2024/08/23ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2024KO UZTAILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,6 murriztu dira 2024ko uztailean
Urte artean, 2024ko uztaila eta 2023ko uztaila alderatuta, prezioen hazkundea % 3,6koa izan da
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,6 jaitsi da 2024ko uztailean aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. 2023ko hil beraren aldean, kostuak % 3,6 handitu dira.
Eraikuntzako kostuak % 0,4 murriztu dira eta Obra zibilekoak % 1,2. 2023ko uztailaren aldean, berriz, prezioak % 3,3 igo dira Eraikuntzan eta % 4,5 Obra Zibilean.
Aurreko hilaren —2024ko ekaina— aldean, lehengaien kostuak % 0,7 jaitsi dira, eta eskulanaren kostuak, berriz, ez dira aldatu. Urte arteko terminoetan, lehengaien kostua % 3,0 igo da eta eskulanarena % 5,4.
Lehengaien kostua hil artean % 0,5 jaitsi da Eraikuntzaren sektorean, eta % 1,5 Obra zibilarenean. Urte arteko bilakaeran, Eraikuntzako lehengaien kostuak % 2,7 igo dira eta Obra Zibilekoarenak % 4,2.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Uztaila 2024
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 129,5 | -0,6 | 3,6 |
| Eraikinak | 128,9 | -0,4 | 3,3 |
| Obra zibila | 132,0 | -1,2 | 4,5 |
| | | | |
| Lehengaiak | 130,7 | -0,7 | 3,0 |
| Eraikinak | 130,0 | -0,5 | 2,7 |
| Obra zibila | 133,9 | -1,5 | 4,2 |
| | | | |
| Laneskua | 125,5 | 0,0 | 5,4 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Abuztuaren 23a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioetan honako azpisektore hauetan izan ziren igoera handienak 2024ko uztailean, 2023ko uztailaren aldean: Mineral ez-metalikoak (% 10,7), Altzarigintza (% 4,0) eta Material elektrikoa (% 2,9). Aldiz, hauek izan dira sektoreko lehengaiak diren produktuak —horien prezioek behera egin dute gehien— ekoizten dituzten azpisektore nagusiak: Energia elektrikoa eta gasa —% 31,6ko murrizketarekin—, Mineral ez-metalikoen industria —% 6,3ko murrizketarekin— eta Petrolio-fintzea —% 1,6ko murrizketarekin—.
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Uztaila 2024
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 10,7 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | 1,5 |
| Petrolioa fintzea | -1,6 |
| Industria kimikoa | -1,0 |
| Kautxua eta plastikoa | 1,1 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | -6,3 |
| Metalgintza | -1,5 |
| Metalezko artikuluak | 1,9 |
| Material elektronikoa | 2,5 |
| Material elektrikoa | 2,9 |
| Makineriaren fabrikazioa | 0,8 |
| Altzarigintza | 4,0 |
| Energia elektrikoa eta gasa | -31,6 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2024ko Abuztuaren 23a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62