2024/09/23ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2024ko abuztua
2024ko abuztuan, % 16,1 gehitu ziren apartamentu turistikoetako gaualdiak, eta % 3,7 jaitsi Euskal AEko landa-ostatuetakoak
Ostatu-gauak % 7,5 gehitu dira turismo-aterpetxeetan
Euskal AEko landa-ostatuetako sarreren kopurua % 5,4 jaitsi da 2024ko abuztuan, aurreko urteko hil beraren aldean; gaualdiak, berriz, % 3,7 jaitsi dira, Eustaten datuen arabera. Urte arteko aldakuntza horiekin, 25.471 sarrera eta 94.663 gaualdi izan dira abuztuan.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Abuztua 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2024/08 | m/m-12 (%) | 2024/08 | m/m-12 (%) | 2024/08 | 2023/08 | 2024/08 | p.p. * | 2024/08 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 25.471 | -5,4 | 94.663 | -3,7 | 3,72 | 3,65 | 64,5 | -1,1 | 70,1 | -0,7 |
| Estatukoak | 18.751 | -6,6 | 73.130 | -5,0 | 3,90 | 3,84 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 6.720 | -2,1 | 21.533 | 1,0 | 3,20 | 3,11 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 4.501 | 7,4 | 13.667 | -12,9 | 3,04 | 3,74 | 40,6 | -4,3 | 47,2 | -5,1 |
| Estatukoak | 3.455 | 3,7 | 10.333 | -18,5 | 2,99 | 3,81 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.046 | 21,8 | 3.334 | 10,6 | 3,19 | 3,51 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 7.840 | -8,6 | 29.748 | -6,9 | 3,79 | 3,73 | 69,0 | -1,2 | 75,8 | 2,0 |
| Estatukoak | 5.745 | -9,6 | 22.370 | -7,5 | 3,89 | 3,80 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.095 | -5,6 | 7.378 | -5,0 | 3,52 | 3,50 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 13.130 | -7,3 | 51.248 | 1,2 | 3,90 | 3,58 | 73,1 | 0,2 | 77,2 | -0,8 |
| Estatukoak | 9.551 | -8,0 | 40.427 | 0,8 | 4,23 | 3,87 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 3.579 | -5,5 | 10.821 | 2,6 | 3,02 | 2,78 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Irailaren 23a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Aurreko urteko abuztuaren aldean % 2,1 jaitsi arren, atzerriko sarrerak Euskal AEko landa-ostatuetan ekoitzitako sarrera guztien % 26,4 izan ziren 2024ko abuztuan. Ostatu-gauen kasuan, bestalde, atzerritar jatorria dutenak guztizkoaren % 22,7 dira, 2023ko abuztuarekin alderatuta % 1,0 igo ondoren.
Lurralde historikoen arabera, Araban sarrerak % 7,4 gehitu dira. Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, % 8,6 eta % 7,3 egin dute behera, hurrenez hurren. Ostatu-gauei dagokienez, Gipuzkoan % 1,2 egin dute gora, Araban urte batetik bestera % 12,9, eta Bizkaian % 6,9 jaitsi dira.
Euskal AEko horrelako establezimenduetako batez besteko egonaldia 3,72 egunekoa izan da abuztuan, 2023ko hil berean izandako 3,65 eguneko batez besteko egonaldiaren gainetik. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldiaren guztizko iraupenari.
Plazen eta gelen araberako okupazio-mailak ehuneko 1,1 eta 0,7 puntu jaitsi dira urte batetik bestera, hurrenez hurren: % 64,5 plazen arabera neurtu da eta % 70,1 logelen arabera.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2024ko abuztuan 31.589 sarrera izan dira, eta 96.710 gaualdi. Datu horiek aurreko urteko abuztuko datuekin alderatuta, igoera % 20,9koa izan da sarreren kasuan eta % 16,1ekoa gaualdien kasuan.
Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten pean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.
Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Abuztua 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2024/08 | m/m-12 (%) | 2024/08 | m/m-12 (%) | 2024/08 | 2023/08 | 2024/08 | p.p. * | 2024/08 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 31.589 | 20,9 | 96.710 | 16,1 | 3,06 | 3,19 | 59,5 | 3,8 | 78,6 | 6,3 |
| Estatukoak | 16.675 | 8,9 | 54.727 | 8,0 | 3,28 | 3,31 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 14.914 | 38,0 | 41.982 | 28,8 | 2,81 | 3,01 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 1.402 | -33,4 | 11.253 | 4,1 | 8,02 | 5,13 | 35,3 | 2,8 | 85,8 | 15,9 |
| Estatukoak | 1.057 | -36,2 | 8.533 | -3,6 | 8,07 | 5,34 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 345 | -23,0 | 2.720 | 39,6 | 7,89 | 4,35 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 19.970 | 24,1 | 49.577 | 18,2 | 2,48 | 2,61 | 68,6 | 2,1 | 74,7 | -6,6 |
| Estatukoak | 10.237 | 8,5 | 26.315 | 6,4 | 2,57 | 2,62 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 9.733 | 46,2 | 23.261 | 35,1 | 2,39 | 2,59 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 10.217 | 28,9 | 35.880 | 17,5 | 3,51 | 3,85 | 61,5 | 4,2 | 79,9 | 15,2 |
| Estatukoak | 5.380 | 27,4 | 19.879 | 16,2 | 3,69 | 4,05 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 4.836 | 30,6 | 16.001 | 19,3 | 3,31 | 3,62 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Irailaren 23a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 47,2 eta gaualdi guztien % 43,4 atzerriko bisitariei dagokie, abuztuan urte arteko % 38,0ko eta % 28,8ko igoerak izan ondoren, hurrenez hurren.
Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 3,06 egunekoa izan da 2024ko abuztuan, hau da, 2023ko abuztuan izandakoa (3,19 egunekoa Euskal AE osoan) baino txikiagoa. Araban, mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 8,02 egunekoa izan da, Gipuzkoan 3,51 egunekoa eta Bizkaian 2,48 egunekoa.
Euskal AEko plazen okupazio maila % 59,5era iritsi da, 2023ko abuztuan ikusitakoa baino ehuneko 3,8 puntu handiagoa. Apartamentu bakoitzeko okupazio-maila, berriz, ehuneko 6,3 puntu igo da, eta % 78,6an kokatu da.
Euskal AEko aterpetxe turistikoei dagokienez, 2024ko abuztuan % 15,2ko urte arteko hazkundea izan da sarreretan, 39.102 sarrerarekin eta 66.323 ostatu-gaurekin. Bizkaian 40.069 gau igaro dituzte bidaiariek, Gipuzkoan 25.002 eta, azkenik, Araban 1.253.
Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko aterpetxe turistikoetan. Abuztua 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-maila plazaka (%) |
| | 2024/08 | m/m-12 (%) | 2024/08 | m/m-12 (%) | 2024/08 | 2023/08 | 2024/08 | p.p. |
| EUSKAL AE | 39.102 | 15,2 | 66.323 | 7,5 | 1,70 | 1,82 | 61,3 | 3,4 |
| Estatukoak | 14.384 | 15,0 | 24.184 | -5,4 | 1,68 | 2,04 | - | - |
| Atzerritarrak | 24.718 | 15,3 | 42.139 | 16,6 | 1,70 | 1,69 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 646 | -64,0 | 1.253 | -55,4 | 1,94 | 1,57 | 25,1 | -29,2 |
| Estatukoak | 621 | -47,2 | 1.222 | -41,3 | 1,97 | 1,77 | - | - |
| Atzerritarrak | 25 | -95,9 | 30 | -95,8 | 1,21 | 1,18 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 23.582 | 30,1 | 40.069 | 16,4 | 1,70 | 1,90 | 71,2 | 7,9 |
| Estatukoak | 9.072 | 17,4 | 14.162 | -11,0 | 1,56 | 2,06 | - | - |
| Atzerritarrak | 14.510 | 39,5 | 25.907 | 40,0 | 1,79 | 1,78 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 14.874 | 6,1 | 25.002 | 2,1 | 1,68 | 1,75 | 53,3 | 1,3 |
| Estatukoak | 4.691 | 29,9 | 8.800 | 16,3 | 1,88 | 2,10 | - | - |
| Atzerritarrak | 10.183 | -2,2 | 16.201 | -4,2 | 1,59 | 1,62 | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Irailaren 23a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Turismo-aterpetxeetako egonaldiaren batez besteko iraupena, 2024ko abuztuan, 1,70 egunekoa izan da Euskal AE osoan, eta plazen okupazio maila, urte batetik bestera ehuneko 3,4 puntu igo ondoren, % 61,3koa izan da.
Informazio-oharra
ETHren erantzun-tasa % 92,4koa izan da hilabete honetan landa-ostatuetan, % 83,9koa turismo-apartamentuetan eta % 75ekoa turismo-aterpetxeetan. Eustatek egindako ahalegina eskertu die inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62