2024/10/10eko prentsa-oharra
Euskal AEko ezkontzak 7.264 izan ziren 2023an, aurreko urtean baino % 7 gutxiago
2019arekin alderatuta, % 2,8ko jaitsiera izan da
Eustaten datuen arabera, 2023an 7.264 ezkontza izan ziren Euskal AEn, hau da, 2022an baino % 7 gutxiago. Euskal AEn bizi direnen ezkontzak sexu desberdineko pertsonen artean aztertuz gero, kopurua 7.022koa da, aurreko urtean baino 534 ezkontza gutxiago. 2019. urtearen aldean, ezkontzen kopuruak % 2,8 egin du behera.
Euskal AEko ezkontza-tasa ‰ 3koa da mila biztanleko, Espainiakoa eta Europar Batasunekoa baino txikiagoa (‰ 3,7 eta ‰ 4,2, hurrenez hurren). Bi datuak 2022koak dira, eskuragarri dauden azkenak.
Gizon ezkongabeen ezkontzeko batez besteko adina 38 urtetik gorakoa da
Ezkontzeko adina, sexu desberdineko bikoteetan, igo egin da 2023an 2022arekin alderatuta; izan ere, gizonezko egoiliarrak 38,8 urterekin ezkondu ziren, batez beste, eta emakumezko egoiliarrak 36,8 urterekin. 2022an, zifra horiek 38,7 eta 36,7 urtekoak ziren, hurrenez hurren.
2019arekin alderatuta, ezkongabeen batez besteko adinak gora egin du, urte horretan 37,7 eta 35,7 urte izan baitziren, hurrenez hurren. Bi ezkontideen arteko adin-aldea egonkorra da, 2 urte ingurukoa.
Sexu desberdineko pertsonen ezkontzetan, jaitsi egin da senar eta emazte dibortziatuen kopurua. Aurretik dibortziatutako senarren eta emazteen ehunekoa % 14,9 eta % 15,4 izan zen, hurrenez hurren; balio hori txikiagoa da 2022koa baino senarrentzat (% 16,2) eta berdina emazteentzat (% 15,4).
Euskal AEko ezkontzetatik 242 sexu bereko pertsonen ezkontzak dira, 2022an baino % 3,6 gutxiago, 251 izan baitziren. 2012tik, emakumeen arteko ezkontzak gizonen artekoak baino gehiago izan dira: 2023an, emakumeen arteko ezkontzak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzen % 56,2 izan ziren.
Sexu bereko bikoteen ezkontzetan, 2023an, gizon egoiliar ezkongabeak 43,5 urterekin ezkondu ziren batez beste, eta emakumeak 38,1 urterekin. Bikote horietan aurretik dibortziatu diren gizonen ehunekoa % 9koa da, eta emakumeena, berriz, % 10,9koa.
2023ko 10 ezkontzatik 9 zibilak izan ziren
Ezkontza zibilak ezkontzen % 90,5 dira, hau da, 2022an baino % 0,6 gehiago. 1993an ezkontza zibilak guztien % 26,9 baino ez ziren.
Bizilekuari dagokionez, ezkontzen % 95,3 Euskal AEn izan ziren eta % 4,7 Euskal AEtik kanpo. Helmuga nagusiak Kantabria (76), Madril (54), Burgos (39) eta Nafarroa (35) dira.
Ostiraletako ezkontzak larunbatetakoak baino gehiago izan dira
Ezkontza zibilen gorakada handiaren ondorioz, 2009tik aurrera, ezkontza zibilen ia erdiak ostiralean egin ziren, eta ezkontza erlijiosoen beherakada handiaren ondorioz, 2017az geroztik, Euskal AEn ezkontza gehiago egin dira ostiraletan larunbatetan baino; 2023an proportzioa % 46,2koa izan da, eta % 30,3koa.
Sexu desberdineko pertsonen ezkontzen % 24,8an gutxienez ezkontideetako batek atzerriko nazionalitatea du
Ezkontideen nazionalitateari dagokionez, 1.741 ezkontzatan (ezkontza guztien % 24,8) gutxienez ezkontideetako bat atzerritarra zen; 2022an ehuneko hori % 23,3 zen. Ezkontza horien % 40,4an bi ezkontideak atzerritarrak dira; % 39,7an emaztea da atzerriko nazionalitatea duena, eta % 19,8an senarra.
Sexu desberdineko pertsonen ezkontzetan, non bi ezkontideak atzerritarrak diren, gehienek nazionalitate amerikarra dute, baina ehunekoa handiagoa da emakumeen artean (% 73) gizonen artean baino (% 68,5). Nazionalitateko bigarren kontinentea afrikarra da, gizonen % 21,6rekin eta emakumeen % 18,5ekin.
