2024/09/25eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2024 ABUZTUA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,5 jaitsi dira 2024ko abuztuan
Urte artean, 2024ko abuztua 2023koarekin alderatuta, prezioen igoera % 2,5ekoa izan da
2024ko abuztuan, Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,5 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. 2023ko hil beraren aldean, kostuak % 2,5 igo dira.
Eraikingintzako kostuak % 0,5 jaitsi dira eta Obra Zibilekoak % 0,6. 2023ko abuztuaren aldean, berriz, prezioak % 2,5 igo dira Eraikingintzan eta % 2,6 Obra Zibilean.
Aurreko hilaren aldean (2024ko uztaila), lehengaien kostuak % 0,6 jaitsi dira, eta eskulanaren kostuak, berriz, konstante mantendu dira. Urte arteko datuei dagokienez, lehengaien kostua % 1,7 igo da, eta eskulanarena % 5,4.
Lehengaien kostua hil artean % 0,6 jaitsi da Eraikingintzan eta % 0,8 Obra Zibilean. Urte arteko bilakaeran, Eraikingintzako lehengaien kostuak % 1,7 igo dira eta Obra Zibilekoak % 1,8.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abuztua 2024
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 128,9 | -0,5 | 2,5 |
| Eraikinak | 128,4 | -0,5 | 2,5 |
| Obra zibila | 131,3 | -0,6 | 2,6 |
| | | | |
| Lehengaiak | 130,0 | -0,6 | 1,7 |
| Eraikinak | 129,3 | -0,6 | 1,7 |
| Obra zibila | 133,1 | -0,8 | 1,8 |
| | | | |
| Laneskua | 125,5 | 0,0 | 5,4 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Irailaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioak, 2024ko abuztuan 2023ko abuztuaren aldean, honako azpisektore hauetan gehitu dira gehien: Mineral ez-metalikoak (% 9,8), Altzarigintza (% 3,4) eta Material elektrikoa (% 3,0). Aldiz, sektorean gehien gutxitu diren lehengaien prezioak hurrengo azpisektoreetan izan dira: Energia elektrikoa eta gasa (-% 24,0), Petrolioa fintzea (-% 17,3) eta Ez-metalezko mineralen industria (-% 8,6).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Abuztua 2024
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 9,8 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | -3,0 |
| Petrolioa fintzea | -17,3 |
| Industria kimikoa | 0,8 |
| Kautxua eta plastikoa | 0,7 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | -8,6 |
| Metalgintza | -5,5 |
| Metalezko artikuluak | 1,1 |
| Material elektronikoa | 1,5 |
| Material elektrikoa | 3,0 |
| Makineriaren fabrikazioa | 0,8 |
| Altzarigintza | 3,4 |
| Energia elektrikoa eta gasa | -24,0 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2024ko Irailaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62