2024/10/21eko prentsa-oharra
HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK. Aurrerapena (HKEA). 2024/III
2024ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko BPG % 0,4 hazi da, eta enplegua % 0,3
2023ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, BPGk eta enpleguak % 1,6 egin dute gora
Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,4 igo da 2024ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustatek egindako Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen Kontuaren zenbatespenen arabera. 2023ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal AEko BPGren hazkundea % 1,6koa izan da.
Kontu hau egiteko unean eskura dagoen koiunturazko informazio ekonomikoaren arabera, urteko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko ekonomian ikusitako urte arteko hazkundea zerbitzuen sektorearen bilakaeran oinarritzen da nagusiki.
Enplegua, lanaldi osoko baliokidetzako lanpostu gisa neurtuta, % 0,3 igo da 2024ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, % 1,6ko hazkunde zenbatetsia izan da.
Datorren abenduaren 5ean, Eustatek BPGaren eta enpleguaren zenbatespen banakatuak argitaratuko ditu 2024ko hirugarren hiruhilekoko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoetan; izan ere, Kontu hau egiteko unean eskuragarri ez zegoen koiunturazko informazio ekonomikoa txertatuko da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62