Emakumeak soilik atzerriko nazionalitatea duen ezkontzen kasuan, % 74,7 Amerikako herrialde bati dagokio (batez ere Kolonbia, Nikaragua eta Brasil), eta % 19,1 Europako nazionalitatekoa (Errumania, Errusia eta Ukraina nabarmentzen dira).
Gizona atzerriko nazionalitatea duena baino ez bada, nazionalitate hori Amerikako herrialdeen artean banatzen da (% 38,8), batez ere Kolonbia eta Argentina. Europakoen artean (% 33), Frantzia eta Portugal nabarmentzen dira, besteak beste. Azkenik, kasuen % 15,1ek marokoar nazionalitatea du.
Euskal AEko ezkontzak, ezkontza-hilabetearen, inskripzio-lurraldearen, bizileku-lurraldearen eta ezkontza-motaren arabera. 2019-2023
| | 2023 | 2022 | 2021 | 2020 | 2019 |
| | KOP | KOP | Gehikuntza (%) 2023/2022 | KOP | Gehikuntza (%) 2023/2021 | KOP | Gehikuntza (%) 2023/2020 | KOP | Gehikuntza (%) 2023/2019 |
| Ezkontzak | 7.264 | 7.807 | -7,0 | 6.427 | 13,0 | 4.057 | 79,0 | 7.471 | -2,8 |
| | | | | | | | | | |
| Ezkontza-hilabetea | | | | | | | | | |
| Urtarrila | 281 | 286 | -1,7 | 286 | -1,7 | 333 | -15,6 | 228 | 23,2 |
| Otsaila | 251 | 311 | -19,3 | 247 | 1,6 | 363 | -30,9 | 290 | -13,4 |
| Martxoa | 559 | 454 | 23,1 | 324 | 72,5 | 229 | 144,1 | 497 | 12,5 |
| Apirila | 451 | 502 | -10,2 | 404 | 11,6 | 16 | 2718,8 | 422 | 6,9 |
| Maiatza | 779 | 774 | 0,6 | 577 | 35,0 | 89 | 775,3 | 755 | 3,2 |
| Ekaina | 1.063 | 1.053 | 0,9 | 839 | 26,7 | 359 | 196,1 | 996 | 6,7 |
| Uztaila | 981 | 1.203 | -18,5 | 961 | 2,1 | 577 | 70,0 | 1.022 | -4,0 |
| Abuztua | 285 | 466 | -38,8 | 342 | -16,7 | 250 | 14,0 | 501 | -43,1 |
| Iraila | 1.092 | 1.094 | -0,2 | 862 | 26,7 | 667 | 63,7 | 1.077 | 1,4 |
| Urria | 683 | 813 | -16,0 | 782 | -12,7 | 583 | 17,2 | 813 | -16,0 |
| Azaroa | 495 | 500 | -1,0 | 463 | 6,9 | 295 | 67,8 | 518 | -4,4 |
| Abendua | 344 | 351 | -2,0 | 340 | 1,2 | 296 | 16,2 | 352 | -2,3 |
| Inskripzio-lurraldea | | | | | | | | | |
| Araba / Álava | 907 | 1.028 | -11,8 | 908 | -0,1 | 539 | 68,3 | 989 | -8,3 |
| Bizkaia | 3.389 | 3.564 | -4,9 | 2.888 | 17,3 | 1.888 | 79,5 | 3.410 | -0,6 |
| Gipuzkoa | 2.379 | 2.622 | -9,3 | 2.147 | 10,8 | 1.355 | 75,6 | 2.458 | -3,2 |
| Euskal AEtik kanpo | 589 | 593 | -0,7 | 484 | 21,7 | 275 | 114,2 | 614 | -4,1 |
| Egoitza duen lurraldea | | | | | | | | | |
| Araba / Álava | 987 | 1.061 | -7,0 | 949 | 4,0 | 546 | 80,8 | 1.014 | -2,7 |
| Bizkaia | 3.509 | 3.721 | -5,7 | 2.987 | 17,5 | 1.965 | 78,6 | 3.560 | -1,4 |
| Gipuzkoa | 2.426 | 2.676 | -9,3 | 2.206 | 10,0 | 1.376 | 76,3 | 2.528 | -4,0 |
| Euskal AEtik kanpo | 342 | 349 | -2,0 | 285 | 20,0 | 170 | 101,2 | 369 | -7,3 |
| Ezkontza-mota | | | | | | | | | |
| Sexu desberdineko pertsonen artean | 7.022 | 7.556 | -7,1 | 6.161 | 14,0 | 3.911 | 79,5 | 7.265 | -3,3 |
| Gizon artean | 106 | 107 | -0,9 | 106 | 0,0 | 50 | 112,0 | 86 | 23,3 |
| Emakume artean | 136 | 144 | -5,6 | 160 | -15,0 | 96 | -15,0 | 120 | 13,3 |
| | | | | | | | | | |
| | | | | | | |
Data 2024ko Urriaren 10a
Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62