak (% 24,4 handituz) zalantzarik gabe bilakaera positiboa izan dezaten.

Beste zerbitzu pertsonal batzuen epigrafeak era askotako jarduerak biltzen ditu, hala nola ile-apainketa eta beste edertasun-tratamendu batzuk, jantzien garbiketa eta ikuzketa edo mantentze fisikorako jarduerak, besteak beste. Jarduera multzo horrek igoera nabarmena izan du negozio-zifran (% 7,7), eta 491 milioi eurora iritsi da. Halaber, enpleguak % 1,3ko igoera izan du eta establezimendu kopuruak % 1,1ekoa. Azken urte honetako emaitzak urte arteko igoeren etengabeko ibilbidearen ondorio dira, bai enplegatuen kopuruari dagokionez (% 9,3), bai establezimenduen kopuruari dagokionez D % 16,0), bai negozio-zifrari dagokionez (% 12,1) 2013 eta 2022 bitartean.

Finantza-laguntzaileak izeneko dibisioak beste modu batean jardun du. Dibisio horrek jokabide positiboa erakutsi du fakturazioan, % 6,8 hazi baita, baina jokabide negatiboa enpleguan (–% 1,3) eta establezimenduen kopuruan (–% 3,1). Epe luzean, negozio-zifrak bakarrik izan du bilakaera positiboa, % 30,9ko hazkundearekin; establezimenduen kopurua, berriz, % 9,6 murriztu da, eta enpleguak nekez lortu du egonkor irautea, % 0,7.

Euskal AEko hainbat zerbitzu-sektoretako aldagai nagusiak, jarduera-taldearen arabera (mila euro). 2022

Excel csv
 EstablezimenduakLandun-kopuruaNegozio kopuruaPertsonal gastuak
 BalioaUrteko aldakuntza (%) 2022-2021BalioaUrteko aldakuntza (%) 2022-2021BalioaUrteko aldakuntza (%) 2022-2021BalioaUrteko aldakuntza (%) 2022-2021
Garraioarekin uztartutako jarduerak1.015-4,411.8124,13.860.75218,0592.7674,8
Posta zerbitzuak1.2055,54.790-5,7267.610-12,6112.278-13,1
Argitalpenak327-6,01.717-1,6191.575-1,966.223-4,5
Ikusentzunezkoak, zinea, irratia, telebista8210,03.5741,8199.4656,0148.8340,4
Informatika2.1981,517.8818,61.785.35715,2813.20415,0
Finantza-laguntzaileak2.539-3,14.797-1,3474.8456,8175.7825,8
Higiezinen jarduerak2.916-4,15.017-3,7687.550-2,5162.450-2,7
Kultur jarduerak2.9446,17.7611,91.070.7204,8236.5215,1
Kirol eta aisialdi jarduerak1.9156,311.2368,4848.6634,1507.1570,8
Ordenagailuen eta beste artikuluen konponketa1.009-3,42.099-1,8150.2880,048.6285,9
Beste zerbitzu pertsonal batzuk7.1061,114.0321,3491.0257,7180.5247,3

Data 2024ko Ekainaren 28a

Iturria: Eustat. Zerbitzuen inkesta

(1) Zerbitzuen Inkestako askotariko zerbitzuen atala osatzen duten establezimenduek, 2009ko EJSN sailkapenaren arabera, jarduera esklusiboa edo nagusia honako jarduera-dibisio hauetakoren batean dute: 52, 53, 58, 59, 60, 62, 63, 66, 68, 90, 91, 92, 93, 95 eta 96.

Ondoren, Posta-jarduerak ageri dira. Jarduera horien establezimenduen kopuruan izandako gorakada sendoarekin (% 5,5) batera, jarduera-multzo horretako enplegu-beherakada handiena (–% 5,7) eta negozio-zifraren murrizketa are nabarmenagoa (2022an % 12,6) datoz. Deigarria da dibisio horretako establezimenduen ugalketa; hamar urtean 706 izatetik 1.205 izatera igaro dira (% 70,7), baina enpleguan ez da proportzio bera jarraitu, hazkundea % 10,1era mugatu baita. Negozio-zifra 2013koa baino % 28,3 handiagoa da.

Gainerako jarduerek 200 milioi eurotik beherako fakturazioa izan dute, eta, era berean, mugimendu desberdinak izan dituzte hiru aldagaietan.

Ikus-entzunezkoen, zinemaren, irratiaren eta telebistaren negozio-zifrak % 6 egin du gora, enpleguak ere % 1,8 egin du gora, baina establezimenduen zifra berdin geratu da, 821. Bestalde, Edizioko jardueren fakturazioa % 1,9 jaitsi da, enpleguarena % 1,6 eta bertako establezimenduena % 6. Azkenik, Ordenagailuen eta bestelako artikuluen konponketak, gutxien fakturatzen duen jarduerak, bere negozio-zifrari eutsi dio, 150 milioi, baina langile okupatuak (% 1,8) eta establezimenduak (% 3,4) murriztu dira. Bai Edizioak bai Ordenagailuen eta bestelako artikuluen konponketak joera negatiboa dute azken hamarkadan establezimenduei eta enpleguari dagokienez. Gainera, Edizioaren negozio-zifra % 18,7 murriztu da 2013tik, eta Ordenagailuen eta bestelako artikuluen konponketena pixka bat hazi da, % 3,6. Aitzitik, Ikus-entzunezkoen, zinemaren, irratiaren eta telebistaren negozio-zifrek % 20,2, % 14,4 eta % 2,9 gainditzen dituzte establezimenduen, enpleguaren eta negozio-zifren 2013ko balioak.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Garraioarekin uztartutako jardueren eta informatikaren arloko enpleguaren negozio-zifrak dira askotariko zerbitzuetako jardueren artean Euskal AEn 2022an gehien hazi direnak

Eragiketa : 
Zerbitzuen inkesta
Eragiketa kodea : 
133000
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2024/06/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022133_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali