2024/09/06ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURA-INDIZEA. 2024/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera % 3,7 hazi zen 2024ko bigarren hiruhilekoan

Eraikuntzak % 4,6 egin du gora, eta Ingeniaritza Zibilak % 1,8

Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera, prezio korronteetan, 2024ko bigarren hiruhilekoan aurreko urteko hiruhileko berean baino % 3,7 handiagoa izan da, Eustatek landutako datuen arabera.

Hiruhileko honetako prezio korronteen urte arteko igoera, egutegiaren ondorioak atera ondoren, Eraikuntzaren azpisektoreak izandako portaera positiboak (% 4,6ko igoera) eta Ingeniaritza zibilaren azpisektoreak izandakoak (% 1,8ko hazkundea 2023ko bigarren hiruhilekoaren aldean) azaltzen dute.


Sektoreak hiruhileko honetan eta aurreko hiruhilekoan (2024ko lehen hiruhilekoan) izan dituen jarduerak alderatuz gero, Eraikuntzaren koiuntura-indizea % 2,0 igo da balio nominaletan edo prezio korronteetan, dagozkien urtaro-efektuak atera ondoren. Eraikuntzan jarduerak % 3,1 egin du gora aurreko hiruhilekoaren aldean; Ingeniaritza zibilean, berriz, % 1,4 egin du behera.

Euskal AEko eraikuntzaren koiunturako indizea. Aldakuntza tasak. Uneko prezioak (p). 2024/II

Excel csv
 Uneko prezioak
 t/t-4t/t-1At/At-4
Indize orokorra3,72,03,4
Eraikinak4,63,13,3
Ingeniaritza zibila1,8-1,43,6
    
Araba/Álava3,01,63,3
Bizkaia4,51,74,7
Gipuzkoa2,62,71,3
    
Indize orokorra higiezinen sustapenik gabe2,11,61,9
Higiezinen sustapenik gabeko eraikuntza2,32,71,2
    
Landunkopuruaren indizea0,20,50,0

Oinarria 2021=100

(p)Behinbehineko datuak

t/t4 Urte arteko aldakuntza-tasa. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t/t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza-tasa. Datu desestazionalizatuak

At/At4 Urte arteko aldakuntza-tasa metatutako aldian, urteko 1. hiruhilekotik behatutako azken hiruhilekora arte (At), aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean (At-4). Egutegiaren ondorioen datu zuzenduak

Data 2024ko Irailaren 6a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren koiunturako indizea

Bizkaian eraikuntzaren sektoreak urte arteko % 4,5 egin du gora 2024ko bigarren hiruhilekoan, Araban % 3,0 eta Gipuzkoan % 2,6. Aurreko hiruhilekoaren aldean, Eraikuntzaren koiuntura-indizea % 2,7 igo da Gipuzkoan, % 1,7 Bizkaian eta % 1,6 Araban.

Behin Higiezinen sustapenaren jardueraren eragina aterata, Eraikuntza jardueraren hazkundea, urte artean, % 2,3koa da eta hiruhileko artean % 2,7koa. Eraikuntzaren sektorea —Higiezinen sustapena kontuan hartu gabe— % 2,1 igo da 2023ko bigarren hiruhilekoaren aldean, eta % 1,6, berriz, 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean.

Langile okupatuen indizea, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,5 igo ondoren, 2024ko bigarren hiruhilekoan 2023ko hiruhileko berean ikusitakoa baino % 0,2 handiagoa izan da.

Informazio-oharra

Eraikuntzaren koiuntura-indizearen erreferentzia-urtea berritzeari ekin zaio, eta 2021. urtea izango da indizearen oinarri berria. Oinarria aldatzeko prozesuan, baliozkotzeko eta egozteko metodoak hobetu dira, baita indizeak sortzekoak ere. Horiek, lagina zabaltzearekin eta aztergai den biztanleriaren ordezkagarritasun hobearekin batera, 2021etik aurrera eraikuntza-sektore osoaren jarduera-indizeak lortzea ahalbidetzen dute Lurralde Historikoan. Higiezinen sustapenaren jarduera ateratzeko indizeak ere eskaintzen dira; izan ere, jarduera horrek aldakortasun koiuntural handiagoa du sektoreko gainerakoek baino.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 83,3ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea Sebastián,1. 01010 Vitoria-Gasteiz. Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera % 3,7 hazi zen 2024ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2024/09/06
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/27
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022240_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali