2024/09/24ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK. 2024/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG % 1,8 igo da 2024ko bigarren hiruhilekoan, eta 18.000 lanpostu baino gehiago sortu dira

Urteko lehen hiruhilekoaren aldean, bai BPG bai enplegua % 0,4 gehitu dira

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,4 igo da hiruhileko artean 2024ko bigarren hiruhilekoan, urte arteko % 1,8ko hazkundearen ondoren. Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuen terminoetan neurtuta, % 0,4 igo da 2024ko bigarren hiruhilekoan, urteko lehen hiruhilekoaren aldean. Horrek esan nahi du urte arteko hazkundea % 1,9koa izan dela, hau da, guztira 18.318 lanpostu garbi gehiago 2023ko bigarren hiruhilekoan baino.

Estimazio horiek Eustaten uztailaren 22ko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen Aurrerapenean lortutako BPGren zenbatespenak berresten dituzte, bai hiruhileko arteko hazkundean, bai urte artekoan. Enpleguari dagokionez, berriz, hamarren bat hobetu da urte arteko igoeraren zenbatespena, aurreko hiruhilekoaren aldean zenbatetsitako hazkundea hamarren bat jaitsi bada ere.

Eskura dagoen koiunturazko informazio guztiaz gain, Eustaten Kontu Ekonomikoetan egindako 2021, 2022 eta 2023. urteetako urteko agregatuen birestimazioak sartu dira, ohiko berrikuspenen ondorioz, baina baita 2022ko egiturazko informazio guztiaren berrikuspen sakon baten ondorioz ere, Eurostatek ezarritako ezohiko berrikuspenen Europako politikari jarraituz, 2022rako BPGaren % 5,7ko hazkunde erreala zenbatetsiz eta 2023rako % 2,7koa. Horrela, 2022 da kateatutako indizeen erreferentzia-urte berria. Berrikuspenak agregatuei ere eragiten die, termino nominaletan.

Euskal AEko BPGren urte arteko hazkundea (% 1,8) Euroguneko ekonomiarako (% 0,6) eta Europar Batasun osorako (% 0,8) egindako azken estimazioaren gainetik dago. Uztailaren 30eko Espainiako hiruhilekoko Kontabilitate Nazionalaren Aurrerapenak urte arteko % 2,9ko hazkundea zenbatetsi du Estatuan.

Eskaintzaren ikuspegitik, balio erantsiaren bilakaera positiboa izan da urte artean (2024ko bigarren hiruhilekoa, 2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta) sektore ekonomiko guztietan.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2024/II

Excel csv
 2022202320232024
   IIIIIIVIII
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA2,216,018,814,410,36,52,8
INDUSTRIA ETA ENERGIA3,91,81,51,72,01,10,4
Manufaktura-industria4,50,2-0,4-0,20,40,30,1
ERAIKUNTZA5,82,62,62,31,81,71,5
ZERBITZUAK6,73,03,22,62,22,42,3
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa12,61,11,00,30,10,81,0
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak3,00,90,50,51,52,62,8
-Gainerako zerbitzuak5,05,46,25,44,03,32,7
BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan5,92,82,92,52,22,11,8
PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK3,41,71,42,02,22,22,1
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan5,72,72,82,52,22,11,8

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2024ko Irailaren 24a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Lehen sektoreak, balio errealetan, % 2,8ko hazkundea izan du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta % 0,7koa aurreko hiruhilekoaren aldean.

Industriaren sektorean, balio erantsia % 0,4 igo da urte artean, eta manufaktura-industriak % 0,1eko hazkundea izan du. 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean, industria, oro har, % 0,4 murriztu da, eta manufaktura-industria, berriz, % 0,8.

Eraikuntzaren sektoreak, 2024ko bigarren hiruhilekoan, balio erantsiaren urte arteko gehikuntza izan du, balio errealetan % 1,5, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,3 igo ondoren.

Zerbitzuen sektorearen jarduera orokorra % 2,3 hazi da 2023ko hiruhileko beraren aldean, hau da, balio erantsia % 0,6 igo da aurreko hiruhilekoaren aldean.

Zerbitzuen portaera positiboa izan da azken hiruhileko honetan hiru adar bereizietan. Merkataritza, ostalaritza eta garraioa adarrean balio erantsia % 1,0 igo da aurreko urteko bigarren hiruhilekoaren aldean, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,4 igo ondoren. Urte arteko hazkundea nabariagoa izan da Gainerako zerbitzuak adarrean (higiezinen arloko jarduerak, jarduera profesionalak, zientifikoak, teknikoak, finantzarioak eta aseguruetakoak barne), % 2,7ko hazkunde-tasarekin urte arteko terminoetan; aurreko hiruhilekoaren aldean, hazkundea % 0,8koa izan da.

Administrazio publiko, hezkuntza, osasun eta gizarte-zerbitzuen adarrean, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,6 igo ondoren, balio erantsiaren hazkundea, 2023ko bigarren hiruhilekoaren aldean, % 2,8koa izan da.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2024/II

Excel csv
 20232024
 IIIIIIVIII
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA4,31,7-0,81,20,7
INDUSTRIA ETA ENERGIA0,30,70,6-0,5-0,4
Manufaktura-industria-0,60,70,8-0,4-0,8
ERAIKUNTZA0,50,50,30,40,3
ZERBITZUAK0,70,40,40,80,6
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa0,10,00,10,50,4
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak0,40,40,90,90,6
-Gainerako zerbitzuak1,40,70,40,80,8
BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan0,60,50,40,40,4
PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK0,80,60,40,40,6
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan0,70,50,40,40,4

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2024ko Irailaren 24a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Sektore-agregatuen urte arteko joerak Euskal AEko Balio Erantsian % 1,8ko hazkundea eragin du 2024ko bigarren hiruhilekoan, eta urteko lehen hiruhilekoan ikusitakoa baino % 0,4 handiagoa izan da.

Eskariaren aldetik, urte arteko hazkundeak ere orokorrak izan dira. Etxeetako azken kontsumoko gastuak eta ISFLSHk (Kontsumo pribatua) % 1,7ko urte arteko hazkundea izan dute, baina aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,3 jaitsi da.

Administrazio publikoen azken kontsumoko gastua (Kontsumo publikoa) % 2,2 igo da 2023ko bigarren hiruhilekoaren aldean, eta aurreko hiruhilekorako zenbatetsitakoa baino % 0,4 txikiagoa da.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2024/II

Excel csv
 2022202320232024
   IIIIIIVIII
GASTUA AZKEN KONTSUMOAN6,71,71,51,11,82,11,8
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua7,81,91,71,21,91,91,7
Herri administrazioen azken kontsumo gastua3,11,31,10,81,82,62,2
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA8,71,81,71,52,02,41,6
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan14,43,12,52,63,12,91,6
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina5,31,01,20,71,32,01,7
BARNE-ESKARIA7,21,81,61,21,92,21,7
ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK13,71,01,50,3-1,6-2,02,1
ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK15,9-0,20,0-1,3-2,0-1,82,0
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan5,72,72,82,52,22,11,8

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2024ko Irailaren 24a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Kontsumo publikoaren eta pribatuaren baterako bilakaeraren ondorioz, Azken kontsumoko gastua % 1,8 igo da urte batetik bestera, eta, 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean, % 0,3 jaitsi da.

Kapital eraketa gordinean (Inbertsioa), urte arteko hedapena % 1,6 izan da, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,4 murriztu ondoren. Ekipo-ondasunetan egindako inbertsioa % 1,6 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; hiruhileko artean % 0,2.

Kapitalaren eraketa gordinaren gainerakoan, eraikuntzaren bilakaerari lotuago, urte arteko hazkundea % 1,7an kokatu da, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,7ko jaitsiera zenbatetsi ondoren.

Barne-eskariak, azken kontsumoko gastuak eta kapital-eraketa gordinak osatua, % 1,7ko urte arteko hazkundea izan du urteko bigarren hiruhilekoan. Hazkunde hori BPG-rako zenbatetsitakoaren azpitik dago (% 1,8); beraz, kanpo-sektorearen ekarpena positiboa izan da urteko bigarren hiruhilekoan. Ondasun eta zerbitzuen esportazioak % 2,1 gehitu dira urte artean, inportazioak baino gehiago, aurreko urteko bigarren hiruhilekoan baino % 2,0 gehiago. Kanpo-saldoak, beraz, ekarpen positiboa egin dio Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia osoaren urte arteko bilakaerari.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2024/II

Excel csv
 20232024
 IIIIIIVIII
GASTUA AZKEN KONTSUMOAN0,00,20,91,0-0,3
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua0,00,20,90,9-0,3
Herri administrazioen azken kontsumo gastua0,00,31,11,3-0,4
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA0,3-0,11,01,2-0,4
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan1,40,40,50,50,2
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina-0,4-0,41,31,6-0,7
ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK-0,6-0,5-1,10,13,6
ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK-1,3-1,0-0,40,92,5
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan0,70,50,40,40,4

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2024ko Irailaren 24a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Enplegu-mailei dagokienez (Lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta), enplegu osoa % 1,9 hazi da 2023ko bigarren hiruhilekoaren aldean, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,4 igo ondoren.

Lehen sektorean enplegua % 2,4 jaitsi da 2023ko bigarren hiruhilekoaren aldean, hiruhileko artean % 0,3. Industrian, lanpostuen urte arteko sorrera % 1,0koa da, aurreko hiruhilekoan baino % 0,3 handiagoa. Eraikuntzan enpleguaren bilakaera negatiboa izan da, bai urte artean (% 0,1eko jaitsiera), bai hiruhileko artean (% 0,3ko jaitsiera). Azkenik, zerbitzuen sektorean, lanaldi osoko lanpostu baliokideen kopurua % 2,4 igo da urte artean, hiruhileko artean % 0,5 igo ondoren.

BPGk Lurralde Historikoetan duen bilakaerari dagokionez, 2024ko bigarren hiruhilekoan Arabak urte arteko % 1,4ko hazkundea izan du; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, igoera % 1,9koa izan da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, hazkundea % 0,5ekoa izan da Araban, eta % 0,4koa Bizkaian eta Gipuzkoan.

Informazio-oharra:

Eustatek oinarri-aldaketa bat egin du (2022. oinarria), Euskal AEko 2022. urteko Kontu Ekonomikoen hedapenarekin bat datorrena (behin betiko zenbatespenak), Eurostatek ezarritako ezohiko berrikuspenen Europako politikari jarraituz. Politika horrek mugarri hori ezartzen du 2024. urterako aurreikusitako Kontabilitate Nazionalaren hedapen guztietarako. Berrikuspen horrek argitaratutako urte guztietarako datuak berriz kalkulatzea dakar, eta, une honetan, 2021erako datuak baino ez daude birkalkulatuta, bai Kontu Ekonomikoetan, bai Hiruhilekoko Kontuetan. Hurrengo hilabeteetan aurreko serie osoa eguneratuko da 2022 oinarri berriarekin.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG % 1,8 igo da 2024ko bigarren hiruhilekoan, eta 18.000 lanpostu baino gehiago sortu dira

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2024/09/24
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022263_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali