2024/09/19ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2024ko abuztua
2024ko abuztuan, sarrerak % 3,6 eta gaualdiak % 1,6 igo ziren Euskal AEko hoteletan
Gelakako betetze-maila % 85,8koa izan zen eta prezioak % 5,8 igo ziren 2024ko abuztuan
2024ko abuztuan Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 3,6 gehitu dira eta gaualdiak % 1,6 urte artean, Eustatek landutako datuen arabera. 426.038 sarrera eta 911.049 gaualdi izan dira.
Sarreren % 53,4 eta gaualdien % 50,4 atzerritarrek egin dituzte. Sarrerak % 6,5 eta gaualdiak % 5,5 igo dira.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Abuztua 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2024/08 | m/m-12 (%) | 2024/08 | m/m-12 (%) | 2024/08 | 2023/08 |
| EUSKAL AE | 426.038 | 3,6 | 911.049 | 1,6 | 2,14 | 2,18 |
| Estatukoak | 198.578 | 0,4 | 451.466 | -2,1 | 2,27 | 2,33 |
| Atzerritarrak | 227.460 | 6,5 | 459.583 | 5,5 | 2,02 | 2,04 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 63.344 | 7,7 | 127.134 | 7,4 | 2,01 | 2,01 |
| Estatukoak | 38.161 | 5,7 | 86.963 | 7,2 | 2,28 | 2,25 |
| Atzerritarrak | 25.183 | 10,8 | 40.171 | 7,7 | 1,60 | 1,64 |
| Vitoria-Gasteiz | 49.359 | 12,9 | 100.721 | 11,0 | 2,04 | 2,08 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 188.780 | -1,1 | 398.380 | -2,5 | 2,11 | 2,14 |
| Estatukoak | 86.776 | -5,7 | 193.097 | -7,2 | 2,23 | 2,26 |
| Atzerritarrak | 102.004 | 3,3 | 205.283 | 2,3 | 2,01 | 2,03 |
| Bilbao | 125.543 | -1,8 | 260.625 | -3,3 | 2,08 | 2,11 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 173.914 | 7,5 | 385.535 | 4,3 | 2,22 | 2,29 |
| Estatukoak | 73.641 | 5,7 | 171.406 | -0,3 | 2,33 | 2,47 |
| Atzerritarrak | 100.273 | 8,9 | 214.129 | 8,3 | 2,14 | 2,15 |
| Donostia / San Sebastian | 105.068 | 7,4 | 249.636 | 8,1 | 2,38 | 2,36 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Irailaren 19a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 63.344 sarrera eta 127.134 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko abuztuan baino % 7,7 eta % 7,4 gehiago. Gipuzkoan, sarrerak % 7,5 gehitu dira eta gaualdiak % 4,3; 173.914 sarrera eta 385.535 gaualdi izan dira guztira.
Bizkaian, aldiz, % 1,1 sarrera gutxiago izan dira (188.780 sarrera 2024ko abuztuan) eta 398.380 gaualdi (% 2,5 gutxiago aurreko urteko hilabete berean baino).
Hiriburuei dagokionez, sarreren kopurua % 12,9 igo da Gasteizen eta % 7,4 Donostian. Bilbon, sarrerak % 1,8 murriztu dira. Era berean, aurreko urteko abuztuaren aldean, gaualdiak % 11,0 igo dira Gasteizen eta % 8,1 Donostian. Bestalde, Bilbon % 3,3 gaualdi gutxiago izan dira.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia, 2024ko abuztuan, 2,14 egunekoa izan da: aurreko urteko hil berean baino txikiagoa izan da, hori 2,18 izan baitzen. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldiaren guztizko iraupenari.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Abuztua 2024
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2024/08 | p.p. * | 2024/08 | p.p. * | 2024/08 | m/m-12 (%) | 2024/08 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 78,8 | -1,5 | 85,8 | -1,6 | 143,81 | 5,8 | 123,45 | 3,8 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 74,6 | 0,8 | 83,8 | -0,5 | 97,48 | 3,1 | 81,71 | 2,5 |
| Vitoria-Gasteiz | 75,6 | 1,6 | 86,7 | -0,6 | 88,19 | 3,5 | 76,46 | 2,8 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 76,9 | -2,8 | 84,4 | -2,8 | 126,97 | 8,2 | 107,18 | 4,7 |
| Bilbao | 81,7 | -3,1 | 88,1 | -3,2 | 138,00 | 6,8 | 121,63 | 3,1 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 82,4 | -0,9 | 88,1 | -0,7 | 177,00 | 3,8 | 155,99 | 3,0 |
| Donostia / San Sebastian | 86,8 | 0,2 | 92,5 | 1,2 | 212,92 | 1,2 | 196,95 | 2,5 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Irailaren 19a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AE osoan, okupazio-maila % 78,8koa izan da abuztuan, plazen arabera neurtuta, eta % 85,8koa, gelen arabera neurtuta. 2024ko abuztuarekin alderatuta, beherakada 1,5 eta 1,6 ehuneko-puntukoa izan da, hurrenez hurren.
ADR edo eguneko batez besteko tarifa (logela biko eta bainugeladun ostatu hartzeari ezarria) 143,8 eurokoa izan da 2024ko abuztuan Euskal AEn, hau da, % 5,8ko igoera aurreko urteko abuztuarekin alderatuta. ADRa 177,0 eurotan kokatu da Gipuzkoan, 127,0 eurotan Bizkaian eta 97,5 eurotan Araban. Hiriburuka, aldeak handiagoak izan dira; izan ere, ADRa 212,9 eurora iritsi da Donostian, 138,0 eurora Bilbon eta 88,2 eurora Gasteizen.
2024ko abuztuan, gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak 123,5 eurokoak izan ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino % 3,8 handiagoak.
Abuztuan, Euskal AEko hiru hiriburuek jaiak edo aste nagusiak ospatzen dituzte. Gasteizko hotel-establezimenduetan, Andre Maria Zuriaren jaietan (abuztuaren 4tik 9ra) 9.181 sarrera eta 20.317 gaualdi zenbatu dira, aurreko urteko aldi berean erregistratutakoak baino % 0,7 eta % 7,3 gehiago. Era horretako establezimenduetako okupazio-maila % 78,0koa izan da aurtengo jaietan, plazen arabera neurtuta, eta % 90,8koa logelen arabera.
Donostiako Aste Nagusia abuztuaren 10etik 17ra bitartean ospatu da 2024an. Aldi horretan 27.258 sarrera eta 65.722 gaualdi erregistratu dira guztira. Aurreko urteko Aste Nagusiaren aldean, sarrerak (% 1,5) eta gaualdiak (% 5,3) igo egin dira. Okupazio-maila % 88,5ekoa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 94,3koa logelen arabera neurtuta.
Azkenik, 2024ko abuztuaren 17an eta 25ean Bilboko Aste Nagusia ospatu da. Bertan, hiriko hotel-establezimenduetako sarrerak 36.054 izan dira eta gaualdiak 75.907. Aurreko urtean ikusitakoekin alderatuta, bi zifrak jaitsi egin dira: % 1,9 sarreren kasuan eta % 2,4 gaualdien kasuan. Plazakako betetze-maila % 81,9koa izan da eta gelakako betetze-maila % 88,6koa.
Informazio-oharra
Hotelen ETHren 2024ko abuztuko erantzun-tasa % 90,9koa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